Gure Artean 84

Page 19

GURE ARTEAN 84. 2022ko martxoa

INAUTERIAK Iritsi dira Inauteriak Floreagara ere. Aurtengoak ere bereziak izan dira. Egoera dela eta, aurrez aho batez hartu zen erabakiaren arabera desfilerik ezin izan dugunez egin, izugarrizko festa ospatu dugu ikastetxean, otsailaren 25ean. Ikasle eta irakasle guztiok festarako prestatu gara eta gure mozorro dotoreenekin jantzi gara. Lagunekin eta irakasleekin jolasean ibili gara, dantzatuz gozatu egin ditugu, aurpegiak margotzeko aukera izan dugu eta karetak margotu ditugu… gure lagunak nor diren asmatzen ere ibili gara! A zer mozorroak ekarri dituen jendeak! Ondoren, gutako asko herriko plazara jaitsi gara, festari jarraipena ematera. Modu berezi batean izan arren, ez dugu oztoporik izan festa erraldoi bat egiteko eta gure ingurukoekin arratsalde alai batez gozatzeko.

- 19 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure Artean 84 by Floreaga Zezilio - Issuu