
1 minute read
Zelula 5.0 abian
Tknika eta Easo Politeknikoarekin elkarrekintzan garatzen ari den Zelula 5.0 proiektuaren baitan, Automatizazio eta robotika industrialeko ikasleak zelula digitalizatzeko lehen pausuak ematen ari dira. lehenik eta behin, zelulako prozesu bakoitzean (6 prozesu dira guztira) raspberry Pi gailuak inplementatuko dituzte beraien datuak lainora igotzea ahalbidetzeko. Hori da aurtengo ikasturtean ikasle eta irakasleok gure buruei jarri diegun erronka.
Advertisement
bestalde, proiektu honi lotuta, iristear dagoen 5.0 garai berriari ateak ireki nahi dizkiogu gure eskolan. Jakin badakigu, industria 4.0n ere lan haundia dagoela, eta dugula oraindik. Hala ere, kontzeptu berri honi lotutako zenbait berrikuntza bateragarriak izan daitezkeelakoan gaude, eta aurtengo urtetik hasita, era berri honetan murgildu nahi dugu.
5.0 kontzepturi lotuta, bi alderdi nagusi nabarmendu daitezke: Gizartea 5.0 eta industria 5.0.
Gizartea 5.0 kontzeptua Japoniatik dator. Definizioa ondorengoa da: aurrerapen ekonomikoa arazo sozialen irtenbideekin orekatzen dituen gizartea, gizakiengan oinarritzen dena, eta ziberespazioa eta espazio fisikoa modu aurreratuan integratzen dituena.
industria 5.0 eredua berriz, ekoizpen-eredu berri bat da, eta gizakien eta makinen arteko elkarrekintzan jartzen du arreta. industria 5.0 aurreko faseak industria digitalaren garapena ekarri du. 4.0 industriaren fase honetan, ahaleginak egin dira gizakiaren esku-hartzea minimizatzeko eta prozesuen automatizazioa lehenesteko. Neurri batean, gizakia makinarekin lehiatzeko egina izan da, agertoki ugarietatik lehena kanporatuz. 5.0 industriaren kasuan, joera hori alderantzizkoa da: oreka sortzean datza makina eta gizakien artean, non makina-giza interakzioa etekin handienak emateko gai izan dadin.
Noski, hau bide luze bat izan nahi duen lehen pausu bat izan da. Hurrengo urteetarako ere ikasleekin batera garatzeko beste zenbait pausu iritxiko direlakoan gaude. Aurtengo ikasturteko ikasleak adina gogotsu badatoz ziur lortuko dugula. Mila esker 2bAri3 21-22 zuen prestutasun eta lanerako giro onarengatik. Zorterik onena opa dizuegu!
