1 minute read

Errealitate birtuala Usurbilgo Lanbide Eskolan

Teknologia eta sare sozialak iraultza konstantean daude, eta orain teknologiak errealitate berriak zabaltzeko aukera ematen digu: Errealitate birtuala. Teknologia informatikoaren bidez sorturiko itxura errealeko eszenek edo objektuek eratzen dute errealitate birtuala. Errealitate birtualak, erabiltzaileari, bertan murgilduta egotearen sentsazioa eragiten dio. Erabiltzaileak, inguru informatiko hori betaurreko berezi baten bidez ikus dezake.

Advertisement

inguruarekiko behaketaren ondorioz, mundu birtualean bide berri bat zabaltzeko aukera somatu dugu, oraindik ondo ezagutzen ez dugun moduan hezkuntzaren erroak eraldatuko dituen etorkizun baterantz:

· Errealitate Birtualari esker, lan prozedura berriak egiteko aukera, makina garestiak erosi gabe eta segurtasunez, edo aurrez lan praktiko errealak entseiatu ahal izatea.

· Errealitate Inmertsiboa: ikasleak ingurune birtual baten elkarrekin lan egin ahal izatea.

· Errealitate areagotuaren bidez, urrutiko teknikari jakindun baten laguntza jasotzea, eta eskuliburuak lanerako prozedurak, bideoak etabar, ikusten dugunaren gainean irakurtzeko aukera.

· Batzar birtualak egitea, elkartruke internazionalak bultzatuz.

· Urrutiko formakuntza edo konfinamenduan dauden ikasleen irakaste prozesua aurrera eraman ahal izatea.

· Eta beste mila aukera, oraindik ezagutzen ez ditugunak. Horrela, eta gai honetan punta puntakoa den iNNOVAE enpresa Donostiarrarekin kolaborazioan, Errealitate inmertsiboen gela garatzen gabiltza A eraikineko lehen solairuan. Ekainean ospatuko dugun berrikuntza Astearen barruan gela berri hau aurkeztuko diogu irakasleriari, aurten garatzen gabiltzan proiektu desberdinen emaitzekin batera.

Oso zeharkako arloa denez, irakasle orok gai honetan interesa edukiko duelakoan gaude, ta prest beraz zuen dudak argitu eta aportazioak jasotzeko.

This article is from: