
4 minute read
Amaia Etxabe Alberdi
from Gure Artean 83
Amaia Etxabe Floreagako ikasle ohia da. Biologia alorreko ikasketak egin eta urte mordoska bat Bartzelona aldean izan da lanean. Orain Donostian ari da alor honetan lanean. Galdera batzuk egin dizkiogu GA aldizkariaren 83. alerako.
Zein dira zure ume garaiko oroitzapenak?
Advertisement
Oso oroitzapen politak ditut bai eskolan, etxean, kalean lagunekin edota baserrian familiarekin. Haurtzaro zoriontsua izan dudala esan nezake.
Nola baloratzen duzu zure ume denborako Alai Batza?
Mota askotariko joku, kirol edota saio egiten ziren toki alai bat zen niretzat, beti ondo pasatzera joaten giñena. Nola ahaztu hango ginkanak, AB gauak, jaialdiak...
Eta Somaloko eta Logroñoko kanpaldiak?
Intentsitate haundiko egunak izaten ziren, aktibitate desberdinez josiak, eta jende berri asko ezagutzeko aukera ematen zutenak. Oso momentu politak eta bereziak bizi izan nituen han, eta lagun bereziak egin ere bai.
Floreagan, ikasle garaian, zer izan duzu gustukoena?
Giro alai eta osasuntsua edukitzen genuela denon artean.
DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu?
DBH ondoren Batxillergoa egin nuen Azkoitian bertan, eta ondoren Biologia lizentziatura egitea erabaki nuen. Lizentziatura ikasteko behar diren 5 urte horietan pixkanaka desberdintzen joan giñen biologo batadunak eta botadunak. Nahiz eta animaliak eta natura oso gustoko izan, gehiago ikusten nuen neure burua osasun arloko edozein ikerketetan. Beraz, behin lizentziatura bukatu ostean Iruñara joan nintzen urtebetez Ikerkuntza Biomedikoari buruzko master bat egitera, nire karrera horretara bideratzeko asmoz. Urte hartan odoleko minbizietan ibili nintzen lanean eta ezagutu nuen nolakoa zen ikerkuntza mundua, polita bezain gogorra. Masterra bukatu eta urtebetera bartzelonara joan nintzen estatu espainiarraren bidez lortutako beka/kontratu baten bitartez. Beka honen bidez 4 urtez LMA deritzon odol minbizian egin nuen lan Josep Carrerasen Ikerkuntza zentroan, eta lan askoren ondoren, nire doktore titulua lortu nuen.
Urte batzuk eman dituzu Katalunia aldean. Zer da handik gehien gustatzen zaizuna?
Oso gustura eman ditut han urteak. Xarma haundiko hiria dela iruditzen zait eta urteen poderioz estimu handia hartu diot. Halere, ezta hiria gehien faltan botatzen dena behin alde eginez gero, baizik eta bertan zurekin egon den jendea.
Donostian ari zara lanean, biologia alorrean. Nola antolatzen duzu han zure eguneroko lana… Zein dira zuen laneko errutinak?
Gure lanean, arraroa dirudien arren, oso errutina gutxi ditugu, eta egun guztiak oso desberdinak dira, batzuetan esperimentu mota batzuk ditugu, besteetan beste batzuk, beste batzuetan aldiz horien analisia egin eta ondorioak ateratzea tokatzen da, eta beste batzuetan, berriz, egunak bileraz josiak izaten ditugu. Ez gara aspertzen.
Zertan datza zehazki zuen lana? Zer ikertzen edota ekoizten duzue?
Gaur egun terapia genikoaren arloan egiten dut lan. Terapia genikoa, gaixotasun genetikoak sendatzeko terapia mota bat da, non material genetiko osasuntsua garraiatzen den arazoa duten zeluletara. Horretarako, gure kasuan, AAV edota birus adenoasoziatuak erabiltzen ditugu garraiobide,

ez baitute gizakiarengan albo-ondoriorik sortzen. Zehazki, Viralgen empresan egiten dut lan, zein CDMO edota kontratu bidezko organizazio fabrikatzaile bat den. Bertan terapia genikora bideratutako GMP plataforma bat dugu, non birus adenoasoziatuak produzitzen diren bezeroentzat. Nik I+D departamentuan egiten dut lan. Bertan birus hauen material genetikoa moldatzen dugu ingeniaritza genetiko bidez, birusak gorputzeko organo konkretu batera joan daitezen (gaixotasunaren jatorriaren arabera), edota efi zientzia altuagoa izan dezaten. Honez gain, beste departamentuetarako protokoloak optimizatu edota berriki sortzen ere aritzen gara.
Zer aurrerapen espero ditzakegun epe ertainera zure arloan?
Eboluzio konstantean dagoen arlo honek azken hamarkadan bultzada haundia izan du, eta egun ehundaka entsegu kliniko daude martxan teknika hau erabiliz gaixotasun mota ezberdinen aurka: mota askotako minbiziak, Alzheimerra, Parkinsona, etab. Esperantza handia dut eraginkorrak izango direla eta pixkanaka hobetzen joango dela gaixo askoren bizia.
Nolako egoerei aurre egitea tokatu izan zaizu?
Ardura eta presio handiko egoerak bizi izaten dira batzuetan, batik bat denborak bete behar direnean. Zure lanaren arabera gaixotasun larri bat duen ume batek bere dosia jasoko duen edo ez pentsatzea gogorra egiten da, nahiz eta ez-ohiko kasu bat izan.
Erreza egiten al da lan gogorra eta bikote bizitza bateratzea?
Biok ere urte askoz gogor saiatu ondoren lortutako lanak ditugu eta pasio haundiz bizi ditugu. Beraz elkar ulertzen dugu alde horretatik.
Nola bizi duzue Covid19aren gaia?
Beldur eta errespetu handiz hasieran, geroago espektazio handiz bakunaren bueltan eta orain, berriz, pixkat aspertuta nagoela aitortu beharra daukat.
Nola ari gara erantzuten Covid19aren erronkari gure gizartean?
Esango nuke asko dugula hobetzeko gizarte gisa. Pena haundia eduki dut ikusitakoan jendeak oso fede gutxi duela zientzian edota zientzialarietan, eta Interneten ikusitako edozein bideori jaramon gehiago egiten zaiola askotan. Halere, behin bakunazioak aurrera egin duen ahala, jendeak ulertu du bakunak ez dutela ezer txarrik eta konfi dantza gehiagorekin joan da hartzera, portzentaia maila oso altuetara iritsiz, beraz, hori ere esan beharra dago.
Hezkuntzan, eskolan, zeri ematen diozu garrantzi handiena?
Ikasleei gauzak ondo ulertaraztea eta irakasteko metodoa ikasleengan interesa eta ikasten ari denarekiko pasioa uztartuz izatea.
DBHko garaiko koadrilarekin harremana mantentzen al duzue?
Bai noski! Nahiz eta lehen baino sakabanatuago egon, saiatzen gara betiere elkartzen.
Zer eskatuko diozu Olentzerori edota Errege Magoei?
Bidaia luze eta polit bat 2022an.


TESTA
Edaria: Bermuta
Janaria: Kroketak.
Idazle bat: Graeme Simsion
Liburu bat: La catedral del mar
Kirola: Mendia
Pelikula: Green book
Bidaia bat: Mexiko
Mendi bat: Aizkorri
Hondartza bat: Itzurun
Herri edo hiri bat: Getari
Musikari bat: Morgan Museo bat: Jüdisches museum (berlin) Kolore bat: Koral
Urtaro bat: Uda
Zaletasunak: Bidaiatzea, mendia, irakurtzea, etab. Pertsonaia historiko bat: Henrietta Lacks
