
3 minute read
Jose Antonio Estrella
from Gure Artean 84
Floreagako IGE-AMPA Batzordeko kide den Jose Antonio Estrellari GURE ARTEAN aldizkarirako elkarrizketa bat eskatu diogu. Hona hemen zuen eskura. Mila esker, Jose Antonio!!
Nor da Jose Antonio Estrella?
Advertisement
1984ko irailaren 23an jaiotako Azkoitiarra. Bastarrikalden bizi izan nintzen 26 urte bete nituen arte, gurasoen etxean. 2011n etxea erosi eta nire emaztearekin batera bizitzera joan nintzen, gaur egun familia polit bat osatu dugu bi alaba, txakur eta guzti. Floreagan egin nituen ikasketak eta hemen bukatu eta gero Azkoitiko profesionalean Erdi maila mekanikako gradu bat egin ondoren, Azpeitian jardun nuen lanean 2 urtez, ondoren Sidenorren hasi nintzen eta gaur egunera arte bertan jarraitzen dut lanean. Bizikletan ibiltzea dut gogoko baina 2 ume txiki edukita horretarako denbora gutxi gelditzen zait.
Zure txikitako eta eskolako oroitzapenak …
Oroitzapen politak dauzkat, ume bihurri xamarra nintzen agian… Bastarrikalden hazi nintzen eta gogora etortzen zaizkit umetan han ibiltzen ginela bertan bizi ziren beste umeekin jolasean. Eskolako oroitzapenak ere oso onak dauzkat; bertan egin nituen nire lehenengo lagunak, gustura joaten nintzen eskolara, ez nintzen izan nahi adina ikasle ona baina, behintzat ikasketak bukatu nituen. Aipatu behar dut eskolaren oroitzapenekin batera Alai Batzakoak ere etortzen zaizkidala burura… han pasatzen genituen gure aste bukaerak. Konturatu gabe aste osoa pasatzen nuen Floreagan sartuta, astean zehar eskolan eta aste bukaeratan Alai Batzan.
Zergatik ekarri dituzue alabak Floreagara?
Egia esan, ez genuen dudarik eduki. Gu, emazteak eta biok, Floreagan ikasitakoak gara, eskola ezagutzen dugu, irakasleak ere bai eta bertan irakasten diren baloreak atsegin ditugu; orduan nahiko erreza izan zen erabaki hau hartzea: Biok ondo egon ginenez hemen igarotako urteetan, gure bi alabentzat ere egokia izango litzatekeela iruditu zitzaigun.


Nolatan sartu zinen Guraso Batzordean?
Bueno ba… Guraso elkarteak, Somalora eskolako familientzat aste-bukaera pasa joatea antolatzen zuen urtero. Emaztearen lehengusuak aldez aurretik joandakoak ziren eta ea animatuko al ginen joatera komentatu ziguten. Oso ondo pasa zutenez, ba gu ere joan ginen. Bertan geundela, Martak, gaur egungo elkarteko presidenteak, elkartea kide faltan zegoela esan zidan eta bera sartzeko prest egongo zegoela eta ea ni ere sartzeko prest egongo al nintzatekeen galdetu zidan eta biok batera sartu ginen elkartean orain dela 3 urte.
Nolakoa da zure eginkizuna Guraso Batzordean?
Taldeak antolatzen dituen ekitaldietan laguntzea, azkena abenduaren 24an mariskadaren zozketan adibidez, papeletak saltzen egon nintzen. Egia esan, nahiko nukeena baino denbora gutxiago daukat, gauza gehiagotan parte hartu ahal izateko.
Nolako giroa duzue Guraso Elkartekoen artean? Estimatzen al du zuen lana jendeak?
Oso giro polita dugu, azken fi nean denak bolondresak gara, inor ez da behartuta joaten; orduan errazago da. Herri mailan hainbat ekitaldi antolatuz, eskolaren izena plazaratzen dugu. Orduan nik uste dut jendeak estimatzen duela, gustura hartuko genituzke kide berriak ere, hauen faltan baikaude.
Nola baloratzen duzu gurasoen eginkizuna semealaben heziketan?
Oso garrantzitsua dela uste dut, etxean txikitatik ematen dira lehenengo urratsak umeen heziketan, kargu hau irakasleen gain soilik ezin dugu laga. Nik uste dut gure umeen heziketa edifi zio baten eraikuntza bezala izan behar duela: zimentazio onak eduki behar ditu, gero eraikitzen dihoan adinean behera ez etortzeko eta zimentazio hori txikitatik gurasoen esku dagoela uste dut.
Floreagan zer hobetu nahiko zenuke?
Lehen aipatu dudan bezala, nik txikitan gustura askorik joaten nintzen eskolara eta nire bi alabak ere bertan ikasten daude. Orduan gauza handirik ez nuke aldatuko.
Ze oroitzapen dituzu On Boscoren eta Maria Laguntzailearen festen inguruan?
Irrikatan egoten nintzen noiz helduko ziren zain, azken fi nean eskolako egunerokotasuna guztiz aldatzen zen: zinea, jokoak egun politak izaten ziren, lagun giroan ederki pasatzen genuen.
Mila esker, Josean

TESTA
Edaria: Garagardoa Janaria: Paella Idazle bat: Matilde Asensi Liburu bat: El ultimo catón Mutil izen bat: Igor Neska izen bat: Edurne Kirola: Bizikletari lotutako edozein Pelikula: American history X Aktore bat: Nicolas Cage Aktoresa bat: Cameron Diaz Bidaia bat: Ezkon bidaian New Yorkera egindakoa Mendi bat: Txindoki Hondartza bat: Getariko Malkorbe Nazio bat: Mexiko Herri edo hiri bat: Donostia Musikari bat: Kutxi Romero Museo bat: Moma Kolore bat: Gorria Urtaro bat: Negua Zaletasunak: Bizikletan ibiltzea Pertsonaia historiko bat: Malcolm X