1 minute read

Lehengoekin eta gaurkoengandik gerokoentzat

Advertisement

2021eko Euskara Eguna ere musikaz hasi dugu eta nahiz eta eguraldia ez dugun lagun izan, gustura igo dugu aldapa euskal doinuekin. Eskolara sartu orduko, berriz, LH6koen bertsoak izan ditugu:

LH6A

Beste hizkuntzetara jotzen dugu erraz, lagunekin kalean sarri gazteleraz. Hizkuntza guztiekin egin behar da jolas, baina lehenengo hitza guk beti euskaraz.

Euskaraz irakurri, baita ere idatzi, ta zabaldu dezagun, dagoelako gutxi. Gure hizkuntza maitea ezin dugu utzi. Jakitea gutxi da, beraz erakutsi.

LH6B

Euskararen eguna ospatu beharko, euskaldun izateaz harro gaudelako, Beste hizkuntzetatik euskarara salto, erabili dezagun geurea delako

Gure hizkuntza da ta ederra da, lagun. Berari esker gara guztiok euskaldun, Euskara egin behar da hizkuntza ezagun eta mundu osora zabaldu dezagun.

This article is from: