GURE ARTEAN 83. 2021eko abendua
KIROLAK XAKE Anaitasuna-Kakute Elkartea Anaitasuna-Kakute elkarteak asteburuko txapelketarekin eman die hasiera uda osteko jarduerei. Ikasturte oparoa espero du elkarteak. 2021eko irailaren 12an, igandea, Anaitasuna-Kakute elkarteak antolatuta partida azkarren XXV. txapelketa soziala jokatu zuten, eta Anibal Fernandezek bukatu zuen lehen postuan, Juan Carlos Valorrekin berdinduta, biek zortzina puntu eskuratu baitzituzten. Txapelketa oso ona egin zuten biek ala biek, ia hutsik egin gabe, atzetik hurbil baitzuten Ion Kuende. Zazpi punturekin bukatu zuen hark. Laugarren lekuan txapelketa hauetan hasiberria den Diego Tepeyotochtlyk bukatu zuen, hiru punturekin; bosgarren Lucia Valor gelditu zen, bi punturekin; eta seigarrren Denisek, puntu batekin. Partidak zuzenean ikusi ahal izan ziren In-
Gure xakeko taldea osatzen dugu: Denis Valorrek, Lucia Valorrek, Aritz Soralucek, Markel Vesgak eta Cristian Cretuk. Abenduaren 12an kutxako txapelketa jolastu genuen Azkoitiako Frontoian (taldeetan). Astelehenetan eta ostegunetan 5:30tatik 6:30tara xakeko klaseak edukitzen ditugu, batzuetan 6:30etatik 7:30etara beste xakeko klaseak edukitzen ditugu Anibal Fernandezekin. Lehengo urtean Kutxako txapelketa jolasterakoan Gipuzkoako bigarrenak geratu ginen. Konfinamenduan, hilabete batean Nazioarteko Maisu batek (Iñigo Argandoñak) klaseak eman zizkidan online. 2021ean Azaroaren 21ean San Andreseko txapelketa eduki genuen eta nire aitak, Juan Carlos Valorrek, txapelketa irabazi zuen. Urte osoan txapelketa asko antolatzen dira, adibidez: Ekainean xakeko Azkoitiako Hiria txapelketa antolatzen da, Gabonetan txapelketa bat eta Kattu Oroigarria jokatzen dira.
ternetez eta COVID-19ari aurre egiteko beharrezko neurri guztiak hartuta egin zuten txapelketa. Anaitasuna-Kakute elkarteak asteburuko txapelketarekin eman die hasiera uda osteko jarduerei. Ikasturte oparoa espero du elkarteak.
LARRAMENDI JAUREGI Julio Urkijo 13 behea 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tlf. 943 851 961 jilarramendi@euskalnet.net www.larramendijauregui.com
Lucia Valor (DBH1A)
ESTACIÓN DE SERVICIO
AZPEITIA - AZKOITIA, S.L.
Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel. / fax: 943 85 14 07
%2ko deskontua gure txartelarekin - 53 -