6
ikasgelatik
errebotean 2021-22
HOTZ-BEROKO ZIKOAN BALIOAK LANTZEN Badira urte batzuk Usurbil LHII ikastetxea ikaskuntza prozesuaren eredu aldaketan murgildu zela. ETHAZI, FP Euskadi ikaskuntza ereduan alegia. Ikaskuntza-eredu hau ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia. Baina ez dugu ahaztu behar Euskadiko Lanbide Heziketako eredu hau, gaur egungo gizarte eta enpresen beharretara egokitzen doan eredu bizi bat dela eta behar horiei erantzuteko hainbat lan ildo barneratzen dituela Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa oinarritzat duen eredu honek. Horietako lan ildo bat dugu Balioak 4.0 eta erronketan txertatu asmoz Ekintzailetzaren kultura ikusi dugu Hotz-Beroko Erdi Mailako Zikloan. Aukera ezin hobea izan da Instalakuntzak eta Mantenu Familiako ziklo honetan Balioen lanketa hau egiten hasteko. Ezinbesteko bi lan ildo dira hauek zikloa bere osotasunean landu ahal izateko.
Erdi mailako irakasle taldea ere hortik hasi da lanean, irakasle bezala, eta ikastetxe bezala, bakoitzak duen arduraren jabe izatetik alegia, eta horretarako hausnartu eta trebatzeko uneak ikasleekin bilatu eta elkarbanatzea izan da lehenengo pausua.
Balioak 4.0 proeiktuak, bakoitzak gizartean duen norbanakoaren arduratik hasten da lanean, bere inguruan, familian, lagun artean, ikastetxean… duen arduraz. Hausnartzeko behar den denboraz eta zentzu kritikoz bakoitzaren erabakiak, idatzizko arauetatikan haratago, elkarbizitza sostengarri bat eramaten laguntzen dizkiguten balio etikoen inguruan. Eta norbanakoaren arduratik begiratzen ikastetik gizarte eta enpresara zabaltzea du helburu proiektu honek.
Proiektu potoloa da Hotz Beroko irakasle taldeak esku artean hartu dutena. Aurrera eraman ahal izateko ezinbesteko bidelagun izaten ari da Tknika. Tknikak zehaztutako pausoak lantzen hasiak dira dagoeneko eta ziur gaude ibilbide luzea bezain emankorra izango duela gure etorkizuneko gazteengan.