Gure Artean 84

Page 36

GURE ARTEAN 84. 2022ko martxoa

Munoaundiko basoak Udalak, Munoaundi inguruko pinutegi bat garbitu eta EA2030n parte hartzen dugun herriko ikastetxeen erabilerarako utzi du hektarea inguruko eremu bat. Helburua bertako basoa sortu eta erabilera didaktikoa ematea da. Azken asteetan, honekin lotutako hainbat ekintza burutu dituzte DBH 4.mailakoek. Hasteko, urmaela sortu zuten: zuloa geruza desberdinez estali, lurra bota, hesiak ipini… Ikastetxe desberdinetako ikasleek txandaka burutu zituzten zeregin hauek.

Ondoren, gelan, urmaelaren inguruko eremu huts hori nola irudikatzen zuten marraztu zuten, hau da, sortuko dugun basoaren diseinua egin zuen ikasle bakoitzak. Horietatik, Gaizka Nogalesena izan da hautatua. Marrazki hori oinarritzat harturik, ikasle talde bat eremua markatzera igo zen, otsailaren 25ean; esolen bidez, zuhaitz landaketarako prest utzi zuten guztia. Azkenik, martxoaren 10ean, beste talde batek bertako espezieak landatu zituen: haritzak, erramuak, urkiak, gaztainondoak… Ea nola gelditzen den herriko ikasleek auzolanean sortutakoa!

- 36 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.