Gure Artean 84

Page 11

GURE ARTEAN 84. 2022ko martxoa

Jose Antonio Estrella Floreagako IGE-AMPA Batzordeko kide den Jose Antonio Estrellari GURE ARTEAN aldizkarirako elkarrizketa bat eskatu diogu. Hona hemen zuen eskura. Mila esker, Jose Antonio!! Nor da Jose Antonio Estrella? 1984ko irailaren 23an jaiotako Azkoitiarra. Bastarrikalden bizi izan nintzen 26 urte bete nituen arte, gurasoen etxean. 2011n etxea erosi eta nire emaztearekin batera bizitzera joan nintzen, gaur egun familia polit bat osatu dugu bi alaba, txakur eta guzti. Floreagan egin nituen ikasketak eta hemen bukatu eta gero Azkoitiko profesionalean Erdi maila mekanikako gradu bat egin ondoren, Azpeitian jardun nuen lanean 2 urtez, ondoren Sidenorren hasi nintzen eta gaur egunera arte bertan jarraitzen dut lanean. Bizikletan ibiltzea dut gogoko baina 2 ume txiki edukita horretarako denbora gutxi gelditzen zait. Zure txikitako eta eskolako oroitzapenak … Oroitzapen politak dauzkat, ume bihurri xamarra nintzen agian… Bastarrikalden hazi nintzen eta gogora etortzen zaizkit umetan han ibiltzen ginela bertan bizi ziren beste umeekin jolasean.

Eskolako oroitzapenak ere oso onak dauzkat; bertan egin nituen nire lehenengo lagunak, gustura joaten nintzen eskolara, ez nintzen izan nahi adina ikasle ona baina, behintzat ikasketak bukatu nituen. Aipatu behar dut eskolaren oroitzapenekin batera Alai Batzakoak ere etortzen zaizkidala burura… han pasatzen genituen gure aste bukaerak. Konturatu gabe aste osoa pasatzen nuen Floreagan sartuta, astean zehar eskolan eta aste bukaeratan Alai Batzan. Zergatik ekarri dituzue alabak Floreagara? Egia esan, ez genuen dudarik eduki. Gu, emazteak eta biok, Floreagan ikasitakoak gara, eskola ezagutzen dugu, irakasleak ere bai eta bertan irakasten diren baloreak atsegin ditugu; orduan nahiko erreza izan zen erabaki hau hartzea: Biok ondo egon ginenez hemen igarotako urteetan, gure bi alabentzat ere egokia izango litzatekeela iruditu zitzaigun.

- 11 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.