3 minute read

Amaia Aizpuru

Amaia Aizpuru Floreagako ikasle ohia da. Mondragon Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Galdera batzuk egin dizkiogu GA aldizkariaren 83. alerako.

Zein dira zure ume garaiko oroitzapenak?

Advertisement

Gogoan ditut ikasgeletara sartu aurreko uneak, nola ibiltzen ginen patio berdean jolasean eta geroago, kartatean Begoña dendaren inguruan.

Nola baloratzen duzu zure ume denborako Alai Batza?

Nik oso ongi pasatzen nuen bertan eta futbolinetako masterra ere han egin nuen.

Floreagan, ikasle garaian, zer izan duzu gustukoena?

Kuadrillakoekin nengoela klasean eta nola ez, ikas-kirol.

DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu?

Batxilergo teknologikoa egin nuen Urolan, gero Energiaren Ingeniaritza Mondragon Unibertsitatean eta Proiektuen kudeaketaren masterra ere lan-ikaste online formatuan bertan egin nuen.

Zein izan da zure ibilbidea lanaren arloan?

Bi urte eta erdi egin nituen EIKA kooperatiban bitrozeramikaren munduan eta orain, beste bi urte bete ditut CAF enpresan.

Zertan datza zehazki zuen lana? Zer ikertzen edota ekoizten duzue?

Askok jakingo duten moduan, trenak fabrikatzen dira. Nire lana, ordea, tren horiek bete behar duten mantentze planak diseinatzean datza eta hainbat proiektutan ingeniaritza aldetik kudeatzea.

Zer aurrerapen espero ditzakegun epe ertainera zure arloan?

Hidrogeno bidez propultsaturiko trena, tren digitala,etab.

Nola bizi duzue Covid19aren gaia?

Ziurgabetasunez beteriko garaia izan da, ez genekien ekoizten jarraitzea posible ote zen, ingeniaritzako departamentuok etxetik egin genuen lana. Uste dut, krisi honek gauza asko erakutsi dizkigula, baina ez dakit ikasi ote dugun.

Kirolari zaitugu betidanik. Sarritan ikusten zaitugu bizikletak ibilbide luzeak egiten edota korrika. Zein izan dira zure erronkak kirol hauetan?

Azkeneko bi udatan, Santiagoko bidea egin dut, bata mendiko bizikletarekin Roncesvallesetik eta beste, karreterako bizikletarekin Lisboatik. Korrikan aldiz, esan daiteke azken 3 urte hauetan, 3 Behobia eta 3 AzkoitiaAzpeitia erdi maratoi egin ditudala. Birtualek ere, berdin berdin kontatzen dute, ezta?

Zer ematen dizu bizikletan edo korrika ibiltzeak?

Indarra esango nuke, ariketa egiten ari zarenean fi sikoki nekatzen da bat, baina astero astero korrika entrenatzeak edo mendi buelta ederrak egiteak, urtero hobekuntzak ikustea dakar eta horrek, asko betetzen nau.

Pilotan palaz ere aritzen zara. Azkoitiko herriko taldeko kidea zara eta Gipuzkoako herri arteko txapelketan

MERTZERIA

Guardia, 7 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel.: 943 85 07 31

irabazle suertatu zarete azken edizioan. Zein da zure ekarpena? Eta zuen taldeko giroa?

Suertatua ni izan naiz, bai KARKAR… Ba niretzat zoragarria da txapeldun hauen ondoan noiz-behinka entrenatzeko aukera izatea eta esan dezaket, txapel horren sekretuetako bat taldean dagoen giroa dela.

Nola moldatzen zara entrenamenduak eta konpetizioak lanarekin eta eguneroko zereginek bateratzeko?

Irailean ongi pentsatzen dut astea nola antolatu eta horri eskerrak, denerako denbora izaten dut. Gainera niretzat entrenatzera joatea ez da egin beharreko gauza bat, egin nahi dudan zerbait baizik. Orain dela 5 urtetatik alemana ikasten ere aritzen naiz eta hor ere, giro ona daukagu eta gustura joaten naiz.

Hezkuntzan, eskolan, zeri ematen diozu garrantzi handiena?

Ba duda handirik gabe esan diezazuket ingeniari izatea baino aldez garrantzitsuagoa iruditzen zaidala pertsona onak izaten ikastea; beraz gaitasun teknikoak baino, sozioemozionalak iruditzen zaizkit garrantzitsuak.

Nola ikusten duzu Azkoitiko herria? Zein dira bertako zure gustuko txokoak? Eta bertako gizarte giroko ezaugarri ederrenak?

Nik Azkoitia pertsonalitate handiko herri bezala ikusten dut eta nire toki gustukoenetako bat Oteiza Frontoietako Bizkaia da.

Nola bizi dituzu herriko jaiak?

Esan daiteke ez naizela parranda zalea, baina bai lagun giro jatorrean egotea gustatzen zaion pertsona bat.

DBHko garaiko koadrilarekin harremana mantentzen al duzue?

Bai, noski. Ia astero elkartzen gara eta tartean behin DBHko gelako afaria ere egiten dugu.

Zer eskatuko diozu Olentzerori edota Errege Magoei?

Aspalditik ez dut ezer materialik eskatzen, ez dut ukatuko txakur edo untxiren bat nahiko nukeela, baina sinatuko nuke beste Covid olaturik ez badator.

TESTA

Edaria: Sagardoa Janaria: Hamburgesa Idazle bat: Patricia Ramirez Liburu bat: Todo se puede entrenar Mutil izen bat: Aitor Kirola: Denak Pelikula: In time Aktoresa bat: Kontxu Odriozola Bidaia bat: Batxilergoko Europako ikasbidaia Mendi bat: Larrun Hondartza bat: Kontxa Nazio bat: Euskal Herria Herri edo hiri bat: Errezil Musikari bat: Mikel Urdangarin Museo bat: Eureka! Zientziaren Museoa Kolore bat: Berdea Urtaro bat: Udaberria Zaletasunak: Kirola eta politika Pertsonaia historikorik: Martin Luther King

IGOR ISUSKIZA

isusqui@mapfre.com www.mapfre.es/wps/portal/redoficinasmapfre/oficinas/4851

This article is from: