
1 minute read
Beningo kaleko umeen aldeko zozketako saria
from Gure Artean 83
Azaroaren 27an, larunbatean, Mila Olalde “Periko Kiruri”k jaso du aurtengo zozketako saria, 7982 zenbakia duen txartela aurkeztuz, Sabinoren harategian.
Sari bakarrean jaso ditu Errealeko Igor Zubeldiaren kamiseta, taldeko futbolariek sinatuak, eta Angel Aleson mendi lasterkariaren elastiko sinatua. Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” herriko margolarien koadro eder bana, Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria, Elikagune taldeak emaniko janari aukeratuen saskia eta Xoxote artzain gazta.
Advertisement
Aurten ez dira txartel guztiak saldu. Bildu diren 3700 euroak aurki bidaliko dira Beninera, han Salestarrek Cotonoun kaleko umeen alde duten Mama Margarita aterpera. Mila esker laguntzaile eta partaide guztioi: sarietan aipatutako guztiei, eta horietaz gain, Sabino Etxaniz, FK kopistegia, Jaskunde Kooperatiba eta Plaza Sport kirol dendari, eta billeteak saldu edota erosi dituzuen guztioi.
Eskerrik asko!!!

