1 minute read

Eguberrietako bertso irabazleak

Next Article
Kirolak

Kirolak

LH 5A

1. Maddi Arrieta 2. Laia Sudupe 3. Garazi Larrañaga 1. Garazi Zubizarreta 2. Nora Arrizabalaga 3. Helene Murillo 1. Jagoba Santesteban 2. Iraide Garate 3. Mikel Roca 1. Jokin Fernandez 2. Greta Etxaniz 3. Hodei Etxeberria

Advertisement

LH 5B LH 6A LH 6B

Maddi Arrieta

Aurten ere gainean ditugu gabonak, urtero bezain ondo lortzeko txanponak, piztu etxeko argiak itzali iphonak. Urte berri on denoi eta zorionak.

Garazi Zubizarreta

Gabonak heldu dira eta hau da martxa, gure etxera ere ba omen dakartza. Ni izan naizelako oso neska latza, niretzat oparia, zuentzat ikatza.

Laia Sudupe Cabanillas

Txurroak ta turroiak eman dizkit amak, arkatza ta papela aitonak ta amonak. Maitasuna gehiago, gutxitu iphonak. Urte berri on denoi eta zorionak.

Nora Arrizabalaga

Ez da berdina aurten hemen panorama, baina ondo pasako det ikusiz amama. Aurten Gabonetako ezin egin plana. Muxu handi bat eta besarkada bana.

Garazi Larrañaga Aizpurua

Abendua heldu da, batera Gabonak, su ondoan jarrita familian denak. Txintxo portatu denok ta opari onak. Urte berri on denoi eta zorionak.

Helene Murillo

Afarian jateko daukagu mahatsa, eta animatzeko egin dugu saltsa. Ona izan naiz eta badut esperantza, niretzat oparia zuretzat ikatza.

Jagoba Santesteban

Urtero-urtero da ospatzen Gabonak. Mila motibokin pasa momentu onak, internetak utzita, kaso aiton amonak. Urte berri on denoi eta zorionak.

Iraide Garate

Gabonak datoztela esan dit amonak, txakurra eskatuta ekarri aitonak, familian gaude ta oso Gabon onak, urte berri on danoi eta zorionak.

Mikel Roca

Aizu, laster datozte aurtengo Gabonak. Turroian gastatuko ditugu txanponak. Espero ez eskatzea aurten ere iphonak. Urte berri on denoi eta zorionak.

Jokin Fernandez

Gabonetan eman zuk denoi maitasuna eta ospatu beharko Urte Berri eguna. Gabonetan idatzi Erregeei gutuna eta bete dadila desio duzuna.

Greta Etxaniz

Gabonak iritsita ez daukagu lana, muxu eta besarkadaz bete dut amama, orain ez dugun arren ona panorama, guk familiarekin egin jan-edana. Muxu handi bat eta besarkada bana.

Hodei Etxeberria

Niretzat zoriona beteentzat Gabonak. Guztioi iruditzen zaizkigu oso onak. Lagunekin jolastu ta gorde iphonak. Urte berri on denoi eta zorionak.

This article is from: