3 minute read

Leire Etxeberria

Leire Etxeberria Floreagako ikasle ohia da. Azken urte hauetan ikastetxeko irakaslea da. Galdera batzuk egin dizkiogu Gure Artean aldizkarirako.

Zein dira zure umetako oroitzapenak?

Advertisement

Umetako oso oroi–tzapen onak ditut. Saltsa guztietan ematen nuen izena eta eguna oso okupatuta pasatzen nuela gogoratzen naiz. Dantza, musika, igeriketa… denetik egiten nuen. Horrez gain Altzibarren bizi izan naiz eta orduak pasatzen genituen bertan jolasean adin desberdinetako umeek.

Eta eskolako oroitzapenak?

Floreagako oroitzapen oso politak ditut. Ikasle askoko gela izan nuen eta gure tirabirak medio oraindik ere kontaktua mantentzen dut gehienekin. Urtero egiten genituen ikasbidaiak gogoratzen ditut batez ere, esperientzia politak izan ziren.

Nola baloratzen zure ume denborako Alai Batza?

Larunbatero etortzen nintzen eta horrelako aukera bat izatea sekulako zortea iruditzen zait. Txikiak garenean kalera atera eta ez da jakiten nora joan eta zer egin. Alai Batzak sekulako entretenimendua ematen die umeei. Antolatutako ekintza ia guztietan hartzen nuen parte eta begirale moduan ere urteetan ibili naiz bertan. Guk jasotakoa beste batzuei ematea oso aberasgarria izan zen.

Floreagan DBH bukatu ondoren, ze ikasketa bide egin duzu?

Floreaga amaitu eta letretako batxilergo ikasketak egin nituen. Ondoren, Deustuko Unibertsitatean Lehen Hezkun–tzako gradua ikasi nuen. Hau amaitzean master bat ikasten hasi nintzen eta horrekin batera irakasle lanetan ere bai.

Noiztik Floreagan irakasle? Zer ikasgai ematen dituzu?

Floreagan lanean orain dela hiru urte hasi nintzen. Aurten tutore gisa ari naiz lanean eta ikasgai desberdinak ematen ditut: gaztelania, natur zientziak, arte hezkuntza, tutoretza…

Zer helburu dituzu beraietan?

Ikasleak eskolara pozik etortzea oso garrantzitsua da nire–tzat. Gustora badaude lanerako gogoa izaten dute eta hori da ikasteko giltza. Ekintza desberdinak egiten saiatzen naiz eta beren ikasketa prozesuan laguntzen.

Musika alorra ere landu duzu, eta soinua jotzen duzu? Zein izan da zure esperientzia musikan?

Txikitan hasi nintzen musika eskolan eta instrumentua aukeratzeko momentuan trikitixa aukeratu nuen. Oraindik ere gehien gustatzen zaidana da baina ordu asko eskatzen ditu eta azken urteetan alde batera utzi xamar daukat. Ikastetxeko egun berezietan beti ateratzen naiz beste irakasle eta ikasle talde batekin. Polita da taldean instrumentuak jotzea.

Nola ikusten dituzu eskola sistemaren azken urteetako aldaketak?

Ni ikasle nintzenetik aldaketak nabaritu ditut. Haur Hezkun–tzako eremua ikustea besterik ez dago. Lehengoak eta oraingoak ez du zer ikusirik eta zalantzarik gabe onerako izan da. Lehen hezkuntzan ere aldaketak sartzen ari gara, alderdi manipulatiboari garrantzi handia ematen diogu eta zer esanik ez metodologia kooperatiboari. Taldean asko ikasten dute eta ez eduki aldetik bakarrik, taldean lan egiten ikastea oso garrantzitsua da gaur egungo gizarterako. Oraingo ikasle hauek taldean lan egin beharra izango dute helduak direnean.

Zein dira, zure ustez, heziketan bai ala bai landu behar ditugun baloreak?

Bere buruarekiko eta besteekiko errespetua, enpatia eta solidaritatea batez ere.

Zure iritziz, zein dira Floreaga ikastetxearen gauzarik onenak, alde batetik, eta hobetu beharrekoak, bestetik?

Alderdirik positiboena gertutasuna eta guztiok elkar ezagu–tzen garela. Hori umeentzat oso ona da eta gurasoentzat ere pentsatzen dut baietz. Hobetzeko berriz beti dago zerbait eta hortan saiatzen gara beti.

Nola ikusten duzu Floreagaren ekarpena herrian?

Floreagak herri mailan partehartze handia duela esango nuke. Udaletxetik proposamenak ateratzen direnean beti saiatzen gara aurrera egiten. Horrez gain, solidaritate eguna ere antolatzen da herri osoarentzat.

Covid19a guregana gelditzeko asmoz etorri zela dirudi. Nola eragiten dio gure eguneroko eskolako bizitzari?

Espero dut laster amaituko dela amets gaizto hau. Egunerokotasunean zuzen eragiten digu guri eta nekea gero eta handiagoa da. Gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatzen gara eta etxean dauden ikasleak ahalik eta normaltasun handienarekin jarraitzea bilatzen dugu. Horretarako bideodeiak egiten ditugu baina oso gogorra da gelan daudenekin eta etxekoekin batera aritzea. Guk ahal duguna egiten dugu baina zaila da.

Nola ikusten duzu irakasleen eta gurasoen elkarlana eskolan?

Familiak eta irakasleak elkarlanean aritzea beharrezkoa da. Guztiok helburu berdina dugu, beren seme-alabek ikaste prozesuan aurrera egitea.

Laster etorriko dira Olentzero eta Errege Magoak. Zer eskatuko diezu?

Aurten dudarik gabe COVID19 desagertzea eta gehiago horrelako pandemiarik ez ateratzea.

TESTA

Edaria: Sagardoa Janaria: Bakailaua saltsan Idazle bat: Elisabet Benavent Liburu bat: En los zapatos de Valeria Mutil izen bat: Jokin Neska izen bat: Elaia Kirola: Dantza Pelikula: El diario de Noa Aktore bat: Miguel Ángel Silvestre Aktoresa bat: Blanca Suárez Bidaia bat: Cuba Mendi bat: Xoxote Hondartza bat: Saturraran Nazio bat: Euskal Herria Herri edo hiri bat: Azkoitia Musikari bat: Eñaut Elorrieta Museo bat: Guggenheim Kolore bat: Gorria Urtaro bat: Uda Zaletasunak: Bidaiatzea Pertsonaia historiko bat: Frida Kahlo

This article is from: