
1 minute read
Salestar boluntzariotza
from Gure Artean 84
2022ko martxoaren 5ean eta 6an, Astudillon (Palentzia) Santiago el Mayor Inpektoriako Boluntario Misiolari Salestarraren hirugarren prestakuntza-jardunaldia egin zen. Topaketak hainbat hiri eta Salestar etxetatik iritsitako 31 boluntario bildu zituen: Arevalo, Deustu, Azkoitia, Estrecho, Puertollano, Aranjuez, Salamanca, Ciudad Real, Alcala de Henares, Parla, León, Valladolid, Soto del Real,… Misioetako Prokura eta Gazteak eta Garapenako Formazio taldekoekin batera. Azkoitiatik Igor Ignacio Floreagako irakaslea izan zen partaideen artean. Boluntarioak Salestar Komunitatearin biziko dira udan, eta horregatik garrantzi handia eman zitzaion norberaren “izaera” salestarrari, eta gure heziketa zerbitzu eta estiloari. Gainera, Boluntarioak biziko diren herrialde eta komunitateetan inkulturazioak duen garrantziaz ere aritu ziren. Lan egingo duten misiolariengandik behatzeko eta ikasteko jarrera baloratu zen, baita Pastoral Hezkuntza Proiektua bizi ahal izateko jarrera ere. Boluntario bakoitza udako egonaldia non egingo duen ere aztertu eta banatu zen: Destinoak hauek dira: Mexikon bi presentzia, Angola, Ekuador, Bolivia, Peru, Kolonbia eta Guatemala. José Carlos Sobejano, koordinatzaileak, voluntario bakoitzarekin hitz egin eta destinoak banatu ziren. Igor Mexiko aldera joango da, Ciudad Juarez hirira.
Onena opa diegu guztiei, bereziki Igorri.
Advertisement

