
5 minute read
Erasmus Europako ateak zabalduz
Alexander iturralde, iñigo Echeveste eta Joel Granados Polonian daude, rzeszow hirian. Hirurak Energia berriztagarriak Zikloa ari dira amaitzen. Alexander sPEC4ENErGY enpresan hasi da praktikak egiten. iñigo eta Joel, berriz, sM-Project enpresan. Alexanderrekin elkartu gara bere lehenengo egunen berri izateko.
Noiz iritsi zineten Poloniara?
Advertisement
Gu otsailaren 22an iritsi ginen Poloniara. lehenengo 2 egunak Krakovian pasa genituen, turismo pixka bat egiten eta ondoren gure herrira bidaiatu genuen, rzeszowera. berez, guk gure bidaia aurreratu dugu. 3 hilabeteak pasatzeko ikasleen egoitza bat proposatu ziguten. Guk nahiago genuen pisu bat bilatu eta lehenengo egunak horretan pasatu ditugu. baina azkenean ez dugu pisurik aurkitu eta ikaslanek proposatutako egoitzan geratu gara.
Eta zer moduz ikasleen egoitza horretan?
Egoitza, eraikuntza bezala, ez dago oso ondo. Zaharra da eta oinarrizkoa dela esan dezakegu. 10 pisuko eraikuntza bat da. bestalde, Erasmuseko ikaslez beteta dago. Espainiako 100 ikasletik gora daude bertan. Euskaldunak, berriz, 30 inguru. Hori dela eta, oso giro ona dago.
Rzeszow. Nolako hiria da?
200.000 biztanle inguruko hiria da. Niri iruñea gogorarazten dit. Polita da baina ez da, esate baterako, bartzelona edo Madril bezain handia eta turistikoa. Hala ere, bertan Europako Erasmus ikasle pila bat dago eta honek giro berezia ematen dio hiriari. Krakovia 2 ordutara dago. badugu aurrerago bertara berriz joateko asmoa. Gainera, Krakoviatik irteerak antolatzen dituzte Auschwitzeko konzentrazio-eremura eta badugu joateko gogoa.
Eta enpresan, zer moduz?
Ni sPEC4ENErGY enpresan hasi naiz aste honetan bertan (martxoaren 7an) eta egia esan oso gustura nago. Panel Fotovoltaikoak instalatzen dituen enpresa bat da. Hasieratik oso ondo sentitu naiz. langile eta nagusien aldetik oso tratu ona jaso dut. Edozein zalantza dudala, lasai galdetzeko esan didate. Detaile bezala, iritsi bezain pronto enpresako arropa eman zidaten, lanean erabiltzeko. bestalde, lehenengo egunean bertan etxebizitza bateko teilatuan jardun nintzen lanean, instalazio fotovoltaiko bat egiten. bigarren egunean, berriz, elurra egin zuen eta jaitsi beharra izan nuen. Teilatua zuri zegoen eta segurtasun kontuengatik, esperientzia gehien zuten langileak bakarrik jarraitu zuten teilatuan lanean. iñigo eta Joelek hasiera gogorragoa izan dute. beraiek sM-Project enpresan daude. badirudi komunikazio arazoak izan dituztela enpresa honetan. baina tira, oraintxe hasi dira eta espero dugu hobera joatea.
ITALIA POLONIA

Hizkuntzarekin, nola moldatzen zarete?
Nik, nagusiarekin ingelesez hitz egiten dut. baina langile askok ez dakite ingelesez eta itzultzailearekin moldatu behar izaten dugu.
imanol Ganzarain, Alejandro Juarez, Xabier ledesma, Malen lanz eta Onditz recondo italian daude Florentzian. imanol, Alejandro, Xabier eta Malen Administrazioa eta Finantzan Zikloan daude eta Florentziako Justizia Auzitegian dabiltza praktikak egiten. Onditz, berriz, instalazio Termiko eta Fluidodunen Mantenua Zikloa ari da amaitzen, praktikak Grand Hotel Mediterraneon ari delarik egiten. Malenekin hitz egin dugu, bere esperientzia ezagutzeko.
Zer moduz lehenengo egunak Florentzian?
Oraintxe 10 egun dira iritsi ginela. Usurbilgo lanbide Eskolatik bost ikasle joan gara eta denak pisu batean gaude elkarrekin. Etxea erdigunetik 20 minutura dago eta dagoeneko hiriko leku politenak ezagutzeko aukera izan dugu. leku guztietara oinez joaten gara. Florentzia oso polita da. Eguraldiari dagokionez, Euskal Herrian baino hotz handiagoa egiten du, goizetan zero azpiko tenperaturak ikusi ditugu, baina gustura gabiltza.
PORTUgAL
Xabier Martin eta Julen lopez Portugalen daude, leiria hiran. Xabier Goi Mailako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko praktikak ari da egiten Unite Global Tooling solutions enpresan. Julen, berriz, Erdi Mailako Mekanizatuko praktikak, Active Tool enpresan. Hona hemen Xabierrek kontatu diguna.

Elkarrekin zaudete Julen eta biok?
Ez, pisu ezberdinetan gaude. Pare bat aldiz elkartu gara elkarrekin egoteko, baina bestela, egunerokotasunean bakoitza bere aldetik gabiltza. Ni pisu batean nago beste bost ikaslerekin. Denak euskaldunak gara, bi bizkaitar (Algortakoak) eta lau gipuzkoar (Zarautz, Arrasate eta Debakoak). Etxeak hiru gela ditu eta binaka gaude gela bakoitzean. Oso ondo moldatzen gara elkarrekin.
Nolako hiria de Leiria?
100.000 biztanle inguruko hiria da leiria. Portugalgo erdialdean dago. Nahiko turistikoa da, kostatik 20 minutura dago. lisboa ere 140 kilometrora dago. Eguraldiari dagokionez, Euskal Herriaren oso hantzekoa egiten du.
Badago Erasmus girorik hiran?
bai, ikasle asko ikusten da hirian eta oso giro ona dago. Atzo, adibidez, taberna batean afaria antolatu genuen. bakoitzak bere
Eta praktiketan hasi zarete?
bai, iritsi eta hurrengo egunean hasi ginen praktiketan. Administraritzako ikasleak, denak, Justizia Auzitegian ari gara lanean, baina solairu ezberdinetan. Xabi eta imanol elkarrekin daude, baina Alejandro eta ni aparte gaude.
Nola ari zara moldatzen?
Oso ondo. Oraindik lehenengo egunak dira eta ikasten ari naiz. Oraingoz lan errazenak egiten ditut: artxiboaren kudeaketa, datu basea eguneratu eta abar. Jendeak pazientziarekin erakusteko borondatea dauka eta tratu aldetik oso gustura nago.
Eta hizkuntzarekin, nola moldatzen zarete?
bueno, horrekin baditugu zailtasun batzuk. Hemen jende askok ez daki ingelesez. beraz, erdi gazteleraz, erdi italieraz mintzatzen gara. Uste dut, Euskal Herrira itzultzerako, italiera ondo ikasiko dudala! Jajajaja! herrialdean tipikoa zen janaria eraman behar zuen. Horrela, bakoitzak beste herrialdeetako janaria probatzeko aukera izan genuen. Oso giro ona egon zen.
Eta enpresan, nola doaz lehenengo egunak?
Aurreko asteartean (martxoaren 1ean) iritsi nintzen leiriara. Ostegunean enpresan aurkezpena izan nuen eta astelehen honetan hasi naiz lanean. Enpresa oso handia da, makina asko dauzkate. bertan moldeak egin eta piezak fabrikatzen dituzte. Ni nagoen atalean, adibidez, plastikoarekin auto batentzako ateak ari dira egiten. Ni, oraingoz, ikasten ari naiz. Makina bakoitzean lanak nola egiten diren ikusten, galdetzen... Gainera, niretzako gauza berriak dira eta pixkanaka joan behar da. baina oso ondo etorriko zait, gauza berriak ikasteko.
Hizkuntzari dagokionez, nola moldatzen zarete?
ingelesez hitz egiten dugu. Egia esan, pentsatzen nuen hemen langile askok ez zutela jakingo, baina gehienek menperatzen dute.
Ba al duzue beste hirietara mugitzeko asmorik?
bai, bai, hitz egiten egon gara eta aurrerago, asteburu ezberdinetan, nahi dugu lisboa, Oporto eta Nazarera joan. behin hemen egonda, aprobetxatu beharra dago!
Ezagutu al duzue Florentzia Europako ikaslerik? Ba al dago ikasle girorik?
Oraindik ez dugu Erasmuseko ikasleen girorik ezagutu, ez dugu gehiegi ikusi. bai ezagutu ditugula Zubiri Manteoko beste bost ikasle. Hauek ere Erasmusen daude eta arratsalde batzuetan beraiekin geratzen gara, zerbait hartzeko.
Ba al duzue inguruko hirietara mugitzeko asmorik?
Oraintxe iritsi gara eta oraingoz egoerara egokitzen ari gara, baina aurrerago badugu mugitzeko asmoa. Erroma eta Venezia bi ordutara daude gutxi gorabehera eta asteburu bat edo beste aprobetxatu nahi ditugu hiri hauetara joateko. bolonia ere gertu dago, 40 minutura. lehenengo egunean bertan egon ginen. Florentziarako trena hartu aurretik denbora izan genuen eta bertan paseatu genuen. Polita iruditu zitzaigun eta badugu bertara bueltatzeko asmoa ere.