4 minute read

Zer eskatzen diot 2022. urteari?

Dbh3A eta Bko ikasleei galderi honi erantzutea eskatu diegu. Zer eskatzen diozu 2022. urteari, zuretzat eta gizartearentzat? Hona hemen erantzun batzuk

Dudarik gabe urte gogorra izan da aurtengoa. Koronabirusa, eskolan lan nahiz azterketa gehiago, entrenamenduak... Baina zorionez osasuntsu egoten jarraitu dugu, bai etxekoak, bai lagunak. Egia esan, ez da gutxi. Alde horretatik, horrelaxe jarraitzea eskatu nahiko nioke datorren urte honi: osasunarekin, arazorik gabe eta eskolan nota onekin. Gainera, neure kabuz kirol gehiago egiten hasi nahi dut, mendira joanez edo etxean entrenatuz. Denbora libre gehiago nahiko nuke horretarako. Dena den, mundu mailan beste hainbat arazo daude, esate baterako gerrak eta desberdintasunak. Ez da erraza aukeratzea baina garrantzitsuena klimari aurre egitea da. Klima aldaketak horrela jarraitzen badu, laster bizitokirik gabe geratuko gara gu eta inguruko izaki bizidun guztiak. Politikariek neurri zorrotzagoak hartzea eta irtenbide egokiagoak izatea eskertuko nioke 2022ari. Urte berri on! 2022. urtea laster hemen dago, helburu berriez betetako urtea espero dut eta 2021. urteko gauza txar guztiak atzean uztea. Koronabirusa dela eta, egoera larri hau hobetzeko ezinbestekoa da guztiok arau sanitarioak errespetatzea, horregatik, guztiok lehen urtean baino arduratsuagoak izatea eskatzen dut. Nire jomuga pertsonaletako bat amonekin gehiago egotea da, lehengo urtean hainbeste ez garelako ikusi. 2022. urteari eskatzen diot pandemiaren egoera hobetzea. Klima aldaketa murriztea eta ekosistemak ondo egotea. Mundu osoko jendea txerto ipinita edukitzea. Desargetzeko arriskuan dauden animaliak ez desagertzea. Jendeak gutxiago kutsatzea. Eta ekonomia hobetzea, eta desnutrizioaren bidez hildakoen kopurua murriztea.

Advertisement

Nik 2022. urteari osasuna eskatzen diot, nire familiarentzat, lagunentzat eta niretzat. Poza ere eskatzen dut, familiarekin ondo egotea, lagunekin denbora pasatzea, gustatzen zaizkidan gauzak egitea... poza ekartzen duen edozein gauza egitea. COVID-19 guztiz desagertzea ere ondo egongo zen eta klima aldaketaren ondorioz gertatzen ari diren gauza asko ere ez gertatzea.

Eskatuko nuke munduan gosete gehiago ez egotea, dirua hobeto banatua egotea, gerrarik ez izatea, munduan klima aldaketa konpontzea.

Niretzat eskatzen dut urte hobeago bat izatea eta ez edukitzea aurten hainbeste arazo. Bizitza hobeago bat nahi dut egin. Covid kasuak asko jaistea nahi dut.

Maitasun asko egotea gure artean, familian eta lagunen artean… Gure familia gehiago zaintzea, gure helduak ondo egotea.

Egoera normal batean niretzako izango ziren gauzak eskatuko nituzke, baina egoera berezi honetan guztientzako baliagarriak izango diren gauzak eskatuko dizkiot 2022. urteari. Lehenengo eskaera Covid-19 aren egoera obetzea da.

Bigarren eskaera, bai urte berezi honetan eta baita beste urteetan eskatuko nuen gauza bat da: Pertsona guztien berdintasuna, bai LGTBIQA+ pertsonentzat, baita ere arraza ezberdinetako pertsonentzat... guztiontzat. Eta hirugarren eta azkenengo eskaera mundua hobetzea izango zen, adibidez kutsaduraren aldetik.

Helburu batzuk ditut 2002.urterako. Nire eskaera eskolan ondo egotea eta nota onak ateratzeko. Baita ere denontzat Coronavirusa desagertzea.

Niretazko eskatzen dut dena hobetzea eta pertsonekin gehiago hitz egitea, gehiago irekitzea. Eta gizarteari eskatzen diot mundua gehiago zaintzea, Covid-19 abisu bat da, mundua hiltzen ari delako eta orain da momentua hobetzeko, bestela gero ezingo dugu ezer egin. Paperak zakarrontzira bota, plastiko edo gauz bakoitza bere zakarrontzira bota... Mundua aldatzea eskatzen dut.

Nik eskatzen diot, urte hau pozik pasatzea, egin ditudan akatsak berriro ez egitea. Baita koronabirusa baretzea ere, ez egotea hainbeste positibo eta, ahal bada, gosea bukatzea. Ez da erraza eskatzen dudana, baina denok batera egin dezakegu, pixkanaka. Zuk pauso bat ematen duzunean eta beste batek beste pausu bat ematen duenean, bi pauso dira mundua hobetzeko. Natura zaintzea, gure bizilekua baita.

Hau da nire eskaria: nire familiak problema ekonomikorik ez edukitzea eta dena ondo joatea.

Notak hobeak izatea eta kontzentrazio gehiago edukitzea, familiarekin hobeto ematea eta denok batera egotea, eta lagunekin denbora askoz gehiago pasatzea.

Egia esanda, nik 2022 ez diot gauza asko eskaintzen. Nik hurrengo urtean, nahi dut poza edukitzea, hau da dena ondo joatea, familiarekin, irakasketekin, lagunekin... Baita ere emozionalki ondo egotea. 2022k gauza onak ekar ditzala adin eta mundua modu egokian egon dadila, hau da, gerrarik eta goserik gabe.

Nik 2022ri eskatzen diodan lehen gauza pandemia hau bukatzea da, familia eta lagunekin egun-pasa eder bat egitera joateko libre izanez. Beste gauza bat familia eta lagun denak ondo izatea da osasun aldetik. Kirolean mailaz igotzea ere oso ederra izango zen guretzat eta gure taldekideentzat.

Niretzat garrantzitsuena pertsona bezala indartzea eta haztea da, gauza materialak ez baitute sentitzen eta oso garrantzitsua iruditzen zait bakoitzak bere sentimenduak kanporatzea. Ingalaterrara joateko beka aurten ez dudanez lortu, hurrengo urtean lortzen saiatuko naiz.

Jende berria ere ezagutu nahi dut eta beraiekin solasean ibili. Oporretara joaten bagara, lagun mordoxka egin eta haiekin goiz, arratsalde eta gau jolasean ibili.

Nik 2022ri pandemia hau bukatzea eskatzen diot; bestela ezin izango dugu ikas-bidaian Madrilera lasai joan: covid pasaportea erakusten joan beharko dugu, maskararekin jarraitu beharko dugu, edozer berezi egin behar badugu positiboen datuak begiratzen ibili beharko dugu...

Jesusek esan zuen: “Ni naiz munduarentzat argia. Niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du”. (Jn 8, 12)

This article is from: