GURE ARTEAN 83. 2021eko abendua
AMAIA ETXABE ALBERDI Amaia Etxabe Floreagako ikasle ohia da. Biologia alorreko ikasketak egin eta urte mordoska bat Bartzelona aldean izan da lanean. Orain Donostian ari da alor honetan lanean. Galdera batzuk egin dizkiogu GA aldizkariaren 83. alerako.
master bat egitera, nire karrera horretara bideratzeko asmoz. Urte hartan odoleko minbizietan ibili nintzen lanean eta ezagutu nuen nolakoa zen ikerkuntza mundua, polita bezain gogorra.
Zein dira zure ume garaiko oroitzapenak? Oso oroitzapen politak ditut bai eskolan, etxean, kalean lagunekin edota baserrian familiarekin. Haurtzaro zoriontsua izan dudala esan nezake. Nola baloratzen duzu zure ume denborako Alai Batza? Mota askotariko joku, kirol edota saio egiten ziren toki alai bat zen niretzat, beti ondo pasatzera joaten giñena. Nola ahaztu hango ginkanak, AB gauak, jaialdiak... Eta Somaloko eta Logroñoko kanpaldiak? Intentsitate haundiko egunak izaten ziren, aktibitate desberdinez josiak, eta jende berri asko ezagutzeko aukera ematen zutenak. Oso momentu politak eta bereziak bizi izan nituen han, eta lagun bereziak egin ere bai. Floreagan, ikasle garaian, zer izan duzu gustukoena? Giro alai eta osasuntsua edukitzen genuela denon artean. DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu? DBH ondoren Batxillergoa egin nuen Azkoitian bertan, eta ondoren Biologia lizentziatura egitea erabaki nuen. Lizentziatura ikasteko behar diren 5 urte horietan pixkanaka desberdintzen joan giñen biologo batadunak eta botadunak. Nahiz eta animaliak eta natura oso gustoko izan, gehiago ikusten nuen neure burua osasun arloko edozein ikerketetan. Beraz, behin lizentziatura bukatu ostean Iruñara joan nintzen urtebetez Ikerkuntza Biomedikoari buruzko
- 12 -
Masterra bukatu eta urtebetera bartzelonara joan nintzen estatu espainiarraren bidez lortutako beka/kontratu baten bitartez. Beka honen bidez 4 urtez LMA deritzon odol minbizian egin nuen lan Josep Carrerasen Ikerkuntza zentroan, eta lan askoren ondoren, nire doktore titulua lortu nuen. Urte batzuk eman dituzu Katalunia aldean. Zer da handik gehien gustatzen zaizuna? Oso gustura eman ditut han urteak. Xarma haundiko hiria dela iruditzen zait eta urteen poderioz estimu handia hartu diot. Halere, ezta hiria gehien faltan botatzen dena behin alde eginez gero, baizik eta bertan zurekin egon den jendea. Donostian ari zara lanean, biologia alorrean. Nola antolatzen duzu han zure eguneroko lana… Zein dira zuen laneko errutinak? Gure lanean, arraroa dirudien arren, oso errutina gutxi ditugu, eta egun guztiak oso desberdinak dira, batzuetan esperimentu mota batzuk ditugu, besteetan beste batzuk, beste batzuetan aldiz horien analisia egin eta ondorioak ateratzea tokatzen da, eta beste batzuetan, berriz, egunak bileraz josiak izaten ditugu. Ez gara aspertzen. Zertan datza zehazki zuen lana? Zer ikertzen edota ekoizten duzue? Gaur egun terapia genikoaren arloan egiten dut lan. Terapia genikoa, gaixotasun genetikoak sendatzeko terapia mota bat da, non material genetiko osasuntsua garraiatzen den arazoa duten zeluletara. Horretarako, gure kasuan, AAV edota birus adenoasoziatuak erabiltzen ditugu garraiobide,