GURE ARTEAN 84. 2022ko martxoa
Aitor León Aitor León Poveda Floreagako ikasle ohia da. Itzultzailea da lanbidez. Antzerki musikaletan ikusi dugu, adibidez K-Baret ikuskizunean. Musika sortzailea da eta disko bat editatu berri du.
Antzerki musikaletan ikusi zaitugu. Nolakoa izan da zure esperientzia? Zer nabarmenduko zenuke?
Zein dira zure ume garaiko oroitzapenak?
Antzerki musikal batean parte hartzea neure bizitzan inflexio-puntu bat izan zen. Neure buruarengan konfiantza irabazteko ezinbestekoa, barruan dudan pasioa ezagutzeko giltza eta neure pasio berdina duten hainbeste lagunekin bat egiteko aukera. Gezurra dirudi, baina eremu pertsonalean gauza asko eman dizkit antzerkiak eta musikak.
Egia esan ez dut txikitako oroitzapen askorik. Animaliak eta bideo-jokoak nituen gustuko, eta horretan aritzen nintzen askotan. Lagunekin tartean behin ere kalera irteten nintzen, eta larunbatero lez, Alai Batzara gerturatzen ginen. Hazten joan ahala, telesail eta pelikula musikalak ikusten hasi nintzen, eta hortik musikarako dudan grina. Eta eskolako oroitzapenak? Eskolan ondo pasatzen nuen orokorrean. Zenbatetan iritsi ote zitzaidan ebaluaketa amaierako oharretan “asko hitz egiten du” mezua… Hori bai, ez nintzen ia inoiz arazoetan sartzekoa. Nirekin jatorrak ziren guztien laguna nintzen ni. Irakasleekin ondo eramaten nintzen, eta noiz edo noiz hanka sartu arren, guztien oroitzapen oso ona gordetzen dut.
Zerbaitekin geratu beharko banintz, egin ditudan ezinbesteko lagunekin eta lan gogorraren fruitua plazaratzearen harrotasunarekin geratuko nintzateke.
Floreagan, ikasle garaian, zer izan duzu gustukoena?
Proiektu osoa bideratzeko lana, konstantzia eta ilusioa izan ditut bidelagun. Banekien hau zela nire ametsetako bat, eta inoiz baino gehiago saiatu naiz egia bihurtzen.
Irakasleen gertutasuna eta konfiantza. Gure eskolaren indarguneetako bat iruditzen zait hori. Alai Batza eta ADS ere ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Lagunekin biltzeko tokiak ziren. ADS-n balore garrantzitsuetaz hitz egiten dela uste dut, gizartean elkarrekin bizitzen ikasteko nahitaezkoak. Askotan albo batera uzten dira gaztaroan edo ez ditugu aintzat hartzen, baina gure eguneroko bizitzan funtsezkoak iruditzen zaizkit. Errespetua, eskuzabaltasuna, laguntasuna, tolerantzia… batzuk aipatzearren. DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu? DBH eta letretako batxilergoa amaitu ondoren, Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak egin nituen Gasteizen lau urtez. Ondoren, Tenerifen ibili izan nintzen Konferentzien Interpretazioaren inguruko master bat egiten. Gaur egun, itzultzaile gisa egiten dut lan.
Hiru urteko lanaren ondoren, “Solsticio de Invierno” diskoa auto-editatu duzu. Zein da zure proiektu honen orain arteko historia? Nola moldatu zara lan osoa zuk bideratzeko?
Pianoa ikasten orain dela zortzi bat urte hasi nintzen, nire kantu gustukoenak jotzen ikasteko asmotan. Behin oinarrizko ezagutza bat lortu nuenean, nire kantu gustukoenak ikasi eta ikasi aritu nintzen, denek nolabaiteko antzekotasun bat zutela konturatu arte. Kantu bat neuk asmatzea bururatu zitzaidan, ikusi eta ikasi nituen patroi batzuei jarraiki. Orduan sortu nituen lehen abestia, bigarren bat, hirugarren bat… Poliki-poliki, zenbait abesti pilatzen joan nintzen, proiektu bat bilaka zitezkeela konturatu arte, nire bizitzako azken bizpahiru urteak laburbiltzen zituena. Formatu fisikoaren zalea naizenez, nostalgiagatik edo, neure proiektua fisikoan ateran nahi nuela erabaki nuen. Diseinatzaile grafikoa den nire lagun batekin harremanetan jarri nintzen, baita fabrikazio-enpresa batekin ere, eta dena nire kabuz finantzatu dut.
- 13 -