4 minute read

Aitor León

Next Article
Selma

Selma

Aitor León Poveda Floreagako ikasle ohia da. Itzultzailea da lanbidez. Antzerki musikaletan ikusi dugu, adibidez K-Baret ikuskizunean. Musika sortzailea da eta disko bat editatu berri du.

Zein dira zure ume garaiko oroitzapenak?

Advertisement

Egia esan ez dut txikitako oroitzapen askorik. Animaliak eta bideo-jokoak nituen gustuko, eta horretan aritzen nintzen askotan. Lagunekin tartean behin ere kalera irteten nintzen, eta larunbatero lez, Alai Batzara gerturatzen ginen. Hazten joan ahala, telesail eta pelikula musikalak ikusten hasi nintzen, eta hortik musikarako dudan grina.

Eta eskolako oroitzapenak?

Eskolan ondo pasatzen nuen orokorrean. Zenbatetan iritsi ote zitzaidan ebaluaketa amaierako oharretan “asko hitz egiten du” mezua… Hori bai, ez nintzen ia inoiz arazoetan sartzekoa. Nirekin jatorrak ziren guztien laguna nintzen ni. Irakasleekin ondo eramaten nintzen, eta noiz edo noiz hanka sartu arren, guztien oroitzapen oso ona gordetzen dut.

Floreagan, ikasle garaian, zer izan duzu gustukoena?

Irakasleen gertutasuna eta konfi antza. Gure eskolaren indarguneetako bat iruditzen zait hori. Alai Batza eta ADS ere ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Lagunekin biltzeko tokiak ziren. ADS-n balore garrantzitsuetaz hitz egiten dela uste dut, gizartean elkarrekin bizitzen ikasteko nahitaezkoak. Askotan albo batera uzten dira gaztaroan edo ez ditugu aintzat hartzen, baina gure eguneroko bizitzan funtsezkoak iruditzen zaizkit. Errespetua, eskuzabaltasuna, laguntasuna, tolerantzia… batzuk aipatzearren.

DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu?

DBH eta letretako batxilergoa amaitu ondoren, Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak egin nituen Gasteizen lau urtez. Ondoren, Tenerifen ibili izan nintzen Konferentzien Interpretazioaren inguruko master bat egiten. Gaur egun, itzultzaile gisa egiten dut lan.

Antzerki musikaletan ikusi zaitugu. Nolakoa izan da zure esperientzia? Zer nabarmenduko zenuke?

Antzerki musikal batean parte hartzea neure bizitzan infl exio-puntu bat izan zen. Neure buruarengan konfi antza irabazteko ezinbestekoa, barruan dudan pasioa ezagutzeko giltza eta neure pasio berdina duten hainbeste lagunekin bat egiteko aukera. Gezurra dirudi, baina eremu pertsonalean gauza asko eman dizkit antzerkiak eta musikak. Zerbaitekin geratu beharko banintz, egin ditudan ezinbesteko lagunekin eta lan gogorraren fruitua plazaratzearen harrotasunarekin geratuko nintzateke.

Hiru urteko lanaren ondoren, “Solsticio de Invierno” diskoa auto-editatu duzu. Zein da zure proiektu honen orain arteko historia? Nola moldatu zara lan osoa zuk bideratzeko?

Proiektu osoa bideratzeko lana, konstantzia eta ilusioa izan ditut bidelagun. Banekien hau zela nire ametsetako bat, eta inoiz baino gehiago saiatu naiz egia bihurtzen. Pianoa ikasten orain dela zortzi bat urte hasi nintzen, nire kantu gustukoenak jotzen ikasteko asmotan. Behin oinarrizko ezagutza bat lortu nuenean, nire kantu gustukoenak ikasi eta ikasi aritu nintzen, denek nolabaiteko antzekotasun bat zutela konturatu arte. Kantu bat neuk asmatzea bururatu zitzaidan, ikusi eta ikasi nituen patroi batzuei jarraiki. Orduan sortu nituen lehen abestia, bigarren bat, hirugarren bat… Poliki-poliki, zenbait abesti pilatzen joan nintzen, proiektu bat bilaka zitezkeela konturatu arte, nire bizitzako azken bizpahiru urteak laburbiltzen zituena. Formatu fi sikoaren zalea naizenez, nostalgiagatik edo, neure proiektua fi sikoan ateran nahi nuela erabaki nuen. Diseinatzaile grafi koa den nire lagun batekin harremanetan jarri nintzen, baita fabrikazio-enpresa batekin ere, eta dena nire kabuz fi nantzatu dut.

Zein dira zure musikaren ezaugarri edo “etiketak”? Eta kantuetako gaiak?

Ez nuke jakingo musika-etiketa bakarra jartzen. Nire estiloa pop-ean sartuko litzateke, hori bai. “Solsticio de Invierno” izenak dioen bezala, neguko solstizioan kokatzen da, abenduaren 21ean. Horixe da urteko egunik ilunena, eta diskoak ere nire bizitzako zenbait une ilun biltzen ditu. Hala eta guztiz ere, hortik aurrera, egunak argitzen joaten dira. Hori da nire proiektuaren gakoa. Ekaitzaren ostean dator barea, horren esperantza izan behar dugu beti. Arrakastarik gabeko amodioak, botereharremanak, norberarekin izaten ditugun krisiak, historien amaierak, antsietatea… Gai horiek jorratzen dituzte disko honetako abestiek, nire ondoeza baretzen lagunduz.

Hiru hizkuntza desberdinetan sortzen dituzu kantuak. Nola erabakitzen da zein hizkuntza aukeratu?

Abestiak sortzerakoan, musika konposatzen dut lehendabizi. Letra ondoren etortzen da, melodia eta erritmoek iradokitzen didatenaren arabera. Eta horren arabera etortzen dira hizkuntzak ere. Itzultzailea naizenez, ezin aukeratu. Kantu azkarragoek ingelesera eramaten nautela uste dut; motelagoek, berriz, euskara zein gaztelaniara. Kuttunagoak ditut agian.

Eskolako mundura etorriz, zein dira eskolak bereziki zaindu behar dituen baloreak?

Pertsonen arteko berdintasuna eta errespetua. Pertsonak garenez gero, horixe merezi dugu guztiok. Errespetua, enpatia, zintzotasuna… Horiek landuko bagenitu txikitatik, mundua leku ederrago bat izango litzateke. Eta ez eskolan bakarrik landu; hezkuntza etxetik hasten dela garbi dago.

Inauteriak ospatu ditugu, egoera berezian bada ere. Mundua buruz behera jartzeko garaia da. Zer jarri nahiko zenuke buruz behera gure gizartean?

Aurreiritziak eta intolerantzia.

Eskerrik asko!

TESTA

Edaria: Ardo txuria Janaria: Risottoa Kolore bat: Berdea Urtaro bat: Uda Mutil izen bat: Gari Neska izen bat: Noa Idazle bat: Amélie Nothomb Liburu bat: Cosmética del enemigo Aktore bat: Andrew Garfi eld Aktoresa bat: Emma Stone Pelikula bat: Tick, tick… Boom! Musikari bat: Lady Gaga Museo bat: Natural History Museum (Londres) Mendi bat: Teide Hondartza bat: Nogales (La Palma, Kanariar Uharteak) Bidaia bat: Lanzarote lagunekin Nazio bat: Euskal Herria Herri edo hiri bat: New York Zaletasunak: Kantatzea eta musika orokorrean Pertsonaia historiko bat: Marsha P. Johnson

This article is from: