1 minute read

Uztaila Josalean udalekua

Hilaren 5ean hasi zen aurten Uztaila Jolasean, eta bi asteren ondoren, uztailaren 16an amaitu zen aurtengo saioa.

Gaztetxo askok hartu dute parte herrian egin den udalekuan. Zehazki, HH eta LH mailetako 154 ikasle ibili dira 22 begiraleren ardurapean piraten lanak egiten. Hain zuzen ere, ‘piratak’ izan da Uztaila Jolaseanek udalekurako aurten hautatu duten gaia. Pirata bizitza egiteko tresnak prestatu dituzte, eta Juankyren magia saioetan parte hartu dute, eta ingelesez hitz egiten ere aritu dira. HH mailako ikasleak altxorraren bila ibilita amaitu dute udalekua. Martxelo izeneko piratak lagundu die lehen arrastoa aurkitzen, eta horri esker jarri dira martxan. Herriko zenbait tokitan ibili dira probak egiten, modu horretan lor zitzaketen-eta soilik arrasto berriak. Azkenean altxorra aurkitzea lortu dute.

Advertisement

LH mailako neska-mutilak, berriz, Ipintzara joan dira piraten irla ezagutzera; arraun eginez joan dira haraino beren itsasontzietan. Iritsi direnean, batzarra baten bidez erabaki dute auzoan zer jolas egin. Hainbat jolas egin dituzte han. Uztaila Jolasean udalekuetako arduradunek eskerrak eman nahi izan dizkie beraiekin konfi antza jarri duten guztiei. “Eskerrik asko aurten ere gurekin konfi atu duzuenoi. Plazer bat izan da zuekin beste behin jolasean eta elkarrekin gozatzea. Betira arte!” Andoni Elduaien, Maxixatzen, moldatua.

Masailaria

This article is from: