4 minute read

Maxux, Karmen eta Elena, buleko langileak

Maxux, Karmen eta Elena, BULEgOKO LANgILEAK

ikastetxe batean dauden pertsonei buruz pentsatzen dugunean, denoi ikasleak eta irakasleak etortzen zaizkigu burura. baina ikastetxe baten funtzionamendu egokirako, badira ezinbestekoak diren beste langileak ere: atezain, garbitzaile eta bulegoko langileez ari gara hitz egiten. Hauen lana askotan ezkutukoa izaten da, baina oso garrantzitsua ikastetxeko egunerokotasunean dena ondo joan dadin.

Advertisement

Gaur Maxux Oyarzabal, Karmen Orbegozo eta Elena bakaikoarekin elkartu gara. Hirurak bulegoko langileak dira eta beraien eguneroko lanari buruz hitz egin dugu. Maxux Asteasukoa da eta hamasei urte daramatza ikastetxean; Karmen, usurbildarra, 2011an hasi zen lanean Usurbilgo lanbide Eskolan; lasarteko Elena da berriena ikastetxean, duela 3 urte hasi zen gure artean lanean.

Hirurak bulegoko langileak zarete, baina bakoitzak arlo ezberdin bat lantzen du. Zein dira zuen eginbeharrak?

Maxux: Nik diru kontuak eramaten ditut: fakturak ordaindu, diru sarrerak kontrolatu, ikasleen erreziboak kudeatu eta abar. Ekonomia Arduradunarekin, Jaione Telleriarekin, elkarlanean jarduten naiz. Eskolara faktura asko iristen dira hilero. Faktura bakoitzak bere bidea egiten du: zein arlori dagokion ikusi, arlo bakoitzeko arduradunarekin faktura ondo dagoela ziurtatu, ordaindu, Hezkuntako aplikazioan faktura guztiak sartu eta abar. ikastetxe bateko diru sarrera eta gastuen kontrola oso zorrotza izan behar da bidean alferrikako diru galtzerik egon ez dadin. karmen: Nik ikasleen ibilbide akademikoarekin zerikusia duen tramite guztiak egin eta bertan sortzen den dokumentazioa kudeatzen dut. Prematrikulak, matrikulak, konbalidazioak, bajak, uko egiteak, titulu eskaerak eta abar. ikasle asko pasatzen dira urtero ikastetxetik, bakoitza bere historial akademikoarekin, eta dokumentazio asko sortzen da. Oso garrantzitsua da hau ondo antolatuta edukitzea, ikasleek edozein ziurtagiri behar dutenean kudeaketa azkarra izateko. Elena: Nik hiru arlotan lan egiten dut. Alde batetik, Eskolako lan Poltsaren kudeaketan lan egiten dut: enpresen langile eskaerak jaso, ikasleen datu basea eguneratuta eduki, hauen kurrikulumak antolatu, enpresei bidali eta abar. bestetik, Enplegu Formakuntzako administraritza lanak ere egiten ditut, ekonomia arloan batez ere. Azkenik, ikasleak praktiketara joan ahal izateko sortu behar den dokumentazioa prestatzen dut, hauen datu guztiak Hezkuntzako aplikatiboan sartuz eta abar.

Zer da zuen lanetik gehien eta gutxien gustatzen zaizuena?

Maxux: Gutxien, kobratu beharreko bueltan etortzen diren erreziboak. Asko etortzen dira eta lan asko ematen dute. Dena bi aldiz egin beharrak amorrarazi egiten nau, jajajajaj! bestela, nire lanarekin oso gustura nago eta pozik etortzen naiz lanera. karmen: Niri gutxien gustatzen zaidana, norbaiti zerbait jakinarazi

behar eta lortzen ez dudanean da: edo telefonoa ez duelako hartzen edo hitzordua hartu ondoren, abisatu etortzen ez delako, eta abar. Hala ere, ni ere gustura nago nire lanean. Maxux: Karmenek liburu bat idatzi behar du. Urte asko daramatza lan honetan. lege bakoitza noiz hasi zen, noiz bukatu zen, dena daki! Jubilatu aurretik, dena idatzi behar du, jajajaj! karmen: bai, liburu potolo bat idatzi behar dugu, jajajaj. Elena: Niri gehien gustatzen zaidana, eskolako ikasle bat enpresa batean hartzen dutenean izaten da. Azkenean, jendeari laguntzen ari zarela sentitzen duzu eta horrek asko betetzen nau. Gutxien gustatzen zaidana, urteko garai batzutan lan asko pilatzen zaidala da. ikasleak praktiketara joan aurretik, adibidez, denbora gutxian dokumentazioa asko prestatu behar izaten da.

Maxux eta karmenek, batez ere, denbora asko daramazue lan honetan. Asko aldatu da zuen lana egiteko modua?

Maxux: bai,noski, asko aldatu da. Hasierako garaietan dena eskuz egiten genuen. Ordainketen apunte guztiak, adibidez, eskuz idazten ziren erregistroen liburuan. Denbora asko pasatzen zen. Alde horretatik, informatikarekin, gauzak asko hobetu dira. karmen: bai, nire kasuan ere hasieran dena eskuz egiten zen, eta idazteko makinarekin. bestalde, kopiak egiteko kalko orriak ere ezagutu nituen nik. Artisautza lana egin behar izaten zen. Nire lehenengo lau urtetan dena eskuz egiten genuen. Ondoren hasi ginen ordenagailuekin lan egiten. bezala, jende asko dagoen lekuan noizbait izaten da norbaitekin arazotxoren bat, baina orokorrean esan behar dugu jendearekin ez dugula arazorik izaten. Azken finean, berdin du ikasle, irakasle edo beste motako langilea izan. Denak pertsonak gara eta errespetua eduki ezkero, ez da arazorik egoten. Eta alde horretatik ikastetxean oso giro ona sumatzen dugu.

Eta zuen artean, ondo moldatzen zarete?

bai, noski, oso ondo moldatzen gara. Nahiz eta egunerokotasunean bakoitzak arlo ezberdinetako kudeaketa eraman, bat lanez gainezka dagoenean besteak esku bat botatzen dio. Edozein arazo dugunean ere asko laguntzen diogu elkarri.

Amaitzeko, gogoratzen al duzue lanean gertatu zaizuen istorio bitxirik?

karmen: batez ere, jendeak esker ona adierazi izan digun egoerekin gogoratzen gara. Adibidez matrikula garaian guraso batek pastak ekarri zizkigun, bere semeak ikastetxean matrikulatzea lortu zuelako, edo tituluaren bila etorri direnean opariren bat ekarri… berez guk gure lana besterik ez genuen egin, baina beraiek eskerrak eman nahi zizkiguten.

Ikastetxean 80 irakasle eta 500 ikasletik gora gaude. Nolakoa da zuen harremana beraiekin?

Orokorrean gure harremana oso ona da beraiekin. leku guztietan

Maxux, inoiz ez al zaizu gertatu norbaitek, adibidez, 60 € ordaindu behar eta 600 € edo 6.000 € ordaintzea?

Ez, horrelakorik ez da inoiz gertatu. Nahastuta gehiago inork ez du ordaintzen. Gutxiago behar bada bai, baina gehiago inoiz ez! Jajajajaja! Horrelakorik gertatuko balitz, ikastetxe guztiarentzat hamaiketakoa prestatuko genuke!

This article is from: