3 minute read

Proiektuetan murgildurik

tkNIkA PRoIEktUAk deritzogunak, lanbide Heziketako eskola desberdinetako irakasleen artean garatuak dira, Tknika-ren gidaritzapean eta lanbide Heziketako sailburuordetzaren oniritziarekin.

Aurten eskolan mota honetako 4 proiektu garatzen gabiltza:

Advertisement

CO2 HOtZgarri BiDeZKO HOZte eta girOtZe sisteMen DiDaKtiFiKaZiOa

Proiektu honetan Mikel Carton eta iñaki Zendoia daude inplikatuta, eta Energia eta Ura departamenduak arlo honetan urteetan zehar garatu duen teknifikazio estrategia islatzen du. ihaz MEC proiektu baten barruan CO2-a hozgarri moduan erabiltzen duen instalakuntza bat lortu, muntatu eta formakuntza jaso ostean, aurten helburua berau didaktifikatzea da, Danfoss enpresatik formakuntza jasoz eta Don bosco eta lea Artibai eskolekin batera material didaktikoa sortuz. Proiektu honetan Airea Tratatzeko Unitate berri bat ere didaktifikatu nahi da. Zelula 5.0

iosu Alonso eta Javi salvador dira proiektu honen arduradunak, eta Easorekin batera industria Zelula Automatizatuen retrofitting-a egin nahi dute, industria 5.0-ko aro berriak deskribatutako eskakizunetara egokitzeko garatuz.

internet of Machines-en (ioM) espezializazio-arloan Tknikan ikasitakoa inplementatzea eta zelulara transferitzea dira helburu nagusiak, baina baita ere industrial internet Of Things (iioT) deritzona arakatzea, etorkizunean Enpresa Txiki eta Ertainen datuak monitorizatzeko helburuarekin.

CO2 eta gWP BaXua Duten HOZgarrien (r32) BiDeZKO HOZte eta girOtZe sisteMen aZterKeta

Proiektu honetan Mikel Carton eta iñaki Zendoia daude inplikatuta. Mantenu, Energia eta Ura departamenduak arlo honetan urteetan zehar garatu duen teknifikazio estrategia islatzen du.

iaz bi instalazio burutu ziren. bat, MEC proiektu baten barruan, CO2-a hozgarri moduan erabiltzen duen instalakuntza transkritiko bat lortu, muntatu, martxan jarri eta prestakuntza jaso egin zen. bigarrena, Airea Tratatzeko Unitate instalazio bat muntatu zen.

Aurten, alde batetik ATU berria martxan jarriko dugu eta dugun ATU zaharrarekin konparaketa bat egingo da, non aztertuko dira bien osagaiak eta haien eraginkortasun energetikoa, eta beste aldetik, CO2 eta GWP baxua duten hozgarriak erabiltzen dituzten ekipoen azterketa egingo da.

lortzen diren emaitzekin erronkak diseinatuko dira gure eskolan erabiltzen den ETHAZi metodologian erabiltzeko.

Proiektu honetan gure eskolaz gain, Don bosco eta lea Artibai eskolak ere parte hartzen dute.

Digital eXtenDeD autOMOtive Batteries PrOieKtua

Proiektu hau David Alias Elektrizitate Departamenduko irakaslearen kargu dago, eta ihaz sopuertako san Viator eta Errenteriko Don bosco eskolekin batera garatutako long life batteries proiektuaren bigarren zatia da.

Auto elektrikoetatik eratorritako bateria erabilien diagnostiko digital adimentsuaren bitartez, lanbide Hezkuntzari ezagutza eta gaitasun berriak eskaini nahi dira. Etorkizunean auto elektrikoen zabalkundeak sortuko duen eszenatoki berriari aurre egin nahi zaio, beraien baterien bizitzaren bukaeran bigarren bizitza bat emateko asmoarekin, gehienbat energia berriztagarriekin zerikusia duten instalazioetan berrerabiltzeko aukerak aztertuz.

H2 green laB

Hidrogenoaren teknologia gertuagotik ezagutzeko, energia berriztagarriz hornituko den H2 sortze, gordetze eta bueltan berriz elektrizitatea sortzeko sistema erosi diogu H2Planet enpresari. Helburua, beraz, Hidrogenoa bektore energetiko bezala erabiltzea ahalbidetuko duen tailer didaktikoa sortzea da. Aurtengo berrikuntza Astean, ekain hasieran, aurkeztu nahi da prototipoa eta garatutako material didaktikoa.

sMart MOBility

Mubil Fundazioarekin koordinatuta, eta schneider Electric eta inergetika enpresekin batera, eskolako energiaren sorkuntza berriztagarria, biltegiratzea eta kontsumoa (bai eraikinetan, baina baita auto elektrikoen karga puntuetan ere) modu integralean monitorizatu eta optimizatu nahi da.

Horrela, egingo duen eguraldiaren arabera, eta eskolako energia kontsumo patroien arabera (hau da, gelen erretserbak, makinen erabilerak, auto elektrikoen karga prebisioak, eta abar), sare elektrikoarekin salerosketa optimizatuko duen sistema adimendu bat ezarri nahi da, hileroko faktura elektrikoa minimizatzeko asmoarekin. BiM realiDaD virtual PrOieKtua

Mantenuko Departamenduko Asier irureta eta Mireia Anduezaren esku dagoen proiektu honek biM (building information Modeling) teknologia ezagutu nahi du, gehienbat eraikinetako instalakuntzen ikuspegitik.

Eraikinen eta bertako instalakuntzen informazioa kudeatzeko modu bat da. bere ezaugarrietako bat, informazio hau, eraikinaren kudeatzaileek modu bateratu batean erabili dezaketela.

Eraikuntza batek duen informazioa hain handia izanik, informazio hori era eraginkor batean jasoko duen mantenu kudeatzaile bat gehituko diogu. Honetaz gain, eraikuntzaren barrenean sartzeko, errealitate birtuala erabiliko dugu.

Eskolan beste proiektu mota batzuk ere bultzatzen saiatu gara: Aurtengo kurtsoan, eskolako estrategiarekin alinetatuta eta Zubigune Fundazioaren laguntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako bi proiektu interesgarri garatzen gabiltza:

PrOieKtu internaZiOnalaK

Arlo internazionalean eskolak Erasmus+ Ka1 programaren bidez ikasleak eta irakasleak munduan zehar mugitu ohi ditu.

Aurten, aipatzekoa da gainera, nola EDUTrANs Erasmus+ Ka2 garapen proiektuaren barruan energiaren arloko 4 irakasle eta 6 ikasle Holandako Dodrecht hirian kokatuta dagoen Da Vinci eskolara joan garen. bertan, Holanda, Alemania, Dinamarka eta Valentziako 50 pertsona elkartu gara, proiektuan zehar garatutako modelo energetikoen inguruan ikasiz, eta esperientzia pertsonal eta kultural aberasgarri bat biziz.

Mekanizatuko departamenduko beste 5 irakasle ere gurekin etorri dira, EXAM 4.0 deritzon proiektuan gurekin lankidetzan dabiltzan Da Vinci eskola eta 10Xl enpresa ezagutzera, eta Zwolle hirian dagoen Deltion eskola ikusgarria bisitatzera.

This article is from: