
3 minute read
Borja Zubizarreta Uria, “Landakanda”
from Gure Artean 83
Borja Floreagako ikasle ohia da. Kirolari loturik egon da beti. Saskibaloiaren munduan ibili zen orain urte gutxi Azken urteetan mendi lasterketen munduan dabil eta, azken hilabeteetan Euskadiko Taldearekin ari da korrika. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkarirako.
Zein dira zure txikitako oroitzapenak?
Advertisement
Oroitzapen gehienak auzoarekin lotutakoak dira. Eskolatik irten ondoren biltzen ginen adin guztietako jendea auzoan. Futbolean, saskibaloian, ezkutaketan, pilotan… jarduten genuen. Ez ginen aspertzen, beti bilatzen genuen entretenitzeko zerbait.
Eta eskolakoak?
ondoren federatu gisa 18 urte bete nituen arte. Etapa oso polita izan zen, asko disfrutatu nuen urte guztietan zehar.
Askotan ikusten zaitugu mendian gora eta behera korrika, agian bereziki Izarraitz inguruan. Nola hasi zinen mendian korrika?
Saskibaloia utzi ondoren korrika egiten hasi nintzen astean 3-4 aldiz. Ondoren mendi martxak egiten hasi nintzen lagunekin. Zazpi Kurutze egiteko helburua jarri nion neure buruari eta horrelaxe hasi nitzen mendian korrika.
Nolakoa izaten da zure urteko planifi kazioa: prestaketa, konpetizioa …?
Urteko planifi kazioa lasterketen araberakoa izaten da. Gaur egun izugarrizko lasterketa aukera zabala dagoenez ez da erraza aukeraketa egitea. Normalean udan edukitzen ditut helburu nagusienak eta horietara indartsu heltzen saiatzen naiz. 3-4 astetik behin lasterketa bat egitea gustatzen zait. Hori dela eta, azaroa amaiera aldera hasten naiz intentsitate baxuko entrenamenduekin eta indar ariketekin gehienbat. Urtarrila aldera hasten naiz intentsitatea sartzen; mendian nahiz asfaltoan korrika, bizikleta eta gimnasioko lana uztartuz. Astean 6 entrenamendu egin ohi ditut normalean.
Zer ematen dizu mendian korrika ibiltzeak?
Alde batetik, askatasuna esango nuke; bai zapatilekin, bai bizikletarekin, bai eskiekin mendira irtetean izugarrizko askatasuna sentitzen dut, arnasa ematen dit. Bestalde, lagunak eman dizkit mendiak; urte hauetan zehar jende asko ezagutzeko aukera izan baitut.
Euskadiko Selekzioaren deia jaso zenuen. Nola sentitu zinen?
Deia jaso nuenean poza eta aldi berean presioa sentitu nituen.
Selekzioaren deia saria izan da niretzat, aurretik egindako lan guztiaren ordainsaria. Horrez gain, datorren denboraldiari begira gogor entrenatzen jarraitzeko izugarrizko motibazioa eman dit.
Eskolako oroitzapenekin ere asko gogoratzen naiz. Eskolara sartu baino ordubete lehenago han elkartzen ginen atarian jolasean ibiltzeko. Klaseko oroitzapen politak ditut orokorrean. Horrez gain, arratsaldeetan ordu asko igaro genituen eskola kirolean lagun artean.
Floreaga eskola utzi ondoren, zer ikasketa egin dituzu?
Floreagatik irten ondoren, batxilergoa egin nuen Azkoitian bertan. Ondoren, betidanik kirola gustukoa izan dudanez, goi mailako kirol heziketa zikloa (“TAFAD”) egin nuen Donostiako Easo Politeknikoan. Azkenik, Elgoibarreko IMH institutuan mekanizazioa goi mailako heziketa zikoa burutu nuen. Eta egun, mekanizazio arloan ari naiz lanean Azkoitiko enpresa batean.
Saskibaloian aritu zinen, federatu gisa. Nola bizi izan zenuen etapa hori?
Saskibaloiko lehen urratsak eskola kirolean eman nituen. Asko gustatzen zitzaidan eta, gainera, futbolean baino hobeto moldatzen nintzen. Horrela, Iraurgi Saskibaloi taldean hasi nintzen, 10 urte ingururekin teknifi kazioan eta

Era berean, presio handia sentitu nuen; munduko onenen artean euskal selekzioa ordezkatzeko gai izango nintzen zalantza egin bainuen.
Zein izan dira Selekzioarekin egindako lasterketak. Nola baloratzen dituzu?
Munduko kopako bi lasterketa korritu ditut aurten: bata Frantziako Alpeetan, Skyrace des Matheysins (25 km,
2000+); eta bestea, Lombardian, Italian, Limone Xtreme (23km, 2055+). Lasterketen balorazioari dagokionez, gazi-gozoa izan da; izugarrizko aukera izan da, toki berriak ezagutu ditut, paisaia paregabeetan zehar lasterketa, lagun talde batekin… Baina ez nintzen nire sasoirik onenean iritsi, gorputz aldi txarrarekin, eta beraz, ez nuen lasterketez gozatzea lortu. Hala ere, lasterketak amaitu nituen eta selekzioko beste kide eta lagunekin asteburu desberdina pasa nuen.
Orain arte egin duzun mendi ibilbidean, zein lasterketa dituzu gustukoen?
Oro har Euskal Herriko lasterketa guztiak dira politak, giro atsegina sortzen baita korrikalari eta ikusleen artean. Horren adibide da, esaterako, Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Hala ere, inguru eta paisaiei dagokionez, Piriniotako edo Alpeetako edozein lasterketa aipatuko nuke. Bat esatearren, Barrueran ospatzen den Buff Epic Trail.
Ze asmo dituzu etorkizunerako?
Beste horrenbeste urtetan kirol munduan jarraitzea nahiko nuke. Asko eman dit kirolak, mendi lasterketek batik bat, hemen sentitze naiz erosoen.
Zer eskatuko diezu Olentzerori edota Errege Magoei?
Osasuna.
TESTA


Edaria: Garagardoa Janaria: Arroza
Liburu bat: Bajo los cielos de Asia
Kirola: Mendiarekin erlazionatutako edozer
Bidaia bat: Alpeak
Mendi bat: Erlo
Hondartza bat: Itzurun Nazio bat: Euskal herria
Herri edo hiri bat: Azkoitia
Musika talde bat: ezin bat aukeratu
Museo bat: Guggenheim
Kolore bat: Gorria Urtaro bat: Udaberria
Zaletasunak: kirola, lagunekin egotea
Pertsonaiahistoriko bat: Kilian Jornet
