
1 minute read
La buena mentira – gezur ona
from Gure Artean 83
Erlijioko ikasgaian, DBH4n “La buena mentira” pelikula ikusi dugu (2014. Margaret Nagle eta Philippe Falardeau). Blogean Uxue Urangak abenduaren 2an idatzi zuen iruzkina partekatzen dugu Gure Artean aldizkarian.
Hego Sudaneko gerratik ihesi doaz Mamere, Paul, Jeremiah, Abital Deng eta Theo. Bidean gerlari batzuek Theo harrapatzen dute. Hainbat ordu oinez ibili eta gero, Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremu batera iritsi dira. Han, beraien egoera berean aurkitzen diren hainbat eta hainbat gazte aurkitzen dituzte. Ameriketako Estatu Batuetara iristean, Abital, Mameren arreba, Boston hirira bidaltzen dute familia batengana. Bitartean, Mamere, Paul eta Jeremiah, Kansas City hirira eramaten dituzte.
Advertisement
Mamere errudun sentitzen da Abital beraiekin ezin egoteagatik eta soldaduek bera ikusi zutenean, Theok, Mamere salbatzeagatik bere burua igo zuen eta hura eman zutelako. Paulek gogoan ditu lehoi batek bere anaia hil zituen irudiak eta errudun sentitzen da hura ez salbatzeagatik. Bere lankideek drogak ematen dizkiote eta probatu egiten ditu; bestalde, gaupasa zer den ere ezagutzen du. Carry, hiru errefuxiatu hauen gidariak asko laguntzen die hauei etxe bat aurkitzen eta janaria ematen. Beste alde batetik, gaizki sentitzen da bere ahizpa ez zekielako zergatik hil zen.
Carryk hainbat pertsonekin hitz egiten du Abital bere anaiekin elkar dadin eta azkenean, lortzen du. Abitalek gutun bat ematen dio Mamereri pentsatzen Theo zela eta azkenean hark bidali ziola ziurtatzen du. Mamerek hura ekarri nahi du beraiekin bizitzeko, eta harengana joaten da. Hainbat ordu haren bila pasa ondoren, beren txikitako ikur bat eginez elkartzen dira.Theo Kansas City hirira ekartzeko, papelak egin behar dizkio baina ez die baimenik ematen. Orduan, Mamerek esaten dio bere izenean joateko eta bere anaiekin elkartzeko. Azkenean, Theo besteekin elkartzen da.
Pelikula hau asko gustatu zait bertan gertatzen diren hainbat gauzengatik. Adibidez, Mamerek Theori esaten dionean bere identifi kazioa hartzeko bere anaiekin elkar dadin; zein ausartak izan ziren hainbeste kilometro oinez egin eta gerlariengandik ezkutatzeko; zenbat borrokatu zuten Abital beraiengana berriz ekartzeko…
Pelikula honek erakutsi dit ez dela inor bereizi behar den arrazagatik. Elkar lagundu behar dugula.


Uxue Uranga DBH4A
