1 minute read

Berrikuntza taldeko berrikuntzak

berrikuntza etengabea beharrezkoa da gure eskolan, gizarteari zer ikasi eskaintzen jarraitu ahal izateko etorkizunean ere. berrikuntza Usurbilgo lanbide Eskolaren DNA-n egon da betidanik, eta orain berrikuntza Taldea berrikuntza dinamika berritzaile hori bideratzen eta zabaltzen saiatzen dabil. Atzean geratu beharrean aurreratzen joateko, beste lanbide Heziketako zentroekin, Tknikarekin, enpresekin eta erakundeekin jakintzaren garapen eta transferentzian oinarritutako erlazioak garatu nahi ditugu.

berrikuntza Taldea departamendu bakoitzeko partaide banak osatzen dugu. Horrela, irakasleriarekin eta departamendu buruekin erlazio zuzenean gaude. Aurten taldean partaide berriak dauzkagu: Amagoia Zubia eta Ager larrinaga-z gain, Asier irureta eta Adur Unanue sartu dira taldean, indartsu eta gogotsu.

Advertisement

berrikuntza Taldetik berrikuntzaren beharrarekiko sentsibilizazioa garatu nahi dugu, eta gai berritzaileen inguruko behaketa bultzatu. Eskolako estrategiarekin bat datorren behaketa izatea nahi dugu, eta behaketa hobetzeko aurten intool tresna probatzen gabiltza, Tknika-ren gomendioak jarraituz.

Munduan berrikuntza ohikoenak arlo teknikoan gertatzen dira, eta gero gizarteko arlo kulturaletara zabaltzen dira, baina alderantziz ere gerta daitekeela badakigu (adibidez, berrikuntza bat izan daiteke kulturan, gerora arlo teknikoan eta ekonomikoan berrikuntza izango duena).

berrikuntza taldetik eskolako irakasleriak egiten duen berrikuntzaren behaketa bideratu eta jaso nahi dugu, irakaslearengandik eskolako berrikuntza teknologiko eta sozialerako ideiak jaso, bahetu, errekurtsoak topatu, proiektu bidez garatu eta jasotako jakintza irakasleriari bueltatzeko.

Horrela, berrikuntzaren ondoriotako bat izan daiteke eskolako estrategia bera bideratzea, lanerako arlo berriak zabalduz eta eskolaren etorkizuna ziurtatuz. beraz, ongi etorriak izango dira zure ideiak, irakasle!

This article is from: