
2 minute read
Emozioak lantzen
Emozioek gure jokabidea zuzentzen dute eta emozioak dira eguneroko gure jarrerei forma ematen diotenak. Emozioak pentsamendua modelatzeko eta hobetzeko balio dute, hauek alderdi kognitiboan (mentalean) eragiten dutelako. Eta horrela, emozioek gure errendimendua estimulatzera iristen dira.

Advertisement
Arazo gehienek jatorri emozionala dutela aintzat harturik, eskolak hainbat ikasle talderekin kudeaketa emozionalean arreta berezia jarri du. Azken urteetan ikasleen ezinegon-emozionala piztu bada ere, bizi berri izan dugun pandemia egoera honek zurrunbilo emozionala indartu egin du. Errealitate honen ondorioz, ikasgeletan gero eta izaera gatazkatsuago diren egoerak kudeatu beharra daude eta ikasleak bere osotasunean garatzera bideratu behar dira, ikasleen ongizate pertsonalean modu positiboan eragin nahi bada.
Egun bizi garen garai aldakor honetan, ezagutza teknikoa gero eta espezializatuagoa eta konplexuagoa bada ere, pertsonaren gizatasuna ezin daiteke alboratu, makina edota algoritmo guztien atzetik pertsona baitago. lan munduak behar honetaz oharturik, pertsona adimentsuaz gain, pertsona osatuak eta osasuntsuak ere bilatzen dituztelako.
ildo honi loturik, Usurbilgo lanbide eskolak Euskal Herriko Psikologiako Fakultatearekin duen elkarlana ezagutzera eman nahi du. ikasleek beraien alderi emozionalaren kudeaketa egoki bat izan dezaten eta beraien gaitasun sozioemozionalak sustatzeko asmoz, Erdi Mailako tutore eta irakasleek programa psikohezitzaile bat exekutatzen ari baitira.
Prebentzio programa guztietan bezala, programa honetan, tutoreak zein irakasleak (hauek bere taldearengan duten erreferentziazko rolarengatik) dira beraien ikasle taldearekin emozioen kudeaketa lanketa honetan lan zuzena egiten dutenak.
Programarekin hasi aurretik, lehenik, irakaslek eta tutorek bizipenezko formakuntza bat jaso zuten, gaiaz sentsibilizatzeaz gain, gerora jorratuko zituzten elkarrekintzan ezagutza eta konfiantza maila bat izan zezaten. Une honetan, programa eskolako 4 zikloetako Erdi Mailako ikasleekin gauzatze fasean dago eta horregatik eskolan “emozio” gisako hitzak entzutea ez da hain harrigarria egiten. baina zer trebetasun dakar “gaitasun sozio-emozionala” hitzak? Zehazki, egitasmo honetan jorratzen ari diren ardatzak ondorengo hauek dira:
˃ Adimen emozionala hobetzea: emozioak hautematea, erraztea, ulertzea eta kudeatzea.
˃ Autokontzeptua indartzea: alderdi emozionala, soziala, akademikoa, fisikoa eta familiakoa. ˃ Gizarte-trebetasunak hobetzea, hala nola entzute aktiboa, asertibitatea, beste pertsonekin harreman egokiak hasteko eta mantentzeko gaitasuna, gatazkak konpontzea, etab. ˃ Erantzukizunezko erabakiak hartzea.
˃ bizitzarekiko gogobetetasuna handitzea.
Horrela, eskolak beren ikasleekin bilatzen duen esku-hartzea ahalik eta integralena eta garapenezkoa izatea nahi du. Gizartea aurkitzen den industria 4.0 paradigma honetan, pertsonaren kudeaketa emozionalean lagundu nahi du, emozioak ez onak edo txarrak direlako, baizik eta guztiak naturalak direlako, eta abiapuntua gure emozioen jabetza da. behin emozioen ezagutza maila bat lortuta, hauek ahalik eta modu trebeenean maneiatu behar dira, gure bizitzako erabaki hartzeak ahalik eta egokienak eta errealistenak izan daitezen.
Aitorturik egitasmo honen xede xumea eta gure eragite markoa mugatua dela, eskerrak eman nahi zaizkie parte hartu eta hartzen ari diren guztiei, ikasleekin emozioak lantzearen zergatia ulertzea askotan ez baita lan erraza izaten. baina kontuan hartu behar da pertsonaren barne dimentsioa aintzat hartzen ez bada, edukiak bermatzea neketsua izan daitekeela. Horregatik ikasleak gogortasun emozionaletik atera eta bizkortasun emozionalerantz bideratu behar dira, eta horretarako, bidean aurkituko dituzten emozioak izendatzeko, aireztatzeko eta kudeatzeko tresnak eman behar zaizkie.