Gure Artean 84

Page 48

GURE ARTEAN 84. 2022ko martxoa

Naia Arrizabalaga Urtarrilean, Mungian (Bizkaia) antolatzen duten bertso paper lehiaketaren XXIV. edizioan izan zen saritua Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra, gazteen mailan. “Hasieraren amaiera” izenburuko bertso sortarekin San Antontxu XXIV. bertso paper lehiaketan gazteen mailako bigarren saria eskuratu zuen Naiak. Haren aurretik, lehen saria, Izaro Bilbao mungiarrak eskuratu du “Argitik itzalera” izenburuko bertso sortarekin. Martxoaren 13an XI. Erniarraitz Sariketako bigarren saioa izan zen, Zestoako Kultur Etxean. Aitor Tatiegi, Naia Arrizabalaga, Garazi Navarro, Imanol Albizu, Aimar Sorazu eta Oihana Arana aritu ziren kantuan. Oihana izan zen irabazlea eta hurrengo fasera igaro zen. Naiak aurreneko sariketa zuen. Jauzi dezentea dago Eskolartekotik eta antzeman egiten da, baina Naiak badu berezko bertutea aurrera egiteko kikildu gabe.

1915ean ERAIKIA ESTACIÓN DE SERVICIO

AZPEITIA - AZKOITIA, S.L.

Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel. / fax: 943 85 14 07

%2ko deskontua gure txartelarekin - 48 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure Artean 84 by Floreaga Zezilio - Issuu