ERREBOTEAN 2022 Usurbilgo Lanbide Eskola

Page 1

USURBILGO LANBIDE ESKOLA

·

2021-2022


USURBILGO LANBIDE ESKOLA

·

2021-2022

Agurra 3 ikasgelatik 4 · · · · · · · · ·

Eskola txiki, ilusio handi .................................................................................................................4 Administración y finanzas mas allá de las fronteras .......................................................................5 Hotz-beroko zikoan balioak lantzen ................................................................................................6 Energia berriztagarria zikloaren inplantazioa ..................................................................................8 Zelula 5.0 abian! ..........................................................................................................................10 Emozioak lantzen..........................................................................................................................11 STEAM Prestakuntza Osagarria - Formación Complementaria ......................................................12 EUSKOSKILLS esperientzia ...........................................................................................................14 Erasmus Europako ateak zabalduz .............................................................................................16

LANERAKO FORMAKUNTZA

18

· Zubigune Fundazioa cumple 10 años ...........................................................................................18

BERRIKUNTZA proiektuak

19

· Berrikuntza taldeko berrikuntzak ..................................................................................................19 · Proiektuetan murgildurik .............................................................................................................20 · Errealitate birtuala Usurbilgo Lanbide Eskolan.............................................................................22

ENPRESA lankidetzak

23

· Urumea Mekanizatuak, desde siempre colaborando con Usurbilgo Lanbide Eskola ....................23

GERTUTIK · · · · ·

24

Maxux, Karmen eta Elena, buleko langileak..................................................................................24 Buscando el YO interior – Barneko NIaren bila.............................................................................26 Rafa Azkona, etapa berriari irri.....................................................................................................27 Elkartasunari besoak zabalduz .....................................................................................................28 Hika, hika, hika, pasa zaigu korrika! ...........................................................................................30

CIFP USURBIL LHII

Etarte bidea, 9 (Zubieta auzoa) 20170 Usurbil (Gipuzkoa) Tel. 943 36 46 00 eskola@lhusurbil.eus

www.lhusurbil.eus DISEINUA, MAKETAZIOA ETA INPRIMAKETA

2022ko maiatza


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

3

garapen jasangarrirako

Isidro Zaldua

ZUZENDARI EXEKUTIBOA

Helburuak

lanbide heziketan

While vocational education and training (VET) has been virtually absent from previous international development agendas, the 2030 Agenda and its Sustainable Development Goals (SDGs) give it greater prominence. Integrating SDG into vocational education and training provides an opportunity for private and public sector actors to contribute to these global goals. It is critical to reduce barriers to skills development and technical and vocational education and training from secondary as well as tertiary education, including university education, and provide lifelong learning opportunities for youth and adults. More importantly, technical VET can convey the right mindset and attitude between trainees and the future workforce through well-designed training and education programs.

Si bien la educación y formación profesional (EFP) ha estado prácticamente ausente de las anteriores agendas internacionales de desarrollo, la Agenda 2030 y sus Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) le otorgan mayor protagonismo. La integración de los ODS en la educación y formación profesional ofrece una oportunidad para que los actores del sector público y privado contribuyan a estos objetivos mundiales. Es fundamental reducir los obstáculos al desarrollo de competencias y a la educación y formación técnica y profesional desde la educación secundaria y terciaria, incluida la universitaria, y ofrecer oportunidades de aprendizaje permanente a jóvenes y adultos. Y lo que es más importante, la EFP técnica puede transmitir la mentalidad y la actitud adecuadas entre el alumnado y la futura mano de obra mediante programas de formación y educación bien diseñados.

Vocational training programs will be key to achieving both SDG 4 (quality education) and SDG 8 (good jobs and economic growth). Many of the SDGs can be achieved through quality education (SDG 4), including SDG 8 (decent work and economic growth) and SDG 13 (combating climate change). The goals of Goal 4 on quality education generally aim to improve education by increasing access and equity for students of all ages, and creating a better and safer learning environment for more qualified teachers. Education is at the center of the global development agenda and, as we hoped, the fourth education goal is much more ambitious than the previous one.

Los programas de formación profesional serán clave para alcanzar tanto el ODS 4 (educación de calidad) como el ODS 8 (buenos empleos y crecimiento económico). Muchos de los ODS pueden alcanzarse a través de la educación de calidad (ODS 4), incluidos el ODS 8 (trabajo decente y crecimiento económico) y el ODS 13 (lucha contra el cambio climático). Las metas del Objetivo 4 sobre educación de calidad pretenden, en general, mejorar la educación aumentando el acceso y la equidad para el alumnado de todas las edades, y creando un entorno de aprendizaje mejor y más seguro para el profesorado más cualificado. La educación está en el centro de la agenda global de desarrollo y, como esperábamos, el cuarto objetivo de educación es mucho más ambicioso que el anterior.

Achieving inclusive and quality education for all reaffirms the belief that education is one of the most powerful and effective tools for sustainable development.

Lograr una educación inclusiva y de calidad para todos reafirma la creencia de que la educación es una de las herramientas más poderosas y eficaces para el desarrollo sostenible.

Etorkizunean lan egiteko moduaren aldaketa hasia da eta denok egoera berrira moldatzen joan beharra dugu. Egokitzapen hauek aukera moduan ikusi beharra ditugu baldin eta gure etorkizuna guk eraiki nahi badugu. Garapen Jasangarria, Agenda 2030, hezkuntzan txertatzea izango da gizartearen helburu garrantzitsua, gazteen hezkuntza ziurtaturik lortuko baitira, etorkizunean garapen jasangarrirako helburuak. Gure ikastetxean ere, egunerokotasunean kontutan izan beharko ditugu garapen jasangarrirako helburuak. Inteligentzia artifiziala, Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (LNP), OpenAI API, GPT-3, DeepL Translate, AI-Writer, … erreminten erabilerek lan egiteko modua aldatzea dakar. Hemen idatzita aurkitzen duzuen artikulua, AI-Writer aplikazioa erabilita idatzitakoa da. Artikulua idazteko emandako esaldia “garapen jasangarrirako helburuak lanbide heziketan” izan da. Makinak emandako erantzuna ahalik eta gutxien moldatua izan da.

Etorkizuna eraiki dezagun pertsonak eta balioak oinarri harturik.


4

errebotean 2021-22

ESKOLA TXIKI, ILUSIO HANDI PP3-ko 1.mailako ikasleek erronka bereziari aurre egin behar izan diote aurtengo ikasturtean. Irailean jaso genuen bezeroaren eskaera, zein eta, Zubietako Herri Ikastetxea. Eskola txikiak aurkeztutako erronkak honela zioen:

“Gure ikasleen garapenean lagunduko duten materialak sortzea”. Erronka honi aurre egiteko, lehenik eta behin informazioa berta -bertatik ezagutu eta jasotzea zela erabaki genuen eta hori lortzeko zer hobeto eta ikastolako umeekin nahastu eta beraiekin jolasean ibiltzea baino. Oinarrizko beharrak ikusita, ikasleekin proposamenak garatzeko unea heldu zen. Talde bakoitzak bere proposamenaren zirriborroa ikastolako irakasleei aurkeztu zieten hobekuntzak edo aldaketak proposa zitzaten. Behin proposamenak onartuta, materiala sortzeari ekin zitzaion. Eskola txikiko umeek ere erronkaren garapena ezagutu zezaten, gure tailerrera bisita antolatu genuen. Bertan, gure ikasleek eta umeek, exekuzioaren inguruko azalpenak partekatu zituzten.

Gure ikasleek beraien erronka amaitu zutenean, berriz Zubietako Herri Eskolara joan ginen. Horrela, jokoak, jostailuak eta material didaktikoa elkarbanatu eta elkarrekin jolasteko aukera izan genuen. Gozatu ederra hartu genuen denok! Esperientzia honen bitartez, ikasleek, benetako erronka bat gauzatzeak dakartzan motibazio eta satisfakzio aldetik, izugarrizko esker ona adierazi dute, etorkizunean ere horrelako proiektuekin elkarlanean jarraitzeko ateak zabalduaz.

ikasgelatik


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

5

ADMINISTRACIÓN Y FINANZAS MAS ALLÁ DE LAS FRONTERAS Los alumnos/as de la especialidad de Administración y Finanzas han participado el en proyecto FORMANAEM, un proyecto transfronterizo que les ha permitido además de adquirir nociones de francés, conocer de primera mano tanto los procesos de gestión como los requerimientos y documentos necesarios para poder desarrollar su actividad administrativa a ambos lados de la frontera. La cercanía de Francia, y, sobre todo, el movimiento de bienes y trabajadores/as que se produce diariamente en la frontera está sujeto a requerimientos especiales y a una normativa específica. El proyecto que nos ocupa, liderado por Usurbilgo Lanbide Eskola, nos ha permitido diseñar una serie de contenidos que proporcionan al alumnado las herramientas necesarias para poder desarrollar su actividad profesional en el ámbito transfronterizo, pudiendo dar respuesta a las dudas que a empresas y trabajadores les surgen al actuar a ambos lados de la frontera. Este proyecto se inició hace cuatro años. Liderado por Usurbilgo Lanbide Eskola, ha contado con la participación de escuelas de Administración y Finanzas de la Nueva Aquitania y de Navarra, así como con la colaboración de Ikaslan, de la Fundación Zubigune y de Tknika.

Un estudio comparado, de los contenidos formativos que componen el diseño curricular de Administración y Finanzas a ambos lados de la muga, nos ha servido para diseñar y desarrollar las herramientas específicas que proporcionan a los futuros administrativos los conocimientos requeridos para actuar en este ámbito transfronterizo. Desde Usurbilgo Lanbide Eskola se ha hecho un gran esfuerzo para implementar estos contenidos que no vienen sino a enriquecer la especialidad y proporcionar al alumnado de un nuevo ámbito en el que desarrollar su profesionalidad. Esta formación específica ha venido para quedarse y ofrecer de este modo a nuestros alumnos de Administración un valor añadido que las empresas aprecian.


6

ikasgelatik

errebotean 2021-22

HOTZ-BEROKO ZIKOAN BALIOAK LANTZEN Badira urte batzuk Usurbil LHII ikastetxea ikaskuntza prozesuaren eredu aldaketan murgildu zela. ETHAZI, FP Euskadi ikaskuntza ereduan alegia. Ikaskuntza-eredu hau ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia. Baina ez dugu ahaztu behar Euskadiko Lanbide Heziketako eredu hau, gaur egungo gizarte eta enpresen beharretara egokitzen doan eredu bizi bat dela eta behar horiei erantzuteko hainbat lan ildo barneratzen dituela Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa oinarritzat duen eredu honek. Horietako lan ildo bat dugu Balioak 4.0 eta erronketan txertatu asmoz Ekintzailetzaren kultura ikusi dugu Hotz-Beroko Erdi Mailako Zikloan. Aukera ezin hobea izan da Instalakuntzak eta Mantenu Familiako ziklo honetan Balioen lanketa hau egiten hasteko. Ezinbesteko bi lan ildo dira hauek zikloa bere osotasunean landu ahal izateko.

Erdi mailako irakasle taldea ere hortik hasi da lanean, irakasle bezala, eta ikastetxe bezala, bakoitzak duen arduraren jabe izatetik alegia, eta horretarako hausnartu eta trebatzeko uneak ikasleekin bilatu eta elkarbanatzea izan da lehenengo pausua.

Balioak 4.0 proeiktuak, bakoitzak gizartean duen norbanakoaren arduratik hasten da lanean, bere inguruan, familian, lagun artean, ikastetxean… duen arduraz. Hausnartzeko behar den denboraz eta zentzu kritikoz bakoitzaren erabakiak, idatzizko arauetatikan haratago, elkarbizitza sostengarri bat eramaten laguntzen dizkiguten balio etikoen inguruan. Eta norbanakoaren arduratik begiratzen ikastetik gizarte eta enpresara zabaltzea du helburu proiektu honek.

Proiektu potoloa da Hotz Beroko irakasle taldeak esku artean hartu dutena. Aurrera eraman ahal izateko ezinbesteko bidelagun izaten ari da Tknika. Tknikak zehaztutako pausoak lantzen hasiak dira dagoeneko eta ziur gaude ibilbide luzea bezain emankorra izango duela gure etorkizuneko gazteengan.


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

7

Nola txertatu guzti hau ikasgelan? Erronka honi erantzun nahian, etengabeko hobekuntza bidean, Instalakuntzak eta Mantenu Erdi Mailako zikloko lehen mailan orain arteko erronkei beste buelta bat eman diegu. Aurrez zeharkako ziren moduluak erronketan guztiz barneratu ditugu, eta Balioak 4.0 proiektua abian jarri. Honen adibide garbia izan dugu aurtengo bigarren erronka “Planeta Eskoria”.

2. Erronka: “Planeta Eskoria” Zikloko Modulu Espezifikoak

“Zeharkako” Moduluak

Balioak 4.0.

Aurrez diseinatutako erronkatik abiatuta hozkailu bat hasieratik diseinatu eta muntatzea.

Gaitasun teknikoa nola osatu lan mundurako, bai langile gisa, edota enpresaburu gisa.

Nolako gizartea nahi dugun, halako langile eta enpresaburuak sustatu behar ditugu. Erronka honetan Ardura Sozial Korporatiboan zentratzen gara..


8

errebotean 2021-22

ikasgelatik

ENERGIA BERRIZTAGARRIA ZIKLOAREN INPLANTAZIOA Bizi dugun klima larrialdiari aurre egiteko COP26 klimaren gailurra, ez zen esperotako inflexio puntua izan. Dena den, bertan lantzekoak ziren beroketa helburuak ukaezinak dira eta inork ez du zalantzan jartzen, gaur egun, klima larrialdia. Pariseko 2015-ko helburuak indarrean jarraitzen dute, eta beraz, hamarkada honen amaierarako (8 urte barru) emisioak erdira jaitsi behar ditugu. Horretarako, ezinbestean bi ardatz landu beharko ditugu gizarte bezala. Emisioak erdira hain epe motzean jaisteko bidea ezin da soilik sortu beharreko energian zentratu. Dugun kontsumo energetikoa izan behar da era drastiko batean murriztu behar duguna. Baina ez dugu gaur egun dugun konfort maila galdu nahi eta beraz, ezinbestean, efizientzia energetikoaren lanketak paper nagusi bat jokatu beharko du, 8 urte barrurako dugun helburua erdiesterako orduan. Bestetik, energia fosilekiko dugun menpekotasuna eta beroketa efektuan laguntzen duten erregaien erabilera murriztu behar dugu. Horretarako, energia berriztagarri eta jasangarrien papera garrantzitsua izango da eta estrategia eraginkorrak diseinatu beharko dira teknologia hauen garapen eta inplantaziorako. Euskal Herrian tekniko kualifikatuak izatea beharrezkoa izango da.

Iazko aldizkarian, “energia berriztagarrietako goi mailako teknikaria” zikloaren aurkezpena artikulua egin zen. Bertan aipatu bezala, Usurbilgo Lanbide Eskolaren ibilbidea energia berriztagarrien lanketan, 2000. urte inguruan hasi zen. Ordundik, eskolak eraldaketa handiak izan ditu energia sektorean. Pixkanaka energietan espezializatutako formakuntza arautua eskolako formakuntza eskaintzan txertatzen joan da. 2009. urtean, “efizientzia energetikoko goi teknikari zikloa” hasi zen eta 2011n lehen promozioak bere ikasketa ibilbidea amaitu zuen. Efizientziako zikloa, eraikinen efizientzia energetikoa eta eraikuntzen instalazioen eraginkortasun energetikoan dago zentratua. 2020-ko irailean, “energia berriztagarrietako goi teknikari” zikloa jarri zen martxan. Ordu arte, Euskal Herrian, Nafarroan (Noainen) bakarrik ematen zen ziklo hau; eta beraz, energia berriztagarri elektrikoetan espezializatutako goi mailako ikasketa arautuak egin nahi zituenak, Nafarroara joan beharra zuen. 2020. urtetik Gipuzkoan eta Bizkaian hiru ikastetxetan egin daitezke ikasketa hauek. Zikloa ezartzerako orduan egin zen lehen lanetako bat, inguruko sarearekin harremanak zabaltzea izan zen. Energia berriztagarrietan espezializatutako enpresekin, Gipuzkoako instalatzaileen elkartearekin (Instagi), industriarekin eta baita, Noainen zikloa ezarrita duen ikastetxearekin ere. Zikloaren beharrak eta zikloak bete beharreko formakuntza esparrua zehaztu zen. Hortik abiatuta eta zikloaren DCB-a esku artean izanda bi urteko formakuntza ibilbidea marrazten da. Formakuntza ibilbidea bi mailatan banatzen da, batetik tentsio baxua eta potentzia txikiko instalazio berriztagarriak eta bestetik tentsio altua eta potentzia handiko sistema berriztagarriak.


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

9

Ekainera bitarte, enpresako praktikaldi fasean murgilduta egongo dira eta ondoren lan mundura egingo dute salto. Taldeko hiru ikasle, Erasmus programaren baitan Poloniara joan dira praktikaldia burutzera eta bertan berriztagarriekin lan egiten duten enpresetan arituko dira.

Zikloaren lehen urtean ikasleek elektrizitatearen eta automatismoen lehen oinarriak barneratzen dituzte. Hauez gain, energia termikoen oinarriak lantzen dira, etxe bizitzetako instalazio termikoen ezagutzak barneratuz. Potentzia txikiko instalazio berriztagarriekin lan egiten dute. Bigarren urtea potentzia handiko instalazioetan zentratzen da. Ikasturtea hiru erronketan banatzen da. Lehenean fotovoltaikoko 30 kW-ko instalazio bat diseinatu, simulatu, muntatu eta martxan jarri behar dute ikasleek. Bigarren erronkan eolika handiarekin sartzen dira. Aerogeneratzaile baten funtzionamendua eta mantenuaren oinarriak ulertzen dituzte. Azkenik tentsio altuarekin sartzen dira, eskolan dugun transformazio zentroaren gaineko erronka planteatzen da. Entitate eta erakunde ezberdinekin eginiko bileretan, zikloa amaitzerakoan inongo karnetik ez zutela eskuratzen ikusi zen. Industriarekin DCB-a aztertu eta lor zitezkeen karneten inguruko balorazioa egin zen. Bi urteko prozesua ondoren, eta estatuko komunitate autonomo ezberdinekin lanketa egin ondoren, zikloko ikasleek hiru karnet profesional eskuratuko dituzte. Behe tentsioko bi: “behe tentsioko instalatzailea” eta haren espezializazioa den “behe tentsioko instalazio sortzaileak” eta bestetik, “goi tentsioko 2. maila”-ko abilitazioa. Hauez gain, Usurbilgo Lanbide Eskolan altueretan lan egiteko 6 orduko ikastaroa lantzen dugu kanpo enpresa batekin. Horrela, gure ikasleak altueretan lan egiteko ziurtagiria ere eskuratzen dute zikloaren lehen hiruhilekoan. “Energia berriztagarrietako goi mailako teknikaria” zikloko lehen ikasle promozioak amaitu berri ditu eskolako ikasketak. Martxotik

Bi urteko ibilbidearen balantzeak erpin ezberdinak ditu; lortutako emaitzarekin gustura gaude, ikasleek maila tekniko altua daramate eta gustura egon diren sentsazioa dugu. Ikasketak %100-ean euskaraz egin ahal izan dituzte eta horretarako irakasle taldeak apunte eta material didaktiko guztia hasera hasieratik euskaraz sortu dute. Ikasleen praktikaldiak topatzerako orduan, konturatu gara lan merkatu zabala dagoela eta sektoreak profesional behar handia duela. Beraz, ikasleek ikasketak bukatu eta sektorean lana aurkitzeko zailtasunik ez dutela izango ikusteak ere, harrotasun puntu bat ematen du. Egiari zor, ez da lan munduan sartzeko erraztasunak dituen ziklo bakarra; orokorrean tekniko profesionalen beharra handia da, bai mantenuan, energietan, elektrizitatean, etab. Balantzearen beste erpinean dugu bi urte hauek suposatu duten lan gogorra. Proiektu honetan sartutako irakasle taldeak, beren lan, ilusio eta esfortzu guztia zikloari forma ematen inbertitu dituzte. Formakuntza jaso, erronkak diseinatu, enpresekin harreman berriak egin, tailerrak muntatu, material didaktiko guztia zerotik eta euskara hutsean sortu, instalazioak egokitu, etab. Honez gain, Tknikatik martxan jarri den proiektu pilotu baten parte hartu da; “gaitasunen bidezko ebaluazio” sistema. Zikloa gaitasun tekniko eta zeharkakoetan definitu da eta ikasleak uneoro, erronka bakoitzean lortu beharreko gaitasun eta gaitasun hauen maila ezagutu du. Zikloaren lehen lerroak marraztu dira eta zikloaren ibilbidea zein den definitzen hasi da. Dena den, aurrera begira lan eta garapen ugari dago egiteko eta hobetzeko. Lehenik, trantsizio energetikoa burutzerakoan, Euskal Herriak duen estrategiari tekniko kualifikatuak aportatzea izan behar du berriztagarrietako eta efizientzia energetikoko zikloen helburua; energia murrizketa eta efizientzian urratsak emateko eta berriztagarriak modu egokian instalatu eta mantentzeko. Bigarren, ziklo industriala izanik, espazio industrialak izatea eta inbertsioak egitea ezinbestekoa izango da. Bereziki eolika eta tentsio altuko teknologietan sakontzeko. Eta azkenik, teknologia berriak integratzeko beharrezko formakuntzak jasotzea behar dira; eolika, tentsio altua, errealitate birtuala, etab.


10

errebotean 2021-22

ikasgelatik

ZELULA 5.0 ABIAN! Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak zelula digitalizatzeko lehen pausuak eman dituzte.

Tknika eta Easo Politeknikoarekin elkarrekintzan garatzen ari den Zelula 5.0 proiektuaren baitan, Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak zelula digitalizatzeko lehen pausuak ematen ari dira. Lehenik eta behin, zelulako prozesu bakoitzean (6 prozesu dira guztira) Raspberry Pi gailuak inplementatuko dituzte beraien datuak lainora igotzea ahalbidetzeko. Hori da aurtengo ikasturtean ikasle eta irakasleok gure buruei jarri diegun erronka. Bestalde, proiektu honi lotuta, iristear dagoen 5.0 garai berriari ateak ireki nahi dizkiogu gure eskolan. Jakin badakigu, Industria 4.0n ere lan haundia dagoela, eta dugula oraindik. Hala ere, kontzeptu berri honi lotutako zenbait berrikuntza bateragarriak izan daitezkeelakoan gaude, eta aurtengo urtetik hasita, era berri honetan murgildu nahi dugu. 5.0 kontzepturi lotuta, bi alderdi nagusi nabarmendu daitezke: Gizartea 5.0 eta Industria 5.0. Gizartea 5.0 kontzeptua Japoniatik dator. Definizioa ondorengoa da: aurrerapen ekonomikoa arazo sozialen irtenbideekin orekatzen dituen gizartea, gizakiengan oinarritzen dena, eta ziberespazioa eta espazio fisikoa modu aurreratuan integratzen dituena. Industria 5.0 eredua berriz, ekoizpen-eredu berri bat da, eta gizakien eta makinen arteko elkarrekintzan jartzen du arreta. Industria 5.0 aurreko faseak industria digitalaren garapena ekarri du. 4.0 industriaren fase honetan, ahaleginak egin dira gizakiaren esku-hartzea minimizatzeko eta prozesuen automatizazioa lehe-

nesteko. Neurri batean, gizakia makinarekin lehiatzeko egina izan da, agertoki ugarietatik lehena kanporatuz. 5.0 industriaren kasuan, joera hori alderantzizkoa da: oreka sortzean datza makina eta gizakien artean, non makina-giza interakzioa etekin handienak emateko gai izan dadin. Noski, hau bide luze bat izan nahi duen lehen pausu bat izan da. Hurrengo urteetarako ere ikasleekin batera garatzeko beste zenbait pausu iritxiko direlakoan gaude. Aurtengo ikasturteko ikasleak adina gogotsu badatoz ziur lortuko dugula. Mila esker 2BARI3 21-22 zuen prestutasun eta lanerako giro onarengatik. Zorterik onena opa dizuegu!


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

11

EMOZIOAK LANTZEN Emozioek gure jokabidea zuzentzen dute eta emozioak dira eguneroko gure jarrerei forma ematen diotenak. Emozioak pentsamendua modelatzeko eta hobetzeko balio dute, hauek alderdi kognitiboan (mentalean) eragiten dutelako. Eta horrela, emozioek gure errendimendua estimulatzera iristen dira.

Arazo gehienek jatorri emozionala dutela aintzat harturik, eskolak hainbat ikasle talderekin kudeaketa emozionalean arreta berezia jarri du. Azken urteetan ikasleen ezinegon-emozionala piztu bada ere, bizi berri izan dugun pandemia egoera honek zurrunbilo emozionala indartu egin du. Errealitate honen ondorioz, ikasgeletan gero eta izaera gatazkatsuago diren egoerak kudeatu beharra daude eta ikasleak bere osotasunean garatzera bideratu behar dira, ikasleen ongizate pertsonalean modu positiboan eragin nahi bada. Egun bizi garen garai aldakor honetan, ezagutza teknikoa gero eta espezializatuagoa eta konplexuagoa bada ere, pertsonaren gizatasuna ezin daiteke alboratu, makina edota algoritmo guztien atzetik pertsona baitago. Lan munduak behar honetaz oharturik, pertsona adimentsuaz gain, pertsona osatuak eta osasuntsuak ere bilatzen dituztelako. Ildo honi loturik, Usurbilgo Lanbide eskolak Euskal Herriko Psikologiako Fakultatearekin duen elkarlana ezagutzera eman nahi du. Ikasleek beraien alderi emozionalaren kudeaketa egoki bat izan dezaten eta beraien gaitasun sozioemozionalak sustatzeko asmoz, Erdi Mailako tutore eta irakasleek programa psikohezitzaile bat exekutatzen ari baitira. Prebentzio programa guztietan bezala, programa honetan, tutoreak zein irakasleak (hauek bere taldearengan duten erreferentziazko rolarengatik) dira beraien ikasle taldearekin emozioen kudeaketa lanketa honetan lan zuzena egiten dutenak. Programarekin hasi aurretik, lehenik, irakaslek eta tutorek bizipenezko formakuntza bat jaso zuten, gaiaz sentsibilizatzeaz gain, gerora jorratuko zituzten elkarrekintzan ezagutza eta konfiantza maila bat izan zezaten. Une honetan, programa eskolako 4 zikloetako Erdi Mailako ikasleekin gauzatze fasean dago eta horregatik eskolan “emozio” gisako hitzak entzutea ez da hain harrigarria egiten.

Baina zer trebetasun dakar “gaitasun sozio-emozionala” hitzak? Zehazki, egitasmo honetan jorratzen ari diren ardatzak ondorengo hauek dira: ˃ Adimen emozionala hobetzea: emozioak hautematea, erraztea, ulertzea eta kudeatzea. ˃ Autokontzeptua indartzea: alderdi emozionala, soziala, akademikoa, fisikoa eta familiakoa. ˃ Gizarte-trebetasunak hobetzea, hala nola entzute aktiboa, asertibitatea, beste pertsonekin harreman egokiak hasteko eta mantentzeko gaitasuna, gatazkak konpontzea, etab. ˃ Erantzukizunezko erabakiak hartzea. ˃ Bizitzarekiko gogobetetasuna handitzea. Horrela, eskolak beren ikasleekin bilatzen duen esku-hartzea ahalik eta integralena eta garapenezkoa izatea nahi du. Gizartea aurkitzen den Industria 4.0 paradigma honetan, pertsonaren kudeaketa emozionalean lagundu nahi du, emozioak ez onak edo txarrak direlako, baizik eta guztiak naturalak direlako, eta abiapuntua gure emozioen jabetza da. Behin emozioen ezagutza maila bat lortuta, hauek ahalik eta modu trebeenean maneiatu behar dira, gure bizitzako erabaki hartzeak ahalik eta egokienak eta errealistenak izan daitezen. Aitorturik egitasmo honen xede xumea eta gure eragite markoa mugatua dela, eskerrak eman nahi zaizkie parte hartu eta hartzen ari diren guztiei, ikasleekin emozioak lantzearen zergatia ulertzea askotan ez baita lan erraza izaten. Baina kontuan hartu behar da pertsonaren barne dimentsioa aintzat hartzen ez bada, edukiak bermatzea neketsua izan daitekeela. Horregatik ikasleak gogortasun emozionaletik atera eta bizkortasun emozionalerantz bideratu behar dira, eta horretarako, bidean aurkituko dituzten emozioak izendatzeko, aireztatzeko eta kudeatzeko tresnak eman behar zaizkie.


12

ikasgelatik

errebotean 2021-22

STEAM STEAM Prestakuntza Osagarria

Formación Complementaria STEAM

Helmuga berera heltzeko bideak hainbat izan daitezke, baita ikasketetan eta lanean ere. Premisa honetatik abiatuz eta ohiko ibilbide akademikoez gain kalitatezko alternatiba bat eskaini nahian sortzen da STEAM ekimena gure eskolan.

Los caminos para llegar a un mismo destino pueden ser variados, incluso en los estudios y en el trabajo. Partiendo de esta premisa y tratando de ofrecer una alternativa de calidad a los itinerarios académicos habituales, surge en nuestro centro la iniciativa STEAM.

Usurbilgo Lanbide Eskolan aurten lehen aldiz STEAM taldea sortu dugu, Erdi Mailako hainbat familia profesionaletako 8 ikaslez osatua. Ikasle hauek, euren zikloko ikasketak egiteaz gain, astean 3 arratsaldez prestakuntza gehigarria jasotzen dute.

Este año hemos implantado por primera vez el grupo STEAM en Usurbilgo Lanbide Eskola, formado por 8 alumnos de diferentes familias profesionales de Grado Medio. Estos alumnos, además de cursar sus estudios de ciclo, reciben formación adicional 3 tardes a la semana.

Zertarako?

¿Para qué?

Badirudi lan jakin edota ikasketa jakin bakoitzari ibilbide jakin bat dagokiola; lehen bait lehen lan mundura txertatu nahi bada Lanbide Heziketa, eta Goi Mailako ikasketak gauzatu nahi izanez gero Batxilergoa. Baina benetan horiek dira ditugun aukera bakarrak? Behin eta berriro entzuten dugu etorkizuneko gizarteak eta lan munduak perfil berriak eskatzen dituela, agian harainoko ibilbideak ere birpentsatu beharko ditugu.

Parece que a cada trabajo y/o estudio concreto le corresponde un determinado itinerario; si se quiere incorporar cuanto antes al mundo laboral la Formación Profesional, y si se quieren cursar estudios superiores el Bachillerato. ¿Pero realmente son esas las únicas opciones que tenemos? Una y otra vez escuchamos que la sociedad del futuro y el mundo laboral exigen nuevos perfiles, quizá tengamos que repensar también las rutas hasta estos nuevos perfiles.


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

13

Gure proposamena

Nuestra propuesta

Goi Mailako ikasketetara heltzeko zergatik ez hasi erdi mailako ziklo batetik? Lan eremu bat bere oinarritik ezagutu, geroz eta gaitasun konplexuetara. 4 urteko ibilbidea proposatzen dizuegu (2 urte erdi maila + 2 urte goi maila), STEAM prestakuntza bidelagun izanik.

¿Por qué no empezar por un ciclo de grado medio para acceder a los estudios superiores? Conocer un campo de trabajo desde su base, en un proceso a competencias cada vez más complejas. Os proponemos 4 años de trayectoria (2 años de grado medio + 2 años de grado superior) con la formación STEAM como compañero de viaje.

Zergatik STEAM? Batek pentsa dezake Erdi Mailako Teknikari Titulu bat nahikoa dela Goi Mailako ikasketetara sarbidea izateko, edota Goi Mailako Teknikari Tituluarekin nahikoa dela benetan unibertsitate sarbidea eskatzeko, eta hala da. Orduan zertarako gehigarri hau? Orain arteko ibilbide ohikoek beren baitan indarguneak eta ahulguneak dituzte. Batxilergoko ikasleak ikasteko ohitura ezberdinak ditu, baita zientzia eta letretan oinarri teoriko zabalagoa, baina ez du inolako kontakturik izan lan munduarekin ezta gaitasun teknikoekin. Aldiz, Lanbide Heziketako ikaslea kontrako egoeran aurkitzen da. STEAM orduen bidez oinarri teoriko horien errefortzua bideratuko da.

¿Por qué STEAM?

Metodologia

Metodología

Helburua ez da 4 urte horietan Batxilergo ikasgaiak kurtsatzea edota titulua lortzea. Helburua, ikaskuntza prozesuan laguntzea eta optimizatzea da, hau da, Lanbide Heziketako ibilbidea osatzea zientzia eta humanitate arloko gaitasun klabeekin. Etorkizuneko unibertsitate etapara pausua errazteko. Alde batetik, fisika eta matematika oinarriak lantzen dira prestakuntza konputazionalaren bidez, robotika eta programazioa bidelagun landuz oinarri teoriko hauek. Bestetik, komunikazioa eta izaera kritikoa, pentsatzea eta ideiak hitzetan jartzea lantzen da, irakurketa, talde eztabaida, banakako hausnarketa bidez. Idatzizko, nahiz ahozko komunikazioa landuz, betiere IKT-en laguntzaz. Metodologia aktiboetan eta pertsonaren garapena islatzen duen ebaluazio sisteman, ez kalifikazio sistema batean, oinarritutako proiektua.

El objetivo no es cursar u obtener el título de Bachiller en esos 4 años. El objetivo es apoyar y optimizar el proceso de aprendizaje, es decir, completar el itinerario de la Formación Profesional con las competencias clave de los ámbitos científico y humanístico. Facilitar el paso a la futura etapa universitaria. Por un lado, se trabajan los fundamentos físicos y matemáticos a través de la formación computacional, apoyando estas bases teóricas en la robótica y la programación. Por otro lado, se trabaja la comunicación y el carácter crítico, la reflexión y la expresión de ideas a través de la lectura, el debate grupal, la reflexión individual. Trabajando la comunicación tanto escrita como oral con la ayuda de las TIC. Un proyecto basado en metodologías activas y en un sistema de evaluación que refleje el desarrollo de la persona, no un sistema de calificación.

Uno puede pensar que el Título de Técnico es suficiente para acceder a estudios superiores, o que el Título de Técnico Superior es realmente suficiente para solicitar el acceso universitario, y así es. Entonces, ¿para qué esta formación complementaria? Los recorridos habituales hasta ahora tienen en sí mismos fortalezas y debilidades. El estudiante de bachillerato tiene diferentes hábitos de estudio, así como una base teórica más amplia en ciencias y letras, pero no ha tenido ningún contacto con el mundo laboral ni con las competencias técnicas. En cambio, el estudiante de Formación Profesional se encuentra en la situación opuesta.


14

ikasgelatik

errebotean 2021-22

EuskoSkills esperientzia Automatizaioa eta Robotikako ikasleak, FICOBAN Oier Olarra, Asier Iruretagoiena eta Oier Arroyo

Oier Olarra (O.O.), Asier Iruretagoiena (A.I.) eta Oier Arroyo (O.A.), Automatizaioa eta Robotikako ikasleak, FICOBAN ospatu den EuskoSkills 2021ean parte hartu dute. Gaur, Isidro Zalduaren eskertza jaso dute, beraien ikasideen aurrean. Bestalde, beraiekin elkartu gara eta esperientzia aberasgarri honen berri eman digute. Noiz eta nola jakin zenuten EuskoSkills 2021 lehiaketan parte hartzeko aukera zegoela? Isidro Zaldua zuzendaria eta Mikel Arcelus irakasleak etorri zitzaizkigun Iraila amaieran, lehiaketaren ezaugarrien berri ematera eta apuntatzeko animatzera. Joan aurretik prestakuntza berezirik egin al dezute? Azken bi astetan, arratsalde batzutan ikastetxean geratu ginen FICOBAra eraman behar ziren maketatk prestatzen, programaketak egiten, entrenatzen eta abar. Bertan, nola joan da lehiaketa? Zer egin behar zenuten? A.I eta O.A.: Guk bikotea osatu dugu eta elkarrekin parte hartu dugu Mekatronikako lehiaketan. Guztira hiru froga genituen. Bi maketa egin behar genituen. Lehenengo maketan batek montatu egiten zuen (kableatu eta guzti) eta besteak programatu egiten zuen; bigarren maketan, rolak aldatu behar genituen; hirugarren frogan, bi maketak elkartu eta programa bat egin behar genuen. O.O.: Nik bakarka lehiatu dut Instalazio Elektrikoen modalitatean. Aurretik bagenekien zer egin behar genuen eta zein osagai izango genituen. Azken finean, ordu kopuru zehatz batean instalazio elektriko bat muntatu behar genuen. Muntaia horrek funtzionamenduko atal ezberdinak zituen eta atal bakoitzak puntuazio bat zeukan. Beraz, zenbat eta atal gehiagok funtzionatu, puntu gehiago lortzen ziren.

Oier Olarra (O.O.), Asier Iruretagoiena (A.I.) y Oier Arroyo (O.A.), alumnos de Automatización y Robótica, han participado en EuskoSkills 2021 celebrado en FICOBA. Hoy han recibido un reconocimiento por parte del director Isidro Zaldua ante sus compañeros y compañeras de clase. Por otra parte, nos hemos reunido con ellos y nos han contado cómo ha sido la experiencia. ¿Cuándo y cómo supisteis que existía la posibilidad de participar en el concurso EuskoSkills 2021? El director Isidro Zaldua y el profesor Mikel Arcelus nos vinieron a finales de septiembre para darnos cuenta de las características del concurso y animarnos a apuntarnos. ¿Habéis realizado alguna preparación especial antes de la competición? Durante las dos últimas semanas, algunas tardes nos quedamos en el colegio preparando las maquetas que había que llevar a FICOBA, programando, entrenando, etc. Una vez en FICOBA, ¿cómo ha ido la competición? A.I y O.A.: Nosotros hemos formado pareja y hemos participado juntos en el concurso de Mecatrónica. En total teníamos tres pruebas. Teníamos que hacer dos maquetas. En la primera maqueta uno montaba (con cableado) y el otro programaba; en la segunda maqueta, teníamos que cambiar los roles; en la tercera prueba, teníamos que juntar las dos maquetas y llevar a cabo una programación. O.O.: Yo he competido de manera individual en la modalidad de Instalaciones Eléctricas. Sabíamos el montaje que teníamos que hacer y los componentes que íbamos a tener. Al fin y al cabo, teníamos que montar una instalación eléctrica en un tiempo deter-


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

15

minado. Este montaje tenía distintas secciones de funcionamiento y cada una de ellas tenía una puntuación. Cuantas más secciones funcionasen de manera adecuada, más puntos se conseguían. Lortu al duzue saririk? A.I. eta O.A.: Robotikako ikasleak izanik, guk oso zaila genuen Mekatronikako atalean saririk lortzea, baina oso gustura geratu gara gure lanarekin. O.O.: Ba egia esan ni amaiera arte dominen borrokan ibili nintzen, baina azken hunean akats bat egin nuen eta saririk gabe geratu nintzen. Hori deala eta, alde batetik badut amorru puntu bat baina, bestalde, oso harro nago egindakoarekin. Zuek parte hartutakoez gain, ba al ziren modalitate gehiago? Bai. Hala nola, Diseinu industriala, CNC Fresaketa, Soldadura, Karrozeria, Elektronika, Web garapena, Industria kontrola, Zurgintza, Ile apainketa, Estetika, Automobilaren teknologia, Sukaldaritza eta abar. Jende berria ezagutzeko aukera izan duzue? Bai, bai. Alde batetik, FICOBAN gure espezialitateko ikasle eta irakaslekin egoten ginen gehien bat. Baina, ondoren, modalitate ezberdineko ikaleek, denok elkarrekin afaldu eta hotelean lo egiten genuen. Oso giro ona egon da ikasle eta irakasleen artean. Lagun berri asko egin ditugu. Ze giro egon da Ficoban? Lehiakortasuna, elkar laguntzekoa… Oso giro ona egon da, lehiakortasun sanoa. Alde batetik, jendeak ondo egin nahi zuen bere lana eta autoexigentzia zegoen, Baina, bestalde, denak bestei laguntzeko pret zeuden, bai ikasleak, baita irakasleak ere. Froga hasieran eta amaieran elkarrekin egoten ginen eta oso giro sanoa egon da. Lehiaketa honek zerbait ikasteko balio izan dizute? Bai, dudarik gabe. Oso denbora gutxian gauza asko egin behar genituen eta horrek gure onena ateratzea eskatu digu. Bestalde, beste ikasle eta irakasleekin gure ezagutzak eta esperientziak partekatzea oso aberasgarria izan da. Zer moduzko esperientzia izan da? Errepikatuko zenukete? Gomendatuko zenukete? Egia esan, hasieran pereza pixkat ematen zigun (arratsalde batzutan geratu beharra, Irunea joan, hiru egun pasa…), baina pixkanaka erronka moduan hartu dugu eta oso ondo pasatu dugu. Oso esperientzia ona izan da. Berriz errepikatuko genuke eta, dudarik gabe, gomendatuko genieke gure lagunei bertan parte hartzera.

¿Habéis conseguido algún premio? A.I. y O.A.: Siendo estudiantes de robótica, nosotros teníamos muy difícil conseguir algún premio en la sección de Mecatrónica, pero nos hemos quedado muy satisfechos con nuestro trabajo. O.O.: La verdad es que yo estuve peleando por las medallas hasta el final, pero en el último momento cometí un error y me quedé sin premio. Por un lado tengo un poco de pena, pero por otro lado estoy muy contento con lo que he hecho. Además de las que participasteis vosotros, ¿había más modalidades? Sí. Por ejemplo, Diseño Industrial, Fresadora CNC, Soldadura, Carrocería, Electrónica, Desarrollo Web, Control Industrial, Madera, Peluquería, Estética, Tecnología del Automóvil, Cocina, etc. ¿Habéis tenido la oportunidad de conocer gente nueva? Sí, sí. Por un lado, en FICOBA solíamos estar principalmente con alumnos y profesores de nuestra especialidad. Pero, después, los y las estudiantes de distintas modalidades, cenábamos todos juntos y dormíamos en un hotel. Ha habido muy buen ambiente entre alumnos, alumnas y profesores. Hemos hecho muchos nuevos amigos. ¿Qué ambiente ha habido en Ficoba? Ha habido muy buen ambiente, una competitividad sana. Por un lado, la gente quería hacer bien su trabajo y había mucha autoexigencia, pero, por otro lado, todos estaban dispuestos a ayudar a otros, tanto alumnos y alumnas como profesores. Al principio y al final de la prueba nos juntábamos y había un ambiente muy sano. ¿Os ha servido EuskoSkills aprender? Sí, sin duda. En muy poco tiempo teníamos que hacer muchas cosas y eso nos ha exigido sacar lo mejor de nosotros. Por otro lado, compartir nuestros conocimientos y experiencias con otros alumnos, alumnas y profesores ha sido muy enriquecedor. ¿Cómo ha sido la experiencia? ¿Repetiríais? ¿Lo recomendaríais? La verdad es que al principio nos daba un poco de pereza (tener que quedarnos unas tardes en la escuela, ir a Irun, pasar allí tres días...), pero poco a poco nos lo hemos tomado como un reto y lo hemos pasado muy bien. Ha sido una experiencia muy buena. Volveríamos a repetirlo y, sin duda, recomendaríamos a nuestros amigos que participaran en el siguiente EuskoSkills.


16

ikasgelatik

errebotean 2021-22

ERASMUS Europako ateak zabalduz POLONIA Rzeszow. Nolako hiria da? 200.000 biztanle inguruko hiria da. Niri Iruñea gogorarazten dit. Polita da baina ez da, esate baterako, Bartzelona edo Madril bezain handia eta turistikoa. Hala ere, bertan Europako Erasmus ikasle pila bat dago eta honek giro berezia ematen dio hiriari. Krakovia 2 ordutara dago. Badugu aurrerago bertara berriz joateko asmoa. Gainera, Krakoviatik irteerak antolatzen dituzte Auschwitzeko konzentrazio-eremura eta badugu joateko gogoa.

Alexander Iturralde, Iñigo Echeveste eta Joel Granados Polonian daude, Rzeszow hirian. Hirurak Energia Berriztagarriak Zikloa ari dira amaitzen. Alexander SPEC4ENERGY enpresan hasi da praktikak egiten. Iñigo eta Joel, berriz, SM-Project enpresan. Alexanderrekin elkartu gara bere lehenengo egunen berri izateko. Noiz iritsi zineten Poloniara? Gu otsailaren 22an iritsi ginen Poloniara. Lehenengo 2 egunak Krakovian pasa genituen, turismo pixka bat egiten eta ondoren gure herrira bidaiatu genuen, Rzeszowera. Berez, guk gure bidaia aurreratu dugu. 3 hilabeteak pasatzeko ikasleen egoitza bat proposatu ziguten. Guk nahiago genuen pisu bat bilatu eta lehenengo egunak horretan pasatu ditugu. Baina azkenean ez dugu pisurik aurkitu eta Ikaslanek proposatutako egoitzan geratu gara. Eta zer moduz ikasleen egoitza horretan? Egoitza, eraikuntza bezala, ez dago oso ondo. Zaharra da eta oinarrizkoa dela esan dezakegu. 10 pisuko eraikuntza bat da. Bestalde, Erasmuseko ikaslez beteta dago. Espainiako 100 ikasletik gora daude bertan. Euskaldunak, berriz, 30 inguru. Hori dela eta, oso giro ona dago.

ITALIA

Eta enpresan, zer moduz? Ni SPEC4ENERGY enpresan hasi naiz aste honetan bertan (martxoaren 7an) eta egia esan oso gustura nago. Panel Fotovoltaikoak instalatzen dituen enpresa bat da. Hasieratik oso ondo sentitu naiz. Langile eta nagusien aldetik oso tratu ona jaso dut. Edozein zalantza dudala, lasai galdetzeko esan didate. Detaile bezala, iritsi bezain pronto enpresako arropa eman zidaten, lanean erabiltzeko. Bestalde, lehenengo egunean bertan etxebizitza bateko teilatuan jardun nintzen lanean, instalazio fotovoltaiko bat egiten. Bigarren egunean, berriz, elurra egin zuen eta jaitsi beharra izan nuen. Teilatua zuri zegoen eta segurtasun kontuengatik, esperientzia gehien zuten langileak bakarrik jarraitu zuten teilatuan lanean. Iñigo eta Joelek hasiera gogorragoa izan dute. Beraiek SM-Project enpresan daude. Badirudi komunikazio arazoak izan dituztela enpresa honetan. Baina tira, oraintxe hasi dira eta espero dugu hobera joatea. Hizkuntzarekin, nola moldatzen zarete? Nik, nagusiarekin ingelesez hitz egiten dut. Baina langile askok ez dakite ingelesez eta itzultzailearekin moldatu behar izaten dugu.

Imanol Ganzarain, Alejandro Juarez, Xabier Ledesma, Malen Lanz eta Onditz Recondo Italian daude Florentzian. Imanol, Alejandro, Xabier eta Malen Administrazioa eta Finantzan Zikloan daude eta Florentziako Justizia Auzitegian dabiltza praktikak egiten. Onditz, berriz, Instalazio Termiko eta Fluidodunen Mantenua Zikloa ari da amaitzen, praktikak Grand Hotel Mediterraneon ari delarik egiten. Malenekin hitz egin dugu, bere esperientzia ezagutzeko. Zer moduz lehenengo egunak Florentzian? Oraintxe 10 egun dira iritsi ginela. Usurbilgo Lanbide Eskolatik bost ikasle joan gara eta denak pisu batean gaude elkarrekin. Etxea erdigunetik 20 minutura dago eta dagoeneko hiriko leku politenak ezagutzeko aukera izan dugu. Leku guztietara oinez joaten gara. Florentzia oso polita da. Eguraldiari dagokionez, Euskal Herrian baino hotz handiagoa egiten du, goizetan zero azpiko tenperaturak ikusi ditugu, baina gustura gabiltza.


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

17

Portugal

Xabier Martin eta Julen Lopez Portugalen daude, Leiria hiran. Xabier Goi Mailako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko praktikak ari da egiten Unite Global Tooling Solutions enpresan. Julen, berriz, Erdi Mailako Mekanizatuko praktikak, Active Tool enpresan. Hona hemen Xabierrek kontatu diguna. Elkarrekin zaudete Julen eta biok? Ez, pisu ezberdinetan gaude. Pare bat aldiz elkartu gara elkarrekin egoteko, baina bestela, egunerokotasunean bakoitza bere aldetik gabiltza. Ni pisu batean nago beste bost ikaslerekin. Denak euskaldunak gara, bi bizkaitar (Algortakoak) eta lau gipuzkoar (Zarautz, Arrasate eta Debakoak). Etxeak hiru gela ditu eta binaka gaude gela bakoitzean. Oso ondo moldatzen gara elkarrekin. Nolako hiria de Leiria? 100.000 biztanle inguruko hiria da Leiria. Portugalgo erdialdean dago. Nahiko turistikoa da, kostatik 20 minutura dago. Lisboa ere 140 kilometrora dago. Eguraldiari dagokionez, Euskal Herriaren oso hantzekoa egiten du. Badago Erasmus girorik hiran? Bai, ikasle asko ikusten da hirian eta oso giro ona dago. Atzo, adibidez, taberna batean afaria antolatu genuen. Bakoitzak bere

Eta praktiketan hasi zarete? Bai, iritsi eta hurrengo egunean hasi ginen praktiketan. Administraritzako ikasleak, denak, Justizia Auzitegian ari gara lanean, baina solairu ezberdinetan. Xabi eta Imanol elkarrekin daude, baina Alejandro eta ni aparte gaude. Nola ari zara moldatzen? Oso ondo. Oraindik lehenengo egunak dira eta ikasten ari naiz. Oraingoz lan errazenak egiten ditut: artxiboaren kudeaketa, datu basea eguneratu eta abar. Jendeak pazientziarekin erakusteko borondatea dauka eta tratu aldetik oso gustura nago. Eta hizkuntzarekin, nola moldatzen zarete? Bueno, horrekin baditugu zailtasun batzuk. Hemen jende askok ez daki ingelesez. Beraz, erdi gazteleraz, erdi italieraz mintzatzen gara. Uste dut, Euskal Herrira itzultzerako, italiera ondo ikasiko dudala! Jajajaja!

herrialdean tipikoa zen janaria eraman behar zuen. Horrela, bakoitzak beste herrialdeetako janaria probatzeko aukera izan genuen. Oso giro ona egon zen. Eta enpresan, nola doaz lehenengo egunak? Aurreko asteartean (martxoaren 1ean) iritsi nintzen Leiriara. Ostegunean enpresan aurkezpena izan nuen eta astelehen honetan hasi naiz lanean. Enpresa oso handia da, makina asko dauzkate. Bertan moldeak egin eta piezak fabrikatzen dituzte. Ni nagoen atalean, adibidez, plastikoarekin auto batentzako ateak ari dira egiten. Ni, oraingoz, ikasten ari naiz. Makina bakoitzean lanak nola egiten diren ikusten, galdetzen... Gainera, niretzako gauza berriak dira eta pixkanaka joan behar da. Baina oso ondo etorriko zait, gauza berriak ikasteko. Hizkuntzari dagokionez, nola moldatzen zarete? Ingelesez hitz egiten dugu. Egia esan, pentsatzen nuen hemen langile askok ez zutela jakingo, baina gehienek menperatzen dute. Ba al duzue beste hirietara mugitzeko asmorik? Bai, bai, hitz egiten egon gara eta aurrerago, asteburu ezberdinetan, nahi dugu Lisboa, Oporto eta Nazarera joan. Behin hemen egonda, aprobetxatu beharra dago!

Ezagutu al duzue Florentzia Europako ikaslerik? Ba al dago ikasle girorik? Oraindik ez dugu Erasmuseko ikasleen girorik ezagutu, ez dugu gehiegi ikusi. Bai ezagutu ditugula Zubiri Manteoko beste bost ikasle. Hauek ere Erasmusen daude eta arratsalde batzuetan beraiekin geratzen gara, zerbait hartzeko. Ba al duzue inguruko hirietara mugitzeko asmorik? Oraintxe iritsi gara eta oraingoz egoerara egokitzen ari gara, baina aurrerago badugu mugitzeko asmoa. Erroma eta Venezia bi ordutara daude gutxi gorabehera eta asteburu bat edo beste aprobetxatu nahi ditugu hiri hauetara joateko. Bolonia ere gertu dago, 40 minutura. Lehenengo egunean bertan egon ginen. Florentziarako trena hartu aurretik denbora izan genuen eta bertan paseatu genuen. Polita iruditu zitzaigun eta badugu bertara bueltatzeko asmoa ere.


18

lanerako

errebotean 2021-22

formakuntza

ZubiGune Fundazioa cumple 10 años En 2021, ZubiGune Fundazioa ha cumplido 10 años. Afrontamos así una nueva etapa llena de ilusión y cargada de retos importantes con el fin de seguir contribuyendo al impulso de la Formación Profesional y a la mejora del bienestar de nuestra sociedad.

Es una buena oportunidad para pararnos a mirar atrás y hacer balance de lo realizado en estos 10 años, en los que hemos participado en la realización de 405 cursos, que han supuesto 44.117 horas de formación y en los que han tomado parte 4.185 alumnos/as.

trasversales como: Internet de las Cosas, Gestión de las emociones, Presentaciones eficaces y Fundamentos para ser un buen encargado, entre otros. y cada vez más, cursos y Certificados de Profesionalidad relacionados con la Familia Hostelería y Turismo.

Hemos trabajado también en proyectos importantes entre los que podemos destacar: Técnicos para Chile, Capacitación sin Fronteras (México), Erasmus +, Poctefa forma NAEN, Interreg Sudoe, ZubiLan, ZubiOrganic, Alokabide entre otros, y hemos logrado formar parte de la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación.

Por otra parte, y en gran parte obligados por la grave situación sanitaria que ha afectado al conjunto de nuestra sociedad, hemos tenido que ir evolucionado también en las modalidades de impartición hacia sistemas de formación a distancia, que nos han permitido llegar a personas muy alejadas de nuestro entorno geográfico.

Desde su constitución, las acciones formativas desarrolladas por ZubiGune han evolucionado y, además de los cursos relacionados con las familias profesionales habituales: Fabricación Mecánica, Administración y Gestión, Electricidad y Electrónica, Instalación y Mantenimiento y Energía y Agua, hemos incorporado cursos

Han sido 10 años llenos de ilusión y trabajo, que no habrían sido posibles sin el apoyo de las personas y entidades que constituyeron y dan soporte a nuestra fundación y, sobre todo, a Usurbilgo Lanbide Eskola, que siempre ha dado lo mejor de sí para hacer que ZubiGune sea hoy un modelo de éxito.


berrikuntza proiektuak

UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

19

BERRIKUNTZA TALDEKO BERRIKUNTZAK Berrikuntza etengabea beharrezkoa da gure eskolan, gizarteari zer ikasi eskaintzen jarraitu ahal izateko etorkizunean ere. Berrikuntza Usurbilgo Lanbide Eskolaren DNA-n egon da betidanik, eta orain Berrikuntza Taldea berrikuntza dinamika berritzaile hori bideratzen eta zabaltzen saiatzen dabil. Atzean geratu beharrean aurreratzen joateko, beste Lanbide Heziketako zentroekin, Tknikarekin, enpresekin eta erakundeekin jakintzaren garapen eta transferentzian oinarritutako erlazioak garatu nahi ditugu.

Berrikuntza Taldea departamendu bakoitzeko partaide banak osatzen dugu. Horrela, irakasleriarekin eta departamendu buruekin erlazio zuzenean gaude. Aurten taldean partaide berriak dauzkagu: Amagoia Zubia eta Ager Larrinaga-z gain, Asier Irureta eta Adur Unanue sartu dira taldean, indartsu eta gogotsu. Berrikuntza Taldetik berrikuntzaren beharrarekiko sentsibilizazioa garatu nahi dugu, eta gai berritzaileen inguruko behaketa bultzatu. Eskolako estrategiarekin bat datorren behaketa izatea nahi dugu, eta behaketa hobetzeko aurten Intool tresna probatzen gabiltza, Tknika-ren gomendioak jarraituz. Munduan berrikuntza ohikoenak arlo teknikoan gertatzen dira, eta gero gizarteko arlo kulturaletara zabaltzen dira, baina alderantziz

ere gerta daitekeela badakigu (adibidez, berrikuntza bat izan daiteke kulturan, gerora arlo teknikoan eta ekonomikoan berrikuntza izango duena). Berrikuntza taldetik eskolako irakasleriak egiten duen berrikuntzaren behaketa bideratu eta jaso nahi dugu, irakaslearengandik eskolako berrikuntza teknologiko eta sozialerako ideiak jaso, bahetu, errekurtsoak topatu, proiektu bidez garatu eta jasotako jakintza irakasleriari bueltatzeko. Horrela, berrikuntzaren ondoriotako bat izan daiteke eskolako estrategia bera bideratzea, lanerako arlo berriak zabalduz eta eskolaren etorkizuna ziurtatuz. Beraz, ongi etorriak izango dira zure ideiak, irakasle!


20

berrikuntza

errebotean 2021-22

proiektuak

PROIEKTUETAN MURGILDURIK TKNIKA PROIEKTUAK deritzogunak, Lanbide Heziketako eskola desberdinetako irakasleen artean garatuak dira, Tknika-ren gidaritzapean eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren oniritziarekin. Aurten eskolan mota honetako 4 proiektu garatzen gabiltza:

CO2 HOTZGARRI BIDEZKO HOZTE ETA GIROTZE SISTEMEN DIDAKTIFIKAZIOA Proiektu honetan Mikel Carton eta Iñaki Zendoia daude inplikatuta, eta Energia eta Ura departamenduak arlo honetan urteetan zehar garatu duen teknifikazio estrategia islatzen du. Ihaz MEC proiektu baten barruan CO2-a hozgarri moduan erabiltzen duen instalakuntza bat lortu, muntatu eta formakuntza jaso ostean, aurten helburua berau didaktifikatzea da, Danfoss enpresatik formakuntza jasoz eta Don Bosco eta Lea Artibai eskolekin batera material didaktikoa sortuz. Proiektu honetan Airea Tratatzeko Unitate berri bat ere didaktifikatu nahi da.

CO2 ETA GWP BAXUA DUTEN HOZGARRIEN (R32) BIDEZKO HOZTE ETA GIROTZE SISTEMEN AZTERKETA Proiektu honetan Mikel Carton eta Iñaki Zendoia daude inplikatuta. Mantenu, Energia eta Ura departamenduak arlo honetan urteetan zehar garatu duen teknifikazio estrategia islatzen du. Iaz bi instalazio burutu ziren. Bat, MEC proiektu baten barruan, CO2-a hozgarri moduan erabiltzen duen instalakuntza transkritiko bat lortu, muntatu, martxan jarri eta prestakuntza jaso egin zen. Bigarrena, Airea Tratatzeko Unitate instalazio bat muntatu zen. Aurten, alde batetik ATU berria martxan jarriko dugu eta dugun ATU zaharrarekin konparaketa bat egingo da, non aztertuko dira bien osagaiak eta haien eraginkortasun energetikoa, eta beste aldetik, CO2 eta GWP baxua duten hozgarriak erabiltzen dituzten ekipoen azterketa egingo da. Lortzen diren emaitzekin erronkak diseinatuko dira gure eskolan erabiltzen den ETHAZI metodologian erabiltzeko. Proiektu honetan gure eskolaz gain, Don Bosco eta Lea Artibai eskolak ere parte hartzen dute.

ZELULA 5.0 Iosu Alonso eta Javi Salvador dira proiektu honen arduradunak, eta Easorekin batera Industria Zelula Automatizatuen Retrofitting-a egin nahi dute, Industria 5.0-ko aro berriak deskribatutako eskakizunetara egokitzeko garatuz. Internet of Machines-en (IoM) espezializazio-arloan Tknikan ikasitakoa inplementatzea eta zelulara transferitzea dira helburu nagusiak, baina baita ere Industrial Internet Of Things (IIoT) deritzona arakatzea, etorkizunean Enpresa Txiki eta Ertainen datuak monitorizatzeko helburuarekin.


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

21

BIM Realidad Virtual Proiektua Mantenuko Departamenduko Asier Irureta eta Mireia Anduezaren esku dagoen proiektu honek BIM (Building Information Modeling) teknologia ezagutu nahi du, gehienbat eraikinetako instalakuntzen ikuspegitik. Eraikinen eta bertako instalakuntzen informazioa kudeatzeko modu bat da. Bere ezaugarrietako bat, informazio hau, eraikinaren kudeatzaileek modu bateratu batean erabili dezaketela. Eraikuntza batek duen informazioa hain handia izanik, informazio hori era eraginkor batean jasoko duen mantenu kudeatzaile bat gehituko diogu. Honetaz gain, eraikuntzaren barrenean sartzeko, errealitate birtuala erabiliko dugu.

Digital Extended Automotive Batteries proiektua Proiektu hau David Alias Elektrizitate Departamenduko irakaslearen kargu dago, eta ihaz Sopuertako San Viator eta Errenteriko Don Bosco eskolekin batera garatutako Long Life Batteries proiektuaren bigarren zatia da. Auto elektrikoetatik eratorritako bateria erabilien diagnostiko digital adimentsuaren bitartez, Lanbide Hezkuntzari ezagutza eta gaitasun berriak eskaini nahi dira. Etorkizunean auto elektrikoen zabalkundeak sortuko duen eszenatoki berriari aurre egin nahi zaio, beraien baterien bizitzaren bukaeran bigarren bizitza bat emateko asmoarekin, gehienbat energia berriztagarriekin zerikusia duten instalazioetan berrerabiltzeko aukerak aztertuz.

H2 GREEN LAB Hidrogenoaren teknologia gertuagotik ezagutzeko, energia berriztagarriz hornituko den H2 sortze, gordetze eta bueltan berriz elektrizitatea sortzeko sistema erosi diogu H2Planet enpresari. Helburua, beraz, Hidrogenoa bektore energetiko bezala erabiltzea ahalbidetuko duen tailer didaktikoa sortzea da. Aurtengo Berrikuntza Astean, ekain hasieran, aurkeztu nahi da prototipoa eta garatutako material didaktikoa.

SMART MOBILITY Mubil Fundazioarekin koordinatuta, eta Schneider Electric eta Inergetika enpresekin batera, eskolako energiaren sorkuntza berriztagarria, biltegiratzea eta kontsumoa (bai eraikinetan, baina baita auto elektrikoen karga puntuetan ere) modu integralean monitorizatu eta optimizatu nahi da. Horrela, egingo duen eguraldiaren arabera, eta eskolako energia kontsumo patroien arabera (hau da, gelen erretserbak, makinen erabilerak, auto elektrikoen karga prebisioak, eta abar), sare elektrikoarekin salerosketa optimizatuko duen sistema adimendu bat ezarri nahi da, hileroko faktura elektrikoa minimizatzeko asmoarekin.

Eskolan beste proiektu mota batzuk ere bultzatzen saiatu gara: Aurtengo kurtsoan, eskolako estrategiarekin alinetatuta eta Zubigune Fundazioaren laguntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako bi proiektu interesgarri garatzen gabiltza:

Proiektu internazionalak Arlo internazionalean eskolak Erasmus+ Ka1 programaren bidez ikasleak eta irakasleak munduan zehar mugitu ohi ditu. Aurten, aipatzekoa da gainera, nola EDUTRANS Erasmus+ Ka2 garapen proiektuaren barruan energiaren arloko 4 irakasle eta 6 ikasle Holandako Dodrecht hirian kokatuta dagoen Da Vinci eskolara joan garen. Bertan, Holanda, Alemania, Dinamarka eta Valentziako 50 pertsona elkartu gara, proiektuan zehar garatutako modelo energetikoen inguruan ikasiz, eta esperientzia pertsonal eta kultural aberasgarri bat biziz. Mekanizatuko departamenduko beste 5 irakasle ere gurekin etorri dira, EXAM 4.0 deritzon proiektuan gurekin lankidetzan dabiltzan Da Vinci eskola eta 10XL enpresa ezagutzera, eta Zwolle hirian dagoen Deltion eskola ikusgarria bisitatzera.


22

berrikuntza

errebotean 2021-22

proiektuak

ERREALITATE BIRTUALA USURBILGO LANBIDE ESKOLAN Teknologia eta sare sozialak iraultza konstantean daude, eta orain teknologiak errealitate berriak zabaltzeko aukera ematen digu: Errealitate Birtuala. Teknologia informatikoaren bidez sorturiko itxura errealeko eszenek edo objektuek eratzen dute errealitate birtuala. Errealitate birtualak, erabiltzaileari, bertan murgilduta egotearen sentsazioa eragiten dio. Erabiltzaileak, inguru informatiko hori betaurreko berezi baten bidez ikus dezake.

Inguruarekiko behaketaren ondorioz, mundu birtualean bide berri bat zabaltzeko aukera somatu dugu, oraindik ondo ezagutzen ez dugun moduan hezkuntzaren erroak eraldatuko dituen etorkizun baterantz: · Errealitate Birtualari esker, lan prozedura berriak egiteko aukera, makina garestiak erosi gabe eta segurtasunez, edo aurrez lan praktiko errealak entseiatu ahal izatea. · Errealitate Inmertsiboa: ikasleak ingurune birtual baten elkarrekin lan egin ahal izatea. · Errealitate areagotuaren bidez, urrutiko teknikari jakindun baten laguntza jasotzea, eta eskuliburuak lanerako prozedurak, bideoak etabar, ikusten dugunaren gainean irakurtzeko aukera. · Batzar birtualak egitea, elkartruke internazionalak bultzatuz. · Urrutiko formakuntza edo konfinamenduan dauden ikasleen irakaste prozesua aurrera eraman ahal izatea. · Eta beste mila aukera, oraindik ezagutzen ez ditugunak.

Horrela, eta gai honetan punta puntakoa den INNOVAE enpresa Donostiarrarekin kolaborazioan, Errealitate Inmertsiboen gela garatzen gabiltza A eraikineko lehen solairuan. Ekainean ospatuko dugun Berrikuntza Astearen barruan gela berri hau aurkeztuko diogu irakasleriari, aurten garatzen gabiltzan proiektu desberdinen emaitzekin batera. Oso zeharkako arloa denez, irakasle orok gai honetan interesa edukiko duelakoan gaude, ta prest beraz zuen dudak argitu eta aportazioak jasotzeko.


enpresa lankidetzak

UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

Urumea Mekanizatuak desde siempre colaborando con Usurbilgo Lanbide Eskola Esta empresa, dedicada desde hace décadas a la fabricación y puesta en marcha de tornos, centros de mecanizado, mortajadoras, talladoras y electroerosión persigue dar buen servicio y calidad a sus clientes y conseguir la satisfacción de sus trabajadores. Con larga experiencia en todo tipo de mortajado tanto pequeño como de gran tamaño y de reparaciones, mantenimiento, soldadura y montaje es un referente en el ámbito del mecanizado. Sus trabajadores provienen mayoritariamente de la Formación Profesional, muchos de ellos se formaron en el CIFP USURBIL LHII y se iniciaron en la empresa bien desarrollando prácticas convencionales bien a través del programa de la Formación Dual. Cómo ellos mismos señalan, nuestra escuela les proporciona recursos humanos técnicamente muy bien formados y con competencias transversales cada vez más desarrolladas. Todos los que se adecuan a la filosofía de la empresa tienen cabida dentro de la organización. Si bien, tradicionalmente, requería a alumnos de Mecanizado, ahora también se incorporan a la empresa alumnos de Administración con el programa de Dual de 1º curso. Se trata de un programa piloto para el que no han dudado en prestar su colaboración. Esta empresa a través de los diversos programas de prácticas colabora estrechamente con nuestra escuela permitiendo que numerosos alumnos pasen a formar parte de su plantilla. Es esta estrecha colaboración empresa-escuela la que da sentido a la Formación Profesional y sobre todo a uno de sus objetivos últimos, que no es sino la integración de nuestros estudiantes dentro de las plantillas de las empresas que nos rodean.

23


24

errebotean 2021-22

gertutik

Maxux, Karmen eta Elena, BULEGOKO LANGILEAK Ikastetxe batean dauden pertsonei buruz pentsatzen dugunean, denoi ikasleak eta irakasleak etortzen zaizkigu burura. Baina ikastetxe baten funtzionamendu egokirako, badira ezinbestekoak diren beste langileak ere: atezain, garbitzaile eta bulegoko langileez ari gara hitz egiten. Hauen lana askotan ezkutukoa izaten da, baina oso garrantzitsua ikastetxeko egunerokotasunean dena ondo joan dadin.

Gaur Maxux Oyarzabal, Karmen Orbegozo eta Elena Bakaikoarekin elkartu gara. Hirurak bulegoko langileak dira eta beraien eguneroko lanari buruz hitz egin dugu. Maxux Asteasukoa da eta hamasei urte daramatza ikastetxean; Karmen, usurbildarra, 2011an hasi zen lanean Usurbilgo Lanbide Eskolan; Lasarteko Elena da berriena ikastetxean, duela 3 urte hasi zen gure artean lanean. Hirurak bulegoko langileak zarete, baina bakoitzak arlo ezberdin bat lantzen du. Zein dira zuen eginbeharrak? Maxux: Nik diru kontuak eramaten ditut: fakturak ordaindu, diru sarrerak kontrolatu, ikasleen erreziboak kudeatu eta abar. Ekonomia Arduradunarekin, Jaione Telleriarekin, elkarlanean jarduten naiz. Eskolara faktura asko iristen dira hilero. Faktura bakoitzak bere bidea egiten du: zein arlori dagokion ikusi, arlo bakoitzeko arduradunarekin faktura ondo dagoela ziurtatu, ordaindu, Hezkuntako aplikazioan faktura guztiak sartu eta abar. Ikastetxe bateko diru sarrera eta gastuen kontrola oso zorrotza izan behar da bidean alferrikako diru galtzerik egon ez dadin. Karmen: Nik ikasleen ibilbide akademikoarekin zerikusia duen tramite guztiak egin eta bertan sortzen den dokumentazioa ku-

deatzen dut. Prematrikulak, matrikulak, konbalidazioak, bajak, uko egiteak, titulu eskaerak eta abar. Ikasle asko pasatzen dira urtero ikastetxetik, bakoitza bere historial akademikoarekin, eta dokumentazio asko sortzen da. Oso garrantzitsua da hau ondo antolatuta edukitzea, ikasleek edozein ziurtagiri behar dutenean kudeaketa azkarra izateko. Elena: Nik hiru arlotan lan egiten dut. Alde batetik, Eskolako Lan Poltsaren kudeaketan lan egiten dut: enpresen langile eskaerak jaso, ikasleen datu basea eguneratuta eduki, hauen kurrikulumak antolatu, enpresei bidali eta abar. Bestetik, Enplegu Formakuntzako administraritza lanak ere egiten ditut, ekonomia arloan batez ere. Azkenik, ikasleak praktiketara joan ahal izateko sortu behar den dokumentazioa prestatzen dut, hauen datu guztiak Hezkuntzako aplikatiboan sartuz eta abar. Zer da zuen lanetik gehien eta gutxien gustatzen zaizuena? Maxux: Gutxien, kobratu beharreko bueltan etortzen diren erreziboak. Asko etortzen dira eta lan asko ematen dute. Dena bi aldiz egin beharrak amorrarazi egiten nau, jajajajaj! Bestela, nire lanarekin oso gustura nago eta pozik etortzen naiz lanera. Karmen: Niri gutxien gustatzen zaidana, norbaiti zerbait jakinarazi


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

behar eta lortzen ez dudanean da: edo telefonoa ez duelako hartzen edo hitzordua hartu ondoren, abisatu etortzen ez delako, eta abar. Hala ere, ni ere gustura nago nire lanean. Maxux: Karmenek liburu bat idatzi behar du. Urte asko daramatza lan honetan. Lege bakoitza noiz hasi zen, noiz bukatu zen, dena daki! Jubilatu aurretik, dena idatzi behar du, jajajaj! Karmen: Bai, liburu potolo bat idatzi behar dugu, jajajaj. Elena: Niri gehien gustatzen zaidana, eskolako ikasle bat enpresa batean hartzen dutenean izaten da. Azkenean, jendeari laguntzen ari zarela sentitzen duzu eta horrek asko betetzen nau. Gutxien gustatzen zaidana, urteko garai batzutan lan asko pilatzen zaidala da. Ikasleak praktiketara joan aurretik, adibidez, denbora gutxian dokumentazioa asko prestatu behar izaten da. Maxux eta Karmenek, batez ere, denbora asko daramazue lan honetan. Asko aldatu da zuen lana egiteko modua? Maxux: Bai,noski, asko aldatu da. Hasierako garaietan dena eskuz egiten genuen. Ordainketen apunte guztiak, adibidez, eskuz idazten ziren erregistroen liburuan. Denbora asko pasatzen zen. Alde horretatik, informatikarekin, gauzak asko hobetu dira. Karmen: Bai, nire kasuan ere hasieran dena eskuz egiten zen, eta idazteko makinarekin. Bestalde, kopiak egiteko kalko orriak ere ezagutu nituen nik. Artisautza lana egin behar izaten zen. Nire lehenengo lau urtetan dena eskuz egiten genuen. Ondoren hasi ginen ordenagailuekin lan egiten. Ikastetxean 80 irakasle eta 500 ikasletik gora gaude. Nolakoa da zuen harremana beraiekin? Orokorrean gure harremana oso ona da beraiekin. Leku guztietan

25

bezala, jende asko dagoen lekuan noizbait izaten da norbaitekin arazotxoren bat, baina orokorrean esan behar dugu jendearekin ez dugula arazorik izaten. Azken finean, berdin du ikasle, irakasle edo beste motako langilea izan. Denak pertsonak gara eta errespetua eduki ezkero, ez da arazorik egoten. Eta alde horretatik ikastetxean oso giro ona sumatzen dugu. Eta zuen artean, ondo moldatzen zarete? Bai, noski, oso ondo moldatzen gara. Nahiz eta egunerokotasunean bakoitzak arlo ezberdinetako kudeaketa eraman, bat lanez gainezka dagoenean besteak esku bat botatzen dio. Edozein arazo dugunean ere asko laguntzen diogu elkarri. Amaitzeko, gogoratzen al duzue lanean gertatu zaizuen istorio bitxirik? Karmen: Batez ere, jendeak esker ona adierazi izan digun egoerekin gogoratzen gara. Adibidez matrikula garaian guraso batek pastak ekarri zizkigun, bere semeak ikastetxean matrikulatzea lortu zuelako, edo tituluaren bila etorri direnean opariren bat ekarri… Berez guk gure lana besterik ez genuen egin, baina beraiek eskerrak eman nahi zizkiguten. Maxux, inoiz ez al zaizu gertatu norbaitek, adibidez, 60 € ordaindu behar eta 600 € edo 6.000 € ordaintzea? Ez, horrelakorik ez da inoiz gertatu. Nahastuta gehiago inork ez du ordaintzen. Gutxiago behar bada bai, baina gehiago inoiz ez! Jajajajaja! Horrelakorik gertatuko balitz, ikastetxe guztiarentzat hamaiketakoa prestatuko genuke!


26

gertutik

errebotean 2021-22

Buscando el yo interior · Barneko NIaren bila Garrantzitsua da oso, lanean ere pertsona gisa garatzeko aukerak izatea... Eta horretarako ezinbestekoa da osasun fisikoa, mentala eta emozionala zaintzea. Lanketa horretan, ikastetxeak horretarako tartea eskaintzen du. Astelehenero, Hatha Yoga eta Yoga terapeutikoan aditua den Katia Izquierdo etortzen da ikastetxera, Yogaren praktika arlo ezberdinetako langileekin lantzera. Ondorengo lerroetan, Katiak Yoga munduan duen esperientziaz eta bere onuraz hitz egingo digu.

Mi experiencia con el Yoga KATIA IZQUIERDO Mi primer contacto con el yoga fue hace más de veinte años. Fueron solo unos pocos meses… después estuve varios años sin practicar. Hace unos quince años retome mi práctica, recibí clases de diferentes centros y profesores, a la vez que mantenía mi practica en casa. Reconozco que en esos comienzos lo que más me atraía era la parte física a través de las asanas (posturas de yoga). El yoga es tan amplio que nos da lo que necesitamos en cada momento, en aquel entonces yo necesitaba más la práctica física, de forma que fue creando en mi un equilibrio y purificación del cuerpo, preámbulo para conectar con lo espiritual, que ya está en cada uno de nosotros. Según he ido profundizando, ha ido despertando más en mí el interés por esta ciencia milenaria… la búsqueda hacia uno mismo, explorar quien eres. Además del trabajo físico, nos aporta herramientas para acercarnos a nuestra verdadera esencia, ayuda a alejarte de lo innecesario, a vivir una vida más plena, aprendiendo a aceptar las circunstancias del día a día. Mi primera formación fue en Hatha Yoga. Me sentía cada vez más fascinada con todo lo que abarca, por lo que decidí hacer la formación de profesores en diversas escuelas, todas ellas relacionadas con el Yoga y crecimiento personal. ¡¡¡Fue el comienzo de un viaje fascinante!!! Katia Izquierdo Santos Profesora en Hatha Yoga y Yoga Terapéutico Coach Transpersonal

El Hatha Yoga y la práctica de Asanas Cuando nos acercamos al yoga por lo general el primer contacto que tenemos es la práctica física, posturas de yoga (Asanas). Asana: Su significado es asiento. Buscar a través de la práctica que tu postura sea firme, estable y agradable, cuando consigues esto se produce una sensación de equilibrio entre mente y cuerpo. Las posturas requieren una coordinación y un alineamiento, siempre coordinado con la respiración. Debes siempre mantener la presencia en las sensaciones de tu cuerpo y respetar tus límites. Cuando empezamos con la práctica de asanas, debemos ser pacientes con nosotros mismos, sobre todo en los principios, resulta complicado, pero no imposible. Los resultados se van consiguiendo a través de una práctica continuada en el tiempo. Lo que hacemos con el cuerpo influye en la mente y viceversa. La práctica va a ayudar a elevar más nuestra consciencia corporal, el Hatha Yoga es una especie de alquimia, de transformación interna y transpersonal. Hay varios estilos de Yoga, pero todos ellos parten de la misma raíz, el Hatha Yoga. Yoga es integridad, unión entre los tres cuerpos, físico, mental y emocional. El planteamiento básico de los diferentes estilos, tradiciones y escuelas de yoga es, que en cada uno de nosotros existe la potencialidad, la posibilidad de adquirir todo el conocimiento, la autoconciencia plena. Todo sistema de yoga lleva incluido una serie de prácticas; una enseñanza vivencial que cada persona va a experimentar siguiendo la práctica. La vida es más de lo que vemos en la superficie. El regalo que nos da el yoga es el camino para contactar con nuestro YO interior. Namaste.


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

27

Rafa Azkona ETAPA BERRIARI IRRI Eskolara, bainan oraingoan, Hezkuntzak izendatuta. Handik aurrera, metal tailerrean ibili naiz batez ere. Segurtasunean eman ditudan hamar urteak aipatuko nituzke, niretzat oso interesgarriak eta aberasgarriak izan baitira. Ez dakit Eskolarako nire aportazioa nolakoa izan den, positiboa espero dut, horrela gustatuko litzaidake niri behintzat. Niri Eskolak asko aportatu dit. Asko ikasi dut, jende askorengandik, hori esan beharra dago, bai alderdi teknikoan bai pertsonalean ere.

Bizitza oso bat lanean. Zein izan zen zure ibilbidea Usurbilgo Lanbide Eskolara iritsi aurretik? Ingeniaritza bukatu nuenean laurogeigarren hamarkadako krisialdiak harrapatu ninduen. Esperientzia ez izateagatik ez nuen lana aurkitzen, eta lana ez nuenez esperientzia izateko aukerarik ere ez nuen. Beraz, sorgin gurpil batean sartuta, kontabilitateak eramaten eta klase partikularrak emanez ibili nintzen denboraldi batean. Dantzaria izateagatik, euskal dantza irakasten ere hasi nintzen, Ikastetxe eta ikastola batzuetan, eta horrela nire benetako bizitza laborala hasi nuela esan dezaket. Urte horiei oraingo bizkarreko mina zor omen diet… Ikastola batean irakasten nengoela, Hezkuntzatik deitu zidaten ordezkapen bat egiteko, Bergaran. Ondoren Armeria Eskola, Eason eta abar etorri ziren. Niri, betidanik, diseinatzea eta ahal den neurrian, diseinuak gauzatzea gustatu zait. Eta, nahiz eta inoiz ez pentsatu irakaskuntza nire lanbidea egitea, Lanbide Heziketak nire zaletasunak gauzatzeko ematen zizkidan aukerek ikusita, “txipa” aldarazi zidaten. 1993-an egin ziren oposaketatan nire burua aurkeztu, eta atera egin nituen. Bitxikeria bezala esango dut, teknologiarako prestatu nintzela, baina praktiketan sartu nintzela ordutegiagatik….eta ondo atera zitzaidan. Zenbat urte egin dituzu Usurbilgo Lanbide Eskolan? Zein lan egin dituzu bertan? Egia esan, oposaketak atera nituenean, Usurbilen ezarri ninduten, bainan ikasturte hartan, 93-94an, Iralerako liberazioa eman zidaten. Beraz, ikasturtea Iralen pasa nuen, euskara ikasten. Garai hartan plazak urtero presentzialki hartzen ziren eta hurrengo ikasturtean, hemengo plaza hartzerakoan, “sutilmente se me sugirió” hobeto hona ez etortzea. Ondorioz, publifikatu berria zen Hernaniko EPO-ra joan nintzen. Esan behar dut hara joan zen lehendabiziko “funtzionarioa” nintzela eta oso harrera ona jaso nuela. Batez ere Departamenduko laguntza goraipatu behar dut, nahiz eta urte haiek Hernanin urte gogorrak izan. Hortik Zamalbidera joan nintzen eta ibilaldia bukatzeko 2000 ikasturtean, Usurbilgo Lanbide

Asko aldatu al da Lanbide Heziketa urte guzti hauetan? Niri iraultza digitala tokatu zait. Gizartea aldatu da, eta gizartearekin batera Eskola. Nire ustez, gehien aldatu dena komunikatzeko modua da. Irakasle baten betebeharra da, ikasleei bere ezagutza pasatzea, eta baita haiengan ikasteko grina sortzea. Transmisio modua da aldatu dena. Nire ustez, irakaslearen erakarpen pertsonala, agian handiagoa zen lehen. Baliabide tekniko guzti hauen artean, irakaslearen eragina lausotzera doa, agian, eta horregatik Formakuntza Baloreetan garrantzitsuagoa bihurtuko da…. Bestela, mekanizazio era berrietan gehiegi espezializatzearen ondorioz mekanizazioaren oinarriak ez galtzea espero dut: matematika, fisika eta marrazketa ezagutza, alegia. Ba al daukazu eskolan bizitako bitxikeriarik edota pasarte berezirik? Bitxikeria bezala, aipatuko dut, aurkezpen saioan garai hartako zuzendariak “tú que has andado por tantos Centros, debes ser muy malo” bota zidan. Adarra jo nahian, pentsatzen dut….nahiz eta momentu horretan nigan eragina izan… Orain, serioago hitz eginez, pasarte berezia Covid-19-arena izan da. Gizarteak izugarrizko jipoia jasan du: hildakoak, gaixoak, oraindik ez dakizkigun ondorioak… Eta Eskolan egoera horrek eragina izan du, nahiz eta dena nahiko txukun atera den. Irakasleak, beste langileak eta ikasleak ere, orokorrean, zentzuz jokatu dute, eta hori eskertzekoa da. Zer baloratzen duzu gehien gure ikastetxetik? Baliabideak. Ikasleei ere galdetzen diezunean, beti erantzun bera duzu, Eskolak haien erabilerako jartzen dituen baliabideak. Garapen pertsonala sakontzeko eskura jartzen diren “laguntzak” ere aipamena merezi dute: mindfulness, ingelera klaseak, beste motako ikastaroak, erabilgarritasuna orokorrean…. Euskadiko hezkuntza teknikoaren abangoardian dago ikastetxea, nire ustez. Zein proiektu dituzu etapa berrirako? Ikasturte honetan berreskuratu ditut ingelerako ikasketak HEO-an. Nire marrazki eta txapuzak egiten ere jarraitzea pentsatzen dut. Eta noizean behin tailerrera joatea uzten badidazue… ba hobeto. Paseatu (hau medikuak aginduta), orain arte irakurri ezin izan ditudan liburuak irakurri, musika gehiago entzun… horrelako betebeharrak. Eta zer edo zer ikasteko aukera izango banu ere, gustatuko litzaidake.


28

gertutik

errebotean 2021-22

ELKARTASUNARI BESOAK ZABALDUZ Usurbilgo Lanbide Eskolan betidanik izan dugu garbi ikastetxea gizartean txertatua dagoen eragile garrantzitsua izan behar dela. Ezin dugu gure inguruan eta munduan dauden arazoekiko isolaturik bizi. Nahiz eta jakin ezin diogula arazo guztiei konponbidea bilatu, bai saiatzen garela, ahal dugun neurrian, ekintza ezberdinetan parte hartzen. Horren adibide dira 2021-22 ikasturtean antolatu ditugun ekimenak.

Odol ematea Ikastetxeak urte asko daramatza Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearekin elkarlanean. Ikasturte bakoitzean bi kanpaina antolatzen ditugu. Lehenengoa ikasturte hasieran izaten da, Iraila amaieran. Lehenik sentsibilizazio hitzaldiak antolatzen dira 1.Mailako talde guztientzat eta ondoren, beste egun batean, odol ateratzeak antolatzen dira. Bigarren kanpaina, gabonen ondoren izaten da, urtarrila amaieran. Ateratze kanpaina hauek ikasle, irakasle eta ikastetxeko langile guztiei zuzenduak izaten dira. Horrela, ikasturte bakoitzean 180 ateratze inguru egiten dira ikastetxean. Hala ere, Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearen helburu nagusia, ikasleek odola emateko ohitura hartzea da, hau da, hauek bizitza osorako odol-emaileak bilakatzea.

Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin elkarlana Gipuzkoako Elikagaien Bankua irabazi asmorik gabeko elkartea gara, aitortza legala duena, apolitikoa, akonfesionala, boluntario izaerakoa, erabat independentea eta autonomoa beraien kudeaketan. Beraien sortze-helburua Gipuzkoako lurraldean elikagaien zarrastelkeriaren aurka egitea da. Jasotzen ditugun elikagaiak sailkatu eta gure biltegietan, Laguntza-Zentroen esku uzten ditugu azkeneko onuradunen artean banatu ditzaten. Elikagaiak Laguntza-Zentroen bitartez besterik ez dira banatzen,

inoiz ez partikularrei. Laguntza-Zentroen arteko banaketa dohainik eta modu orekatuan egiten dute, erabiltzaile kopuruaren arabera. Horrez gain, beste Elikagai Bankuekin trukeak ere egiten dituzte. Urtean behin janari bilketa antolatzen dugu ikastetxean. Bilketa honek ere oso erantzun ona izaten du eta, nola ez, aurrerantzean ere ekimen honekin jarraitzeko asmoa dugu!


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

29

Jatorkin Al-Nhada Elkartearekin kooperazioa Jatorkin Al-Nhada Tolosaldeko etorkin magrebiarrak integratzeko elkartea da. Edonola ere, bere jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeetara zabaltzeko helburua duen proiektu batean ari da lanean. Elkarteko partehartzaile eta langile gehienak magrebiarrak dira, baina, mistoa denez, bertako pertsonek ere osatzen dute. Honen ari, Adminsitrazio Kudeaketako ikasleekin, BALIOAK 4.0 ekimenaren barruan, hainbat ekintza antolatu dira ikasturte honetan. Azaro bukaeran sentsibilizazio hitzaldia antolatu zen, non Jatorkineko kideek beraien errealitatea eta dituzten beharrak aurkeztu zizkieten ikasleei. Ikasleek beraien laguntza eskaintzeko borondatea erakutsi zuten eta ondorioz bi erronka eraman zituzten aurrera. Alde batetik, gabonetara begira, pultserak eta motxilak egin zituzten, beraien eskulanaren bitartez eta, bestetik, arropa bilketa antolatu zuten. Bi ekintza hauek harrera oso ona izan zuten ikastetxean eta ikasleak oso pozik geratu ziren beraien lanarekin eta emaitzarekin.

Ukrania-Euskadi Gizarte, Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkartea Denok dakigun bezala, 2022an Ukrania oso egoera gogorra bizitzen ari da. Guk ere gure laguntza eskaini nahi izan diegu beraien herritarrei, Ukrania-Euskadi Gizarte, Kultura eta Garapenerako Lankidetza elkartearen bitartez. Horrela, martxoan material bilketa antolatu genuen ikastetxean: lehen sorospenetarako materiala, hotzaz babesteko materiala, higiene pertsonalerako materiala, janari ez-galkorra eta abar. Azken finean, laguntza behar duenari ematea da gizaki egiten gaituena. Eta Usurbilgo Lanbide Eskolan balio horiek etorkizunean ere lantzen jarraitzeko konpromezua hartu dugu.


30

errebotean 2021-22

gertutik


UsurbilGO LANBIDE ESKOLA

31


USURBILGO LANBIDE ESKOLA

·

2021-2022

CIFP USURBIL LHII

Etarte bidea, 9 (Zubieta auzoa) 20170 Usurbil (Gipuzkoa) Tel. 943 36 46 00 eskola@lhusurbil.eus

www.lhusurbil.eus