Gure Artean 83

Page 10

GURE ARTEAN 83. 2021eko abendua

LEIRE ETXEBERRIA Leire Etxeberria Floreagako ikasle ohia da. Azken urte hauetan ikastetxeko irakaslea da. Galdera batzuk egin dizkiogu Gure Artean aldizkarirako.

Zein dira zure umetako oroitzapenak? Umetako oso oroi– tzapen onak ditut. Saltsa guztietan ematen nuen izena eta eguna oso okupatuta pasatzen nuela gogoratzen naiz. Dantza, musika, igeriketa… denetik egiten nuen. Horrez gain Altzibarren bizi izan naiz eta orduak pasatzen genituen bertan jolasean adin desberdinetako umeek. Eta eskolako oroitzapenak? Floreagako oroitzapen oso politak ditut. Ikasle askoko gela izan nuen eta gure tirabirak medio oraindik ere kontaktua mantentzen dut gehienekin. Urtero egiten genituen ikasbidaiak gogoratzen ditut batez ere, esperientzia politak izan ziren. Nola baloratzen zure ume denborako Alai Batza? Larunbatero etortzen nintzen eta horrelako aukera bat izatea sekulako zortea iruditzen zait. Txikiak garenean kalera atera eta ez da jakiten nora joan eta zer egin. Alai Batzak sekulako entretenimendua ematen die umeei. Antolatutako ekintza ia guztietan hartzen nuen parte eta begirale moduan ere urteetan ibili naiz bertan. Guk jasotakoa beste batzuei ematea oso aberasgarria izan zen. Floreagan DBH bukatu ondoren, ze ikasketa bide egin duzu? Floreaga amaitu eta letretako batxilergo ikasketak egin nituen. Ondoren, Deustuko Unibertsitatean Lehen Hezkun– tzako gradua ikasi nuen. Hau amaitzean master bat ikasten hasi nintzen eta horrekin batera irakasle lanetan ere bai. Noiztik Floreagan irakasle? Zer ikasgai ematen dituzu?

- 10 -

Floreagan lanean orain dela hiru urte hasi nintzen. Aurten tutore gisa ari naiz lanean eta ikasgai desberdinak ematen ditut: gaztelania, natur zientziak, arte hezkuntza, tutoretza… Zer helburu dituzu beraietan? Ikasleak eskolara pozik etortzea oso garrantzitsua da nire– tzat. Gustora badaude lanerako gogoa izaten dute eta hori da ikasteko giltza. Ekintza desberdinak egiten saiatzen naiz eta beren ikasketa prozesuan laguntzen. Musika alorra ere landu duzu, eta soinua jotzen duzu? Zein izan da zure esperientzia musikan? Txikitan hasi nintzen musika eskolan eta instrumentua aukeratzeko momentuan trikitixa aukeratu nuen. Oraindik ere gehien gustatzen zaidana da baina ordu asko eskatzen ditu eta azken urteetan alde batera utzi xamar daukat. Ikastetxeko egun berezietan beti ateratzen naiz beste irakasle eta ikasle talde batekin. Polita da taldean instrumentuak jotzea. Nola ikusten dituzu eskola sistemaren azken urteetako aldaketak? Ni ikasle nintzenetik aldaketak nabaritu ditut. Haur Hezkun– tzako eremua ikustea besterik ez dago. Lehengoak eta oraingoak ez du zer ikusirik eta zalantzarik gabe onerako izan da. Lehen hezkuntzan ere aldaketak sartzen ari gara, alderdi manipulatiboari garrantzi handia ematen diogu eta zer esanik ez metodologia kooperatiboari. Taldean asko ikasten dute eta ez eduki aldetik bakarrik, taldean lan egiten ikastea oso garrantzitsua da gaur egungo gizarterako. Oraingo ikasle hauek taldean lan egin beharra izango dute helduak direnean. Zein dira, zure ustez, heziketan bai ala bai landu behar ditugun baloreak?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure Artean 83 by Floreaga Zezilio - Issuu