Gure Artean 84

Page 49

GURE ARTEAN 84. 2022ko martxoa

JAIKI Gabonetako tailerrak izan zuen harrera ikusirik, negua amaitu aurretik beste eskulan tailer bat egin genuen, otsailaren 19an, larunbatean. Oraingoan, bi eskulanekin osatu genuen eguna. Alde batetik erabilera anitzeko kristalezko potetxoak apaindu genituen decopatch teknika erabiliz. Bestetik, gure irakurketarako baliagarri diren, orri muga pertsonalizatu batzuk apaindu genituen norberen irudimenari bidea libre utzita. Pandemiaren egoera kontuan izanda, momentuz tailerrak LH1-8-3 mailetara bakarrik eskaini ahal izan ditugu. Baina ea laster kurtso gehiagotara zabaltzeko modua dugun eta beste mota batzuetako ekintzei ere tartetxo bat egiten diegun.

- 49 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.