2 minute read

Elkartasunari besoak zabalduz

Usurbilgo lanbide Eskolan betidanik izan dugu garbi ikastetxea gizartean txertatua dagoen eragile garrantzitsua izan behar dela. Ezin dugu gure inguruan eta munduan dauden arazoekiko isolaturik bizi. Nahiz eta jakin ezin diogula arazo guztiei konponbidea bilatu, bai saiatzen garela, ahal dugun neurrian, ekintza ezberdinetan parte hartzen. Horren adibide dira 2021-22 ikasturtean antolatu ditugun ekimenak.

Odol ematea

Advertisement

ikastetxeak urte asko daramatza Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearekin elkarlanean. ikasturte bakoitzean bi kanpaina antolatzen ditugu. lehenengoa ikasturte hasieran izaten da, iraila amaieran. lehenik sentsibilizazio hitzaldiak antolatzen dira 1.Mailako talde guztientzat eta ondoren, beste egun batean, odol ateratzeak antolatzen dira. bigarren kanpaina, gabonen ondoren izaten da, urtarrila amaieran.

Ateratze kanpaina hauek ikasle, irakasle eta ikastetxeko langile guztiei zuzenduak izaten dira. Horrela, ikasturte bakoitzean 180 ateratze inguru egiten dira ikastetxean. Hala ere, Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearen helburu nagusia, ikasleek odola emateko ohitura hartzea da, hau da, hauek bizitza osorako odol-emaileak bilakatzea.

Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin elkarlana

Gipuzkoako Elikagaien bankua irabazi asmorik gabeko elkartea gara, aitortza legala duena, apolitikoa, akonfesionala, boluntario izaerakoa, erabat independentea eta autonomoa beraien kudeaketan. beraien sortze-helburua Gipuzkoako lurraldean elikagaien zarrastelkeriaren aurka egitea da. Jasotzen ditugun elikagaiak sailkatu eta gure biltegietan, laguntza-Zentroen esku uzten ditugu azkeneko onuradunen artean banatu ditzaten. Elikagaiak laguntza-Zentroen bitartez besterik ez dira banatzen, inoiz ez partikularrei. laguntza-Zentroen arteko banaketa dohainik eta modu orekatuan egiten dute, erabiltzaile kopuruaren arabera. Horrez gain, beste Elikagai bankuekin trukeak ere egiten dituzte.

Urtean behin janari bilketa antolatzen dugu ikastetxean. bilketa honek ere oso erantzun ona izaten du eta, nola ez, aurrerantzean ere ekimen honekin jarraitzeko asmoa dugu!

Jatorkin Al-Nhada Elkartearekin kooperazioa

Jatorkin Al-Nhada Tolosaldeko etorkin magrebiarrak integratzeko elkartea da. Edonola ere, bere jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeetara zabaltzeko helburua duen proiektu batean ari da lanean. Elkarteko partehartzaile eta langile gehienak magrebiarrak dira, baina, mistoa denez, bertako pertsonek ere osatzen dute.

Honen ari, Adminsitrazio Kudeaketako ikasleekin, bAliOAK 4.0 ekimenaren barruan, hainbat ekintza antolatu dira ikasturte honetan. Azaro bukaeran sentsibilizazio hitzaldia antolatu zen, non Jatorkineko kideek beraien errealitatea eta dituzten beharrak aurkeztu zizkieten ikasleei. ikasleek beraien laguntza eskaintzeko borondatea erakutsi zuten eta ondorioz bi erronka eraman zituzten aurrera. Alde batetik, gabonetara begira, pultserak eta motxilak egin zituzten, beraien eskulanaren bitartez eta, bestetik, arropa bilketa antolatu zuten. bi ekintza hauek harrera oso ona izan zuten ikastetxean eta ikasleak oso pozik geratu ziren beraien lanarekin eta emaitzarekin.

uKRANIA-EuSKADI Gizarte, Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkartea

Denok dakigun bezala, 2022an Ukrania oso egoera gogorra bizitzen ari da. Guk ere gure laguntza eskaini nahi izan diegu beraien herritarrei, Ukrania-Euskadi Gizarte, Kultura eta Garapenerako lankidetza elkartearen bitartez. Horrela, martxoan material bilketa antolatu genuen ikastetxean: lehen sorospenetarako materiala, hotzaz babesteko materiala, higiene pertsonalerako materiala, janari ez-galkorra eta abar.

Azken finean, laguntza behar duenari ematea da gizaki egiten gaituena. Eta Usurbilgo lanbide Eskolan balio horiek etorkizunean ere lantzen jarraitzeko konpromezua hartu dugu.

This article is from: