USURBILGO LANBIDE ESKOLA · 2022-2023



CIFP USURBIL LHII
Etarte bidea, 9 (Zubieta auzoa)
20170 USURBIL (Gipuzkoa)
Tel. 943 36 46 00
eskola@lhusurbil.eus www.lhusurbil.eus
DISEINUA, MAKETAZIOA ETA INPRIMAKETA

CIFP USURBIL LHII
Etarte bidea, 9 (Zubieta auzoa)
20170 USURBIL (Gipuzkoa)
Tel. 943 36 46 00
eskola@lhusurbil.eus www.lhusurbil.eus
Azken urtetan, aldaketa klimatikoa, pandemia eta Ukrania-ko gatazka dela eta, gizartearen beharrak aldatzen ari dira eta oso bizkor. Erregai fosilak alde batera utzi eta energia berriztagarri iturriak ezartzen ari dira. Mundu mailan energia berriztagarri iturriak ugaritu dira baina oraindik energia elektrikoaren %12 bakarrik da. Pandemiaren eraginez, lantokiko prozesuen digitalizazio ekarri du, eta eguneroko lana modu eraginkorrrago batean egiten da. Aurreko aldizkarian aipatu nuen moduan, inteligentzia artifiziala lantokiko prozesuen parte izaten ari da. Aipatu ere, inteligentzia aritifiziala ordenadore kuantikoekin batera etorkizun motzean iraultza ekarriko duela. Kuantika zientziak ordenadoreek egin ditzaketen kalkulu gaitasuna ugari haundituko du eta inteligentzia artifizialek erabiltzen dituzten algoritmoak sakonagoak izateko aukera izango dute, orain arte pentsatzen ez genituen aukerak aurkituz.
Nahiz eta, egunerokotasunean konturatu ez, gure bizi modua aldatzen ari da, energia eta digitalizazioaren eraginez. Erakunde publiko eta pribatuek argi eta garbi ikusten dute berarien prozesuak gaur eguneko teknologietara egokitu behar dituztela, baina eraldaketa hauek pertsonek gauzatzen dituzte. Erakundeek pertsonengan apustua egin behar dute, pertsonen gaitasunen kualifikazioan eta birkualifikazioan, ingelesez “upskilling eta reskilling” terminoek adierazten dutena.
Gobernu erakundeek helburu askoren artean, gizartearen gaitasunen kualifikazioa eta birkualifikazioaz gain, gizartearen berdintasuna dute erronka nagusi. Gizartearen gaitasun kualifikazioa ahalik eta gehiengoari
iristea da helburu. Erronka honetan Lanbide Heziketa protagonista da, sistematik at geratu denedo kualifikaziorik gabeko pertsona kualifikatuz eta lanean dagoena birkualifikatuz. Horretarako, Lanbide Heziketaren ikasketa ibilbidea malguagoa izango da bakoitzaren beharretara egokitua. Errege Dekretu berrriaren bidez, A , B, C, D, E graduak definituko dira:
A gradua: Gaitasunaren egiaztapen partziala (1., 2. edo 3. mailak).
B gradua: Gaitasun-ziurtagiria (1., 2. edo 3. mailak).
C gradua: Lanbide-ziurtagiria (1., 2. edo 3. mailak).
D gradua: Oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloa (1., 2. edo 3. mailak, hurrenez hurren).
E gradua: espezializazio-ikastaroa, erdi-mailakoa edo goi-mailakoa (2. edo 3. mailak, hurrenez hurren).
Eskaintza malgu eta berriarekin ahalik eta jende gehien gaitasun berrietara egokitzea izango da Lanbide Heziketa ikastetxeen erronka, baina ez genuke ahaztu beharko, erakundeek ere, gaur egungo lan baldintzak hobetzen ahalegindu beharko luketela gure seme-alabek atzerrrian ez bilatu behar izateko askotan hemen eskaintzen ez zaizkien aukera duinak.
ERREALITATE AREAGOTUA
Errealitate areagotuak (RA) ingurune erreala elementu bisual gehigarrien geruza batekin konbinatzen du, gailu elektroniko baten kamerari esker, hala nola betaurrekoak, smartphone-a edo tableta. Inguruan duzun guztia ikusten duzu, baina begien aurrean duzun ekipoko ordenagailuak ingurune horren gainean benetan ez dauden objektuak, animazioak edo datuak erreproduzitu ahal izango ditu.
ERREALITATE BIRTUALA
Errealitate birtuala (RV) ingurune digitala da, teknologiaren bidez sortua, errealitatea simulatzeko. Horrek esan nahi du esperientzia oso bat simulatzeko aukera ematen dizula giro artifizial baten barruan, kanpoan dagoen ezer ikusi gabe.
IKASKUNTZA INMERTSIBOA
Ikaskuntza-prozesu horrek ingurune digital interaktibo batean erabat inplikatzeko aukera ematen die ikasleei.
Administrazioko hainbat ikasle zein irakasle WORKROOM errealitate birtualeko lankidetza-tresna erabiltzen hasiak gara urrutikoekin zein gertukoekin bilerak egin ahal izateko. Betaurrekoak erabilita, espazio birtual partekatu batean sartuz, erabiltzaileok gure abatarrak sortu eta pertsonalizatu ditzakegu.
Abatar hauek beste erabiltzaile batzuekin elkarreragiteko erabiliko ditugun gure buruen irudikapen birtualak dira. Workroom-en abatarrak erabiltzean, partaideok lankidetza-esperientzia sakonagoa eta erakargarriagoa izan dezakegu, bideokonferentzia tradizionalekin alderatuta inguruaz ahaztu eta benetan bilera baten barruan gauden sentsazioa daukagu. Abatarrek presen-
tzia-sentsazioa sortzen laguntzen dute, eta guztiak gela berean gaudela ematen du, baita urrunetik lan egiten badugu ere denok elkarrekin gauden ilusioa sortzen da.
Ikasturte honetan Administraritza Alorreko ikasleek aukera izan dute beste ikastetxeetako ikasleekin errealitate birtuala erabiliz beraiek sorturiko enpresa bilerak egin eta elkarlana sustatzeko.
Jarduera hauek abiapuntutzat hartuz, ikastetxe ezberdinetako Administraritza Zikloko ikasleen sare bat sortu da eta aurrerantzean proiektu anitzak aurreikusten dira. Hau hasiera besterik ez da, gertuko ikastetxeez gain, zer ote dugu zain?
Duela ikasturte batzuk Zubietako Eskola Txikiarekin elkarlanean hasitako “Eskola Txiki, Ilusio Handi” erronka ostean, inguruko ikastetxeekin proiektu berriak hasi ditugu aurten.
2023-24 Ikasturtean Usurbilgo Lanbide Eskolako Mekanika sailetik, inguruko DBH eta Batxilergo ikastetxe ezberdinetako teknologia mintegiekin elkarlana sustatu nahi duen proiektu kolaboratiboa aurkeztu da.
Udarregi, Altza, Lizardi, Oriarte ... izan dira aurten parte hartu duten eskolak.
Bertan, teknologia mintegiekin egindako prestakuntza lanaren ondoren, ikasleekin Usurbilgo Lanbide Eskolan ditugun baliabideak ezagutzeko jardunaldiak antolatu dira.
Jardunaldi hauetan erakutsitako baliabideen artean, 3D diseinua, 3D inprimagailuekin egindako propotipoak, errealitate birtual eta areagotuen betaurrekoak, robot kolaboratiboak, CNC/CAD/CAM mekanizazioa... landu dira.
Xake jokuko peoi baten prozesu osoa eginez, diseinutik produkzioko azken detaileraino.
Era berean, hemendik aurrera, ikastetxe ezberdinetako ikasle eta irakasleek proiektu amankomunak landu eta gure baliabideak erabiltzeko aukera izan dezakete.
2022-23 ikasturte honetan, ETHAZI metodologia eta ikasleek zikloko bi ikasturtetan jaso dituzten gaitasunak oinarri hartuz, AZKEN ERRONKA gauzatu dute zikloko modulu teknikoak zeharkako moduluekin uztartuz, ziklo amaierako erronka gisa.
Honakoa izan da aurtengo erronka: Elektrizitate arloko langile baten testuinguruan jarri dira. Langile honek familia bakarreko etxe bateko elektrizitatea eta telekomunikazio azpiegitura komunak diseinatu eta muntatzeko enkargua jaso du. Horretarako, TXIPI S.KOOP. enpresa sortu, martxan jarri, enpresa honetan eskaintzen dutenaren marketing planteamendu indartsu bat egin, enpresaren abiatze egokia eta biziraupena bermatzea helburu.
Amaieran, etxebizitzako muntaiaren diseinu eta exekuzioaz gain, ikasle talde bakoitzak bere enpresa berriaren plan osoa ere izan beharko dute, prestakuntza jasotako gaitasunak ofizio eta lan eremu erreala bilakatzeko.
Egindako lan guztia Eibarren urtero antolatu ohi den (eta Covid urte hauen ostean presentzialki aurten berrekuratu den) IKASENPRESA ferian erakusteko aukera izan dute. Etxe domotizatu baten maketa bat egiteaz gain, zabalkunderako hainbat euskarri (kartelak, triptikoak, webgunea…) egin dituzte. Honez gain, enpresaren alderdi administratibo eta finantziarioa ere antolatu behar izan dute eta enpresa propioa izanik, giza baliabideak kudeatu ere.
Badirudi lan munduan txertatzerako orduan uste baino gaitasun gehiago eta zabalagoak landu behar direla. Gure familia profesionaleko gaitasunak lortzea bezain garrantzitsua da hauek abian jarriko ditugun gizarte eta lan munduaren ezagutza.
FROGA PILOTOAN
ADEGI ETA
TKNIKAREKIN ELKARLANEAN
Gure Goi Mailako Mantentzeko ikasleek, Adegik eraiki berri duen FABRIKA eraikinean enpresa kultura berriaren froga pilotoan parte hartu dute, Adegik eta Tknikak bideratuta. Froga piloto honetan beste 4 Gipuzkoako Lanbide Heziketako eskolek ere parte hartu dute.
Proiektu honen helburua alde batetik, ikasleak eskola kanpoko eszenatoki batean aktiboki murgiltzea izan da, lan eremu profesional eta sozialean hain zuzen ere. Han, beste ikastetxeko ikasleekin elkarlan, iniziatiba eta sormen gaitasunak erronken bidez landu dituzte. Bestalde, Fabrikako enpresa-ingurunea, balio eta printzipioekiko sentsibilizazioa jorratu da, eta beharrezkoak diren gaitasun pertsonal eta profesionalak azaleratu dira.
Honetarako, bertan egin diren tallerretan taldekako erronkak planteatu zaizkie. 1. jardualdian adibidez, ur botila, zotzak, itsasteko zinta eta puxika batzuekin makina bidaiari bat sortu behar izan zuten. Ataza honen helburua, sortutako elementu mugikor honek, bultzada jaso gabe lurzoru horizontalean ahalik eta urrutien bidaiatzea izan zen, eta zentru guztiak haien artean lehiatu ziren.
Horretaz gain, jendaurreko komunikazio hainbat dinamika landu ziren, non enpresa munduko egoera ezberdinak eszenifikatu ziren ikasleentzako eta horiei buruzko eztabaida sortzeko aukera izan zuten. Zenbait ikasleek audientzia guztiaren aurrean proiektatu behar izan zuten (70 bat ikasle, hainbat enpresa emakume eta gizon, Tknikako kideak, irakaslegoa…).
Lan mundua ere etengabeko eraldaketa prozesu batean murgilduta dago eta ikasleek enpresen norabidea zein den jakin beharra dute.
Ikasleek bizitzan zehar eta beren egoeraren arabera lanpostu ezberdinak aukeratu behar izango dituztela erakustea da helburu nagusia; eta horretarako gaitasun ezberdinak aktibatu beharko dituztela, jakintza zehatzetatik haratago. Hori izango litzateke gure ikasleen ikasteko metodologiaren eta en-
presen arteko elkarlanaren oinarria. Gaitasunetan murgiltzea, bai eskolan eta baita enpresan ere.
Gizartea orokorrean, eta ondorioz lan merkatua eta hezkuntza, zer erritmo azkarrean aldatzen dabilen konturatzeko eta hausnartzeko proiektua izan da. Proiektu piloto honen ideia, helburu eta lanketa, konpromezu kolektibo bat da, guztiontzat hobea den enpresa bat, ondorioz, enplegu hobe bat eta gizarte hobe baten eraldaketan parte hartzea.
Hasiera batean, bere piloto izaera dela eta, erronketan oinarritutako (enpresa eta ikasle) elkarlaneko proiektu honek, bi urtetako ibilbide bat izango du goi mailako mantentze zikloan; eta honen hausnarketa aurrerantzean ikusiko da gure ikasleen eta enpresen partetik.
Eraikinetako klimatizazioa aldaketa garrantzitsuak bizitzen ari da. Eraikin tertziarioak klimatizatzeko bero
bonbak erabiltzen dira gehien baina generazio berriak ateratzen ari dira, hozgarri berriekin, efizientzia maila
askoz altuagoekin, banaketa sistema berriekin etab.
Horrez gain, Europan geroz eta hedatuago dago etxe bizitzetan bai klimatizaziorako eta bai UBS-rako ere bero bonba txikiagoak erabiltzea. Hainbat herrialdetan gasezko galdarak debekatzen hasi dira eta Europako direktibak deskarbonizaziorako bidea hartuta dauka. Urte gutxian (2030) egun ezagutzen ditugun sistemak (petroliotik eratorritako erregaien errekuntzako sistemak), desagertu egingo dira eta berokuntza eta ur beroa lortzeko sistemak iraultza garrantzitsuak biziko dituzte edo hobe esanda, bizitzen ari gara.
Usurbilgo Lanbide Eskolan, ematen dugun formakuntza eta prestatzen ditugun teknikoak, merkatuko azken teknologietan eta berrikuntzetan eguneratuak egoten dira. Horregatik azken urteetan Mitsubishi-rekin landu dugun elkarlanerako hitzarmenaren baitan bero bonben teknologian oinarritutako tailer berri bat jarri dugu martxan.
Tailer honetan bi eszenatoki ezberdin simulatzen dira. Batetik etxe bizitza batzuk eta bestetik hotel edo ofizina batzuetako espazio ezberdinetako klimatizazioa.
Hotel edo ofizina batean gela edo espazio ezberdinak izango ditugu, bakoitzaren beharrak oso ezberdinak izan daitezke eta daukagun sistemak horri erantzun behar dio. Gure kasuan bi simulazio izango ditugu, batetik ofizina edo espazio bakoitzeko unitate terminalera hozgarria bidaltzen duen VRV sistema bat. Eta bestetik, unitate terminaletara ura bidaltzen duen VRV sistema hibrido bat.
Etxe bizitzak simulatuko diren eszenatokian, UBS (Ur Bero Sanitarioa) eta klimatizazio beharrak hartu behar ditugu kontutan. Klimatizaziorako banaketa sistema ezberdinak izango ditugu kontutan, zoru erradiatzailea, aire bidezko sistema (fan coil-ak) edo tenperatura baxuko erradiatzaileak.
Hotel edo ofizina bateko instalazioa, VRV sistema hibridoa, bere eskema hidraulikoarekin
Baina zer da bero ponpa bat? Zer egiten du? eta zergatik kontsideratzen da berriztagarria?
Modu oso sinplean azalduta bero ponpa batek energia termikoa eremu batean lapurtu eta beste eremu batean entregatzen du. Lapurtutako energia termikoaren baldintza termikoak gure beharretarako egokiak izan daitezen, zirkuitu frigorifiko bat erabiliko du. Zirkuitu honi esker gai izango gara unitate elektriko bat kontsumitu eta 4 unitate termiko entregatzeko behar dugun eremuan. Beraz, bero ponpak behar termikoak (ubs eta klimatizazioa) asetzeko, energia elektrikoa kontsumitzen duten, efizientzia oso altuko makinak dira. Gaur egun gainera, eguzki energia fotovoltaikoarekin ezin hobeto ezkontzen diren makinak dira. Eguzki energia bidez energia elektrikoa modu berriztagarrian sortu dezakegu eta energia elektriko hori erabili bero ponpak behar duen energia elektrikoa emateko.
Etxebizitzetako instalazio ezberdinakGure ikastetxean espezializazio ikastaro bat eskaini den lehen ikasturtea izan da 2022-23a. Behin Goi Mailako zikloa egin ondoren ikasle askok ikasten jarraitu nahi dute euren alor profesionalean, baina ez dute beste intereseko Goi Mailako Ziklorik aurkitzen eta ez dute Unibertsitate Gradu bat egiteko lau urtez lotu nahi; kasu horietan, Espezializazio ikastaro eta programak aukera ezin hobeak dira.
Espezializazioa azken urteteetan indarra hartzen doan joera da eta ikastaro/programa hauek egin dituzten ikasleak oso baloratuak dira lan munduan, euren alorrean duten ezagutza maila altua dela eta.
“Industria-Mantentzearen Digitalizazioa Espezializazio Ikastaroa”-n egun Usurbilgo Lanbide Eskolan ditugun 3 Goi Mailako ziklotatik dute sarbidea:
● Automatizazioko eta Robotika Industrialeko
Goi-mailako Teknikaria.
● Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko
Goi-mailako Teknikaria.
● Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko
Goi-mailako Teknikaria.
ETHAZI ereduan oinarrituz garatu dugu ikastaro honen lanketa eta 5 erronka garatu dira ikasturtean zehar.
Erronka bakoitzean lantzen diren gaitasunak ezberdinak dira, hala nola, mantenu-industrial arloan izan daitezken matxurak simulatzea SMC SIF400 makinan; IoT plataformen, sensore adimentsuen, segurtasun elementuen… azterketak bideratzen dira. Honez gain, errealitate areagotuari buruzko lanketa ere egin dute gure ikasleek.
Azken erronkan, Fabrikazio Mekaniko saileko Pinacho tornu bat hartu da erronkaren ardatz bezala eta urte guztian barneratutako jakintzak tornu honen gain aplikatu dituzte: mantenu plana, segurtasun elementuak…
Behin ikastetxeko prestakuntza atala amaituta, ikasle guztiak praktiketan daude eskualdeko enpresa entzutetsu batean. Aurten ikasleak ikastetxeko prestakuntza amaitu ostean egin badute ere Lantokiko Prestakuntza atala, honelako prestakuntzek Dual modalitatea hautatzeko aukera zabaltzen dute.
7 FAMILIA PROFESIONAL
ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA
ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
ENERGIA ETA URA
FABRIKAZIO MEKANIKOA
INSTALAKUNTZAK ETA MANTENUA
OSTALARITZA
INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOA
ERDI MAILAKO ZIKLOAK
Administrazio Kudeaketa
Mekanizazioa
Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak
Hozteko eta Girotzeko Instalakuntzak
Beroa Sortzeko Instalakuntzak
GOI MAILAKO ZIKLOAK
Administrazio eta Finantzak
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
Automatizazio eta Robotika Industriala
Energia Berriztagarriak
Fluido Instalakuntzen eta
Instalakuntza Termikoen Mantenua
Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa
Plataforma Anitzetako Aplikazioak Garatzea BERRIA
Web Aplikazioen Garapena BERRIA
Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza BERRIA
ESPEZIALIZAZIOAK
Industria-Mantentzearen Digitalizazioa
Auditoretza Energetikoa BERRIA
Interneti Lotutako Sistemak Instalatzea eta
Mantzentzea (IoT) BERRIA
7 FAMILIAS PROFESIONALES
ADMINISTRACIÓN Y GESTIÓN
ELECTRICIDAD Y ELECTRÓNICA
ENERGÍA Y AGUA
FABRICACIÓN MECÁNICA
INSTALACIÓN Y MANTENIMIENTO
HOSTELERÍA
INFORMÁTICA Y COMUNICACIÓN
CICLOS DE GRADO MEDIO
Gestión Administrativa
Mecanizado
Instalaciones Eléctricas y Automáticas
Instalaciones de Frío y Climatización
Instalaciones de Producción de Calor
CICLOS DE GRADO SUPERIOR
Administración y Finanzas
Programación de la Producción en la Fabricación Mecánica
Automatización y Robótica Industrial
Energías Renovables
Mantenimiento de Instalaciones
Térmicas y Fluidos
Eficiencia Energética e Instalaciones Solares Térmicas
Desarrollo de Aplicaciones Multiplataforma BERRIA
Desarrollo de Aplicaciones Web BERRIA
Dirección de Servicios de Restauración BERRIA
ESPECIALIZACIONES
Digitalización del Mantenimiento Industrial
Auditoría Energética BERRIA
Instalación Y mantenimiento de Sistemas Conectados a Internet (IoT) BERRIA
Los caminos para llegar a un mismo destino pueden ser variados, incluso en los estudios y en el trabajo. Partiendo de esta premisa y tratando de ofrecer una alternativa de calidad a los itinerarios académicos habituales, surge en nuestro centro la iniciativa STEAM. Este año hemos implantado por primera vez el grupo STEAM en Usurbilgo Lanbide Eskola, formado por 8 alumnos de diferentes familias profesionales de Grado Medio. Estos alumnos, además de cursar sus estudios de ciclo, reciben formación adicional 3 tardes a la semana.
Parece que a cada trabajo y/o estudio concreto le corresponde un determinado itinerario; si se quiere incorporar cuanto antes al mundo laboral la Formación Profesional, y si se quieren cursar estudios superiores el Bachillerato. ¿Pero realmente son esas las únicas opciones que tenemos?
Una y otra vez escuchamos que la sociedad del futuro y el mundo laboral exigen nuevos perfiles, quizá tengamos que repensar también las rutas hasta estos nuevos perfiles.
¿Por qué no empezar por un ciclo de grado medio para acceder a los estudios superiores? Conocer un campo de trabajo desde su base, en un proceso de competencias cada vez más complejas.
Os proponemos 4 años de trayectoria (2 años de grado medio + 2 años de grado superior) con la formación STEAM como compañero de viaje.
Uno puede pensar que el Título de Técnico es suficiente para acceder a estudios superiores, o que el Título de Técnico Superior es realmente suficiente para solicitar el acceso universitario, y así es. Entonces, ¿para qué esta formación complementaria? Los recorridos habituales hasta ahora tienen en sí mismos fortalezas y debilidades. El estudiante de bachillerato tiene diferentes hábitos de estudio, así como una base teórica más amplia en ciencias y letras, pero no ha tenido ningún contacto con el mundo laboral ni con las competencias técnicas. En cambio, el estudiante de Formación Profesional se encuentra en la situación opuesta.
El objetivo no es cursar u obtener el título de Bachiller en esos 4 años. El objetivo es apoyar y optimizar el proceso de aprendizaje, es decir, completar el itinerario de la Formación Profesional con las competencias clave de los ámbitos científico y humanístico. Facilitar el paso a la futura etapa universitaria. Por un lado, se trabajan los fundamentos físicos y matemáticos a través de la formación computacional, apoyando estas bases teóricas en la robótica y la programación. Por otro lado, se trabaja la comunicación y el carácter crítico, la reflexión y la expresión de ideas a través de la lectura, el debate grupal, la reflexión individual. Trabajando la comunicación tanto escrita como oral con la ayuda de las TIC.
Un proyecto basado en metodologías activas y en un sistema de evaluación que refleje el desarrollo de la persona, no un sistema de calificación.
STEAM-eko 2.mailako ikasleak Bartzelonan txapeldun Gironako Purple Lion Innova’t taldekoekin bikotekako lehian txapeldun
Ilusioz eta tentsioz betetako asteburua izan dute STEAM prestakuntzako 2.mailako ikasleek. Iaz hasi zuten STEAM ibilbideak pausu bat gehiago egin du aurrera. Aurten bi talde dira martxan, lehen mailan hasi berri direnak eta jada bigarren urtez jarraitzen duten ikasleak. Bigarren hauek Lego Spike-ekin lehen urtean oinarriak landu ostean, aurten VEX robotarekin egin dute STEAM arloko jakintzen lanketa, aurten helburu berri batekin VEX Robotics Competition lehiaketa estatalean parte hartzea, eta emaitza paregabeekin.
Martxoak 4 eta 5ean, Bartzelonan izan dira Escola d’Enginyeria de Barcelona Est-en ospatzen den lehiaketan lehen aldiz parte hartzen, lehiatzen duen Euskadiko Lanbide Heziketako lehen taldea izan delarik. Bertan banakako sailkapen nagusian 3.postua lortu ostean, binakako torneoan txapendun izan dura Purple Lion Innova`t taldearekin batera. Azken hauek, lehenak sailkatuta, Dallaseko txapelketa mundialean izango direnak.
STEAM Prestakuntza Osagarria iaz eskaintzen hasi zen Usurbilgo Lanbide Eskolan Innova’t Educació enpresarekin elkarlanean. Robotika oinarri hartuta matematika, fisika, ingeniaritza, ordenagailu bidezko programazioa, pentsamendu kritikoa… edukiak lantzen dira. Zertarako? Erdi mailako ziklo bat hautatzen duen ikasleak, argi duenak goi mailako ikasketak gauzatu nahi dituela eta, zergatik ez, unibertsitaterainoko ibilbidea egitea gustatuko litzaiokeena, bere arlo teknikoa ezagutzeaz gain, STEAM alorretako oinarrizko gaitasunak ere lantzea 4 urteko ibilbidean.
Aurten ere, urtero bezala, CIFP Usurbil LHII-ko ikasleak beraien mugikortasunak eraman dituzte aurrera. Eskolako 8 ikaslek, hain zuzen goi mailako seik eta erdi mailako bik, beraien hiru hilabetetako Lantokiko Prestakuntza ari dira aurrera eramaten Suedia, Herbeherak, Polonia, Italia, Txekiar Errepublika eta Portugalen.
AMAIA GAINZA GESTIDO
Zikloa
Horretaz gain, eskolako ikasle talde batek, erdi mailako Fabrikazio Mekanikoko eta Hotz/Bero sailekoak, 2 astetako egonaldi bat egin dute Wiesbaden-go (Alemania) Friedrich-Ebert-Schule Lanbide Heziketako zentruan, bertako enpresetan eta eskolan jarduerak aurrera eramanez. Bertako ikasleak, berriz, gure eskolara etorriko dira maiatzean 2 astetako egonaldia egitera gure ikasleen artean. Azkenik, Danimarkako Roskilde-ko Technical College-go ikasle talde bat izan da martxoan gure eskolan Energia Berriztagarrietako zikloko ikasleekin elkarlanean 2 astetako egonaldia egiten eta gure ikasleak ere bertara egingo dute bidaia maiatza bukaeran.
Hozteko eta Girotzeko Instalakuntzak Erdi Mailako Zikloa
Herrialdea
Suedia
Enpresa eta zeregin nagusia
ELONROAD
Pick-up izeneko elementuak frogatun, tailerrean lagundu errailak konpontzen eta lan orokorrak.
Esperientziari buruz
Beste ikasleekin, etxeko lagunekin eta baita laneko jendearekin oso gustura nago. Goizean lan egin ostean denbora izaten dut arratsaldean planak egin eta bertako inguruak ezagutzeko. Asteburu eta jai egunetan etxeko beste ikasleekin bidaiak eta planak egiten ditugu. Guztiz gomendatuko nuke esperientzia, kultura, herrialdea, ezagutzeko oso ondo dago.
JULEN ASTARLOA APAOLAZA
Zikloa
Energia Berriztagarriak Goi Mailako Zikloa
Herrialdea Herbereheak
Enpresa eta zeregin nagusia
EDORADO MARINE
Tentsio baxuko sistema elektrikoa diseinatu eta tailerrean barkuaren konponketekin lagundu.
Esperientziari buruz
Gehien gustatzen ari zaidana leku berriak ezagutzeko aukera da, izan ere, asteburuak libre ditugu eta, gure kasuan, inguruan leku oso politak ditugu: Amberes, Amsterdam, la Haya, Brujas… Aukera oso ona iruditzen zait Erasmusa turismoa egiteko. Bere gauza txarrak ere baditu, enpresa batera zoaz lanera eta erantzun beharra dago, gainera, zaila da zure adineko jendea ezagutzea. Ez da imajinatzen dugun Erasmus mota: beti ikasleekin, etengabe planak egiten, edo festatik festara joaten. Ez da nire kasua izan behintzat. Lagunak eta familia ere faltan botatzen dira, baina argi dago hemen bizitzen ari naizen esperientzia berriz ez dudala biziko, beraz, hemen nagoen bitartean, han egin ezin ditudan gauzak egiteko aprobetxatuko dut.
Zikloa
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa Goi Mailako Zikloa
Herrialdea
Herbeherak
Enpresa eta zeregin nagusia
EDORADO MARINE.
Itsasontziaren alde mekanikoko piezak eta konponketak.
Esperientziari buruz
Esperientzi oso berezia izan da, ez enpresa aldetik, baizik eta etxea aurkitzeko eduki ditugun zailtasunengatik eta behin aurkituta, bertan topatu dugun panoramagatik.
Aurten esperientzia piloto gisa Roskildeko
Tekniske Skole (Dinamarka) eskolako
ikasleak eta Usurbilgo lanbide eskolako
Energia Berriztagarriko ikasleak
elkartrukean murgildu dira kohesio lerroak
bilatzeko asmotan.
Helburu orokorra Europeartasuna lantzea bada ere, elkartruke honetan ikasleen formakuntza akademikoa eta pertsonala osatzeko egin den ahalegina azpimarratu nahi da. Egitasmo hau, ahalik eta mamitsuen suertatu dadin, esperientzia honetan bai gaitasun teknikoak eta baita gaitasuna bigunak (alderdi komunikatiboa eta soziala) era konbinatu batean lantzea bilatu nahi izan da.
Horretarako, esperientzia hau hainbat urratsetan banatu da. Aurre-ezagutza fasean ikasleek aurkezpen bideoak grabatu eta elkarri bidali zizkieten. Ondoren, otsailean etorri ziren danimarkarrak Energia Berriztagarrietako zikloko erronka teknikoa garatu zuten: autokontsumo fotovoltaiko instalazio baten muntatzea.
Era berean, eztaibaiden eta bizipen pertsonaletatik abiatuta, talde guztiarentzat gazteek duten harremantzeko eta komunikatzeko moduen inguruan hausnartzeko hainbat saio antolatu ziren. Gazteen ikuskera aintzat harturik, testuinguru ezberdinetan gure jarrerek duten eraginaren inguruan hausnartu eta daniarren eta euskaldunon artean ditugun antzekotasunak eta desberdinatasunak ikusteko aukera izan genuen.
Gazte taldeak elkarrekin partekatutako denbora esperientzia berezi eta oso interesgarri gisa baloratu zuten; gure ikasle eta ikasle danimarkarren artean garatu zen harremana oso aberatsatzat hartu baitute. Elkartrukearen 1.fase honetan izan duten tarte libreetan (arratsaldeetan eta aste bukaeretan) lagun-planak egitera heldu izateak balorazio positibo honen adierazlerik esanguratsuenak izan dira.
Elkartruketaren hurrengo urratsa maiatzean izango da. Gure eskolara etorritako ikasle daniarrak berriro ikusteaz gain, beraien lagun taldea, eskola eta kultura ezagutzeko aukera izango dugu eta Roskilden (Dinamarkan) erronka berriari ekingo zaio.
Eta auskalo denborak nora eramango dituen Europa ezagutzeko gogoz dauden gure gazte hauek! Lehen bisita izan bada ere, Europa bisitatzeko azken aukera ez dela izango ziur gaude!
Ikasleen egokitzapen sozioemozionala eta eskolako egokitzapena bera hobetzera bideratutako programa
Azken bi ikasturteetan Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean PRO programaren lehen edizio bat martxan jarri da Usurbilgo Lanbide Heziketako Erdi Mailako ikasle-talde batzuekin. Elkarlan honi esker, ikasleen gaitasun sozioemozionalak zehaztu ahal izan dira, bai eta aztertutako gaitasunen indarguneak eta hobetzeko arloak ezagutu ere, eta gaitasun horietako batzuk hobetzera bideratutako prestakuntza-programa bat diseinatu eta exukutatu da.
Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako V Plan Estrategikoa (2019-2022) dokumentuan aipatzen den bezala, Lanbide Heziketako tituluek formakuntza konpetentzia tekniko-profesionala osatzen dute izaera pertsonal eta sozialeko beste eduki batzuekin. Hori dela eta, Lanbide Heziketako ikastetxeek, lanerako prestakuntzaz gain, ikasleak gazte aktibo eta konprometitu gisa garatzea helburu duten prestakuntza-programak bultzatu ditzakete.
PRO programaren bitartez ikasleen alderdi pertsonalak garatzeko ekimena egin da, jasotzen duten formakuntza teknikoa osatzeko. Zehazki, irakasle-tutoreek beraien ikasleekin emozioak eta sentimenduak, autokontzeptua, gizarte trebetasunak, komunikazio gaitasunak eta erresilientzia landu dituzte, 16 hilabetez, bi ikasturtetan zehar. Lanketa horren ondorioz, ikasleen egokitzapen sozioemozionala eta eskolakoa hobetzea espero da.
En los dos últimos cursos se ha puesto en marcha en colaboración con la Universidad del País Vasco una primera edición del programa PRO con algunos grupos de estudiantes de Grado Medio de Formación Profesional de Usurbil. Esta colaboración ha permitido determinar las capacidades socioemocionales del alumnado, así como conocer las fortalezas y áreas de mejora de las competencias analizadas, y ha diseñado y exudado un programa formativo orientado a mejorar algunas de ellas.
Tal y como se menciona en el V Plan Estratégico de Formación Profesional del Sistema Educativo (2019-2022), los títulos de Formación Profesional constituyen una competencia técnico -profesional formativa con otros contenidos de carácter personal y social. Por ello, los centros de Formación Profesional, además de la formación ocupacional, pueden impulsar programas de formación que tengan como objetivo el desarrollo del alumnado como jóvenes activos y comprometidos.
A través del programa PRO se ha llevado a cabo la iniciativa de desarrollar los aspectos personales del alumnado para completar la formación técnica que reciben. En concreto, los profesores-tutores han trabajado con sus alumnos las emociones y sentimientos, el autoconcepto, las habilidades sociales, las habilidades comunicativas y la resiliencia, durante 16 meses, a lo largo de dos cursos. Fruto de esta elaboración se espera mejorar la adaptación socioemocional y escolar del alumnado.
Acabamos de poner en marcha una nueva web donde las personas interesadas podrán ver los cursos que se van a ofrecer, los detalles de cada formación e inscribirse directamente.
Además podrán disponer de un usuario que guardará su itinerario formativo.
Dentro de la oferta formativa de Usurbilgo Lanbide Eskola también se incluye la Formación Profesional para el Empleo. A diferencia de los Ciclos de FP, cuyas titulaciones son del sistema de Educación, son certificaciones emitidas por Lanbide e impartidas en Usurbilgo Lanbide Eskola.
Estas formaciones, las de Lanbide, se catalogan por las mismas familias profesionales que los Ciclos de FP, pero su duración, nivel, contenidos y fechas de impartición las establece la Escuela para cada curso académico.
Estos cursos están dirigidos a distintos colectivos: hay cursos para personas en situación de desempleo, formación ocupacional, y también cursos para personas trabajadoras en activo, formación continua.
En ambos casos, la FP para el empleo es la herramienta que permite que las personas continúen formándose a lo largo de su vida y de su carrera profesional, bien para actualizar sus conocimientos o bien para reciclarse y adquirir nuevas competencias que le ayuden a seguir desarrollándose y facilite su incorporación al mercado laboral.
Como novedad, este curso 2022-2023, Usurbilgo Lanbide Eskola pone a disposición de todos los participantes e interesados, un nuevo espacio web para que todas las personas y/o empresas puedan consultar mediante un buscador las formaciones que se ofertan.
Además, ofrece la posibilidad de registrarse y darse de alta como alumnado de FP Empleo en Usurbilgo Lanbide Eskola en el que consultar su perfil, su histórico de cursos, sus matrículas, etc…
Lo que se busca es facilitar a todas las personas interesadas en formarse una serie de ventajas que les ayuden a planificar y hacer seguimiento de su formación y aprendizaje a lo largo de la vida.
El objetivo es desarrollar proyectos de innovación aplicada con las empresas para responder a las necesidades de actualización científico-tecnológica del profesorado, promoviendo la innovación tanto en las pequeñas y medianas empresas como en los centros de FP.
Aldaketa askorekin hasi zen ikasturtea, ekipo berri bat osatzeko aukera, agian eskarmentu gutxiko ekipoa, nahiz eta gogoz beterik egon. Aurten Ion G. eta Unai A. etorri zaizkigu ekipoa osatzera.
2022/23-ko ikasturtean zehar enpresa desberdin asko ezagutu ditugu. Erreminta egileetatik hasi eta kafea ekoizten duten enpresetara, adibidez, Hepyc edo Euskovazza.
Kontsumoak kontrolatzetik enpresak behar dituen utilaje bereziak egitera, irudian ikus daitekeena bezala. Enpresen beharretara loturik eta hauen eguneroko zailtasunak xurgatzen.
Zenbakietan ipiniz gero, 22/23 honetan 27 bisita egin dira, 13 aurrekontu aurkeztu eta guztira 7 proiektu gauzatu dira.
Aurrera eraman diren proiektuen adibidea da Hepyc-ena.
Hepyc enpresarekin eginiko proiektua
Aurrera eraman diren proiektuen adibidea da Hepyc-ena. Makina berri bat ekarri zuten enpresara eta egokitzapen batzuk behar zituen.
Aurrez ikusitako utilajearen diseinua egokitu eta ekoiztu zen, euren makinan mekanizatzen dituzten erremintak egoki lotu ahal izateko.
Aurrediseinu bat egin zen enpresaren aldetik eta gure eskuetara planoa iritsi zen. Beraiekin hitz egin eta egokitzapen batzuk egin ondoren lehenengo prototipazio bat egin zen 3D inprimagailuetan.
Prototipo hau oinarri harturik aldaketa batzuk proposatu ziren, bai enpresa, zein Tkgune taldearen aldetik. Behin aldaketa hauen oniritzia jaso ondoren eta altzairuan fabrikatzeko aukera hautatu zen. Egun utilajea martxan dago enpresaren eguneroko lanean.
Tkgune, eguneroko arazoei erantzun bat emateko aukeraz haratago doa, irakasleen ezagutza maila handitzeko aukera modura hartu beharko genuke. Hau da aurtengo ekipoak Tkguneri eman dion zentzua, ikasi eta zabaldu.
Zorionez, gure inguruan badaude euskararen kudeaketa aurreratua egiten duten enpresak. Hauek, gure ikasle elebidunei, enpresetako prozesuetan eta euskal kulturan murgiltzeko aukera bikoitza ematen diete.
Badakigu LH Dualak langile kualifikatuak prestatzen dituela, ekoizpen sarearen premietara egokitzen direnak. Gure ikaslegoak balio erantsia jasoko du baldin eta enpresak euskararen erabilera normalizatua daukan bere prozesu zein egunerokoan.
Aurten Foru Aldundiak LH Duala euskaraz posible egiten duten enpresei ikusgarritasuna ematea eta emandako zerbitzua errekonozitu nahi izan du.
Usurbilgo Lanbide Eskolarekin Dual eredu ezberdinetan aritzen diren enpresen artean euskara ardatz daukatenak ugari dira. Denak saritzea gustatuko litzaiguke.
Adarra Lan Tresnak, Hernanin hornidura industriala, burdineria eta energia berriztagarrietako osagaiak merkaturatzen dituen enpresa izan da saritua.
Sari merezia, urteak daramatza gure ikasleak jasotzen Duala euskaraz gara dezaten.
Ekaitz Mendizabalek, bertako ordezkariak, beti izan du bere prozesuak euskalduntzeko grina. Horretan jarraitzen du.
Usurbilgo Lanbide Eskola ere saritua izan da, euskara bultzatzen duten enpresa horien bilaketan egiten duen lanagatik. Lan honen helburua gure ikasleei enpresan euskararen erabilera bermatzea izan da beti.
Ekaitz Mendizabalek Adarra Lan Tresnaren ordezkariak eta Isidro Zalduak gure eskolako zuzendariak jaso dute saria. Zorionak!!
Berrikuntza etengabea
beharrezkoa da gure eskolan, gizarteari zer ikasi eskaintzen
jarraitu ahal izateko etorkizunean ere. Berrikuntza Usurbilgo
Lanbide Eskolaren DNA-n egon da betidanik, eta orain
Berrikuntza Taldea berrikuntza dinamika berritzaile hori
bideratzen eta zabaltzen saiatzen dabil. Atzean geratu beharrean aurreratzen joateko, beste
Lanbide Heziketako zentroekin, Tknikarekin, enpresekin eta erakundeekin jakintzaren garapen eta transferentzian oinarritutako erlazioak garatu nahi ditugu. Berrikuntza Taldea
departamendu bakoitzeko
partaide banak osatzen dugu. Horrela, irakasleriarekin eta departamendu buruekin erlazio zuzenean gaude.
Aurten zentruak 6 berrikuntza proiektu garatu ditu. Batzuk iaz zabaldutako proiektuen
jarraipenak izan dira, eta beste batzuk berrikuntza taldeak eta irakaslegoak, eskolako
estrategiarekin bat eginez, eta
Lanbide Heziketako Nodoek markatutako ildoak jarraituz, garatutako behaketaren ondorio zuzena izan dira.
Fabrikazioko Mekanikoko sailak garapen polita egin du puntako teknologia baten inguruan. AUGMENTED REALITY deritzonaren aplikazioak aztertu dituzte: teknologia honek errealitatearen gainean elementu desberdinak proiektatzea ahalbidetzen digu, HTC HOLOLENS 2 betaurrekoei esker.
THINGSBOARD proiektuaren barruan tailerreko Pinacho torno batzuk sensorizatu eta honela momentu oroko lan datuak ere ikus ditzakegu, mekanizatzen gabiltzan bitartean (biraketa abiadura, aintzinapenak, Potentzia kontsumoa, etab.) eta zenbait eragiketen azalpenak ere ikus ditzakete aldi berean.
Honez gain, Mori Seiki makinaren erabilera didaktifikatu dute bideo tutorialez eta azalpenez. Bideo hauek betaurrekoetan ikus ditzake ikasleak, makinari so dagoen bitartean, eta horrela makina erabiltzen ikasi irakaslearen laguntzarik gabe.
Industria Mantzentzearen Digitalizazio espezializazioko ikasleekin eta Iurgi irakaslearekin batera, bestalde, SMC linea automatikoa didaktifikatu dute.
1Bukatzeko, tailerreko makinen mantenu plana garatzen hasi dira AUGMENTED REALITY erabiliaz aplikatzeko, eta teknologia hauen bestelako aukerak aztertu dituzte, datorren urtean ildo honekin jarraitu ahal izateko.
Bestalde, BIM proiektuaren barnean, Mireia Andueza Instalakuntzak eta Mantentze arloko irakasleak BIM-aren 7 dimentsioak lantzea erabaki zuen, adibide txiki baten bidez. Horretarako, Tknikan eraiki berri den Etxe Egokitu Adimentsua hartu da proiektuaren ardatz gisa, 7 dimentsioen lanketa burutzeko. Dimentsio bakoitzak duen eremua ikusirik, aurtengo ikasturtean lehenengo 3 dimentsioak lantzea da helburua. Datorren ikasturteari begira, aurten landu gabe geratu diren beste dimentsioetan aritzea aurreikusten da:
Mantenuko arloak badu beste proiektu interesgarri bat, Errealitate Birtuala Instalazioen marrazketan erabiltzeko. Asier Irureta irakasleak erdi mailako ikaslegoarekin batera instalazioak 3 dimentsiotako Sketch Up programan marrazten ditu, eta ondoren Oculus betaurrekoak erabiliz berauetan birtualki paseatzeko gai da. IOT bidezko neurgailuekin parametroak neurtzen ditu instalazioetan (tenperatura, buru termostatikoen kontrola, korrontea, hezetasuna), eta ikasleen mugikorrera eta ordenagailuetara bidaltzeko gai da. Azkenik, Innovae enpresarekin batera, Aula Birtual Interaktiboan erabiltzeko konpresore, zentral frigorifiko eta abarren 3D modelo birtual interesgarriak ere garatu ditu. Datorren urterako, Adimen Artifiziala txertatu nahi du instalazioen marrazketan.
Mantenu alorreko Iñaki Zendoia irakaslea beste proiektu interesgarri bat garatzen dabil Don Bosco eskolarekin batera. Kasu honetan, hozgailu bat birtualizatu nahi dute IOT teknologia erabiliaz.
Departamendu elektrikoak bi proiektu interesgarri garatu ditu. David Alias irakasleak Termo-batt proiektua garatu du, San Viator ikastetxearekin batera, baterien mantenurako termografiaren aplikazioa aztertuz. Proiektu hau teknologia termografiko digitaleko aplikazioan zentratua dago, eta Ion-Litio biltegiratze-sistemak aztertzeko erabiliko dute: tenperatura-gradienteak detektatzeko eta suteen aurreko zaintzak egiteko, biltegiratze eta kodiagnostiko-sistemen prebentzio mantentze-lanak BMSrekin komunikatzeko sistema konbentzionala erabiliz, eta horrela, baterietan konponketa aurreratuak eta optimak lortzeko. Ondorioz, Elektrizitate eta Energia Eraginkortasuneko sailak baloratzen ari dira gorabeherak edo matxurak aztertzeko eta konpontzeko aukera berriak emango dizkien ekipo termografiko bat erosteko aukera.
Ikasturte honetan gurekin ditugu Saioa eta Ainhoa eta ziurrenik eurak uste baino garrantzi handiagoa du beraien presentziak, pauso txikiek osatzen dituzte ibilbide luzeak.
Saioa Izeta aurten hasi da Administraritza Kudeaketa Erdi Mailako Zikloa ikasten. Orain arte Udarregi ikastolan beti izan ditu lagun hainbat hezitzaile, pedagogo terapeutiko eta orientatzaile bere ibilbide akademikoa aurrera eramateko ezinbesteko euskarri gisa. Aurten, aldiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu eta Lanbide Heziketara irten orduko jaso ohi zuen hezkuntza laguntza gehiena bidean geratu da, baina Ainhoa eta zikloko irakasle talde osoa du lagun etapa berri honetan.
Ainhoa Usurbilgo Lanbide Eskolan izan dugun lehen hezitzailea da, eta bere esperientzia eta prestakuntza luzeari esker, ezinbesteko figura zaigu ikastetxean, aurtengo kasuan behintzat, inklusioa bermatu nahi badugu.
Nahiz eta Berritzegunearen babesa izan, kanpotik jasotako baliabideak mugatuak dira kasu hauetan, Derrigorrezko etapa amaitu eta jada Lanbide Heziketako sisteman sartzen garenean. Behin eta berriro azpimarratu digute orientatzaile eta terapeuta pedagogiko baten beharra, benetan Saioa eta beste hainbat ikasleren behar errealak identifikatu eta erantzun egoki bat emateko. Hala ere, esan beharra dago pixkanaka pauso txikiak ematen hasi garela luzea espero dugun ibilbide honetan. Etorkizuneko ikasleek Saioak gure ikastetxera etortzeko hautuari esker irekitako bidean lortutako onurak disfrutatu ahal izango dituzte, hala nola irisgarritasuna hobetzeko
instalatu den aulkia edota jada martxan ditugun igogailuaren lanak. Saioa eta Ainhoak aitortu digute ez dela hasiera erraza izan, hainbat traba izan zituztela hasieran autobusean, sartzeko arrapalan… baina umorez eta pazientziarekin hartu dute prozesua, eta hasi gara besteok ere ohartzen gure ohitura txarrez.
Baina aldaketak instalakuntzetatik haratago doaz, ikaskuntza metodologia, edukien garapena, talde dinamikak… Irakasle taldea sekulako lana egiten dabil. Erronka berri hauen aurrean, ondoren ziklo eta ikasle guztietara zabaldu daitezkeen praktika berriak sortu ohi dira, azkenean guztiok irabazten dugu denontzako espazioa dagoenean.
Saioak ez digu inongo momentuan administraritza ez zela bere lehen aukera ezkutatu, baina ikastetxearen gertutasunak eta zikloaren lan aukera zabalek bideratu zutela hona. Hasi da hala ere, onurak ikusten, nola lotu bere afizio eta etorkizuneko proiektuak oraingo ikasketekin. Igeriketa da bere afizio maitatuena eta Donostiako Konporta Kirol Elkartean entrenatzen eta leihatzen du, bere ametsa kirol egokituaren munduan lan egitea litzateke, Ainhoa, zikloko lankide eta ikastetxearen helburua izango dugu bere amets horretan lehen pausuak ematen laguntzea. Berak hasitako bide hau, etorkizuneko ikasle askoren aukera izan dadin.
Reprogramación sistémica funcional: Es un método postural desarrollado para el fitness y el deporte por el creador del método hipopresivo Marcel Caufriez. El objetivo es que ante un estímulo postural, la respuesta neuromuscular sea la óptima:
OBJETIVOS:
- Mejora en la gestión postural estática y dinámica. Prevención y mejora de problemas de espalda, así como de todo tipo de hernias.
- Mejora de parámetros respiratorios incrementando el volumen inspiratorio, así como la fuerza respiratoria.
- Mejora de la función sexual gracias principalmente a un incremento del tono muscular y de la vascularización del periné.
- Es un perfecto sistema de mejora del rendimiento deportivo, aumentando la flexibilidad y la movilidad anatómica, proporcionando una mayor activación refleja de la zona lumbo-pélvica
- Mejoras estéticas gracias a una mejor postura y a una reducción del perímetro de cintura en reposo y con carga.
- Proporcionar placer y bienestar.
Garrantzitsua da ikastetxeak ikasleen garapena bilatzea prestakuntza, proiektu eta baliabideen bidez, baita bere langileen ongizate eta garapena bilatzea eguneroko lana egoki eta giro atseginean gauzatzeko. Hori izan da usurbilgo lanbide Eskolaren apustua azken urte hauetan, eta ildo honi jarraituz antolatu ditu langileentzako hainbat prestakuntza, teknikoetatik haratago: Yoga, Mindfullness eta orain Metodo Hipopresiboak.
Aurten, ikastetxeko langileek Cristina Beñaranen eskutik, astean bi saio izan dituzte Metodo Hipopresiboak lantzeko.
Dentro del método hipopresivo distinguimos dos grandes ramas: la terapia y el fitness (y deporte).
1- Terapia destinada al tratamiento y prevención de diversas patologías funcionales.
2- Fitness y deporte destinadas a mejorar la salud y la condición física asociada o no al deporte.
Es una técnica principalmente postural mediante diferentes niveles de progresión que van desde ejercicios estáticos hasta dinámicos. El objetivo es poner en situación postural hipopresiva para que de forma gradual el cliente controle la presión ejercida sobre las estructuras mejorando la activación refleja muscular a la vez que mejora el rendimiento deportivo gracias a beneficios cardiovasculares, respiratorios y neuromusculares.
La musculatura de la faja abdominal y del suelo pélvico debido a las a los constantes aumentos de la presión abdominal pierden una de las funciones para la que está diseñada que es la de ejercer de sostén de los órganos internos con hipopresiva RSF devolvemos esta función reprogramando la respuesta muscular ante estas circunstancias. Incrementa el tono muscular en reposo que es la contracción muscular sostenida y refleja disminuyendo el perímetro de cintura y mejorando la respuesta puesto que da soporte central delante de las actividades que demandan fuerza.
Usurbilgo Lanbide Eskolako lau kide Barefoot College International erakundeak Zanzibarren duen eskola bisitatu du martxoan eLankidetza-Garapen Euskal Agentziarekin batera.
Bidaiaren helburua, emakumeen ahalduntzea eta energia fotovoltaikoa uztartzen dituen “Solar Mama” proiektua bertatik bertara ezagutzea izan da, baita irekita dituzten beste lan lerroak ezagutzea ere; erlezaintza, emakumeen osasuna eta ongizatea, joskintza…
Han igarotako egunetan Barefoot College Zanzibarren duen formazio zentroa ezagutu dute, bertan, adin na-
gusiko emakumeak, horietatik asko alfabetatu gabeak, eguzki-energian nola trebatzen diren ikusteko aukera izan dute. Emakume hauek elektrifikatu dituzten komunitateak ere bisitatu dituzte, emakume eguzki ingeniariek prestakuntza jaso eta etxera itzultzen direnean beren komunitateetako erreferente bihurtzen dira etxeetara argia eramanez.
Gainera, bilerak egin dituzte Zanzibarreko Ahalduntze Ekonomikorako Agentziarekin, Barefoot Collegeko ordezkaritzarekin eta proiektuetan parte hartzen duten emakumeekin.
Programa honetan parte hartzen duten emakumeen gehiengoa amak edo amonak dira, euren herrietako eragin handiko kidetzat hartzen direnak. Beren lidergo ezaugarri naturalak beren komunitateetara itzultzeko aukera ematen die ezagutza berriak konfiantzaz eta indarrez zabaltzeko.
Kolore kode baten bidez zirkuitu elektrikoen ezaugarriak ezagutu, ekipoak muntatu eta beren komunitateko 50 etxeetan eguzki energia bidezko argiztapen sistemak instalatzen dituzte.
Programa hau neska eta komunitateengan aldaketa iraunkorrak sortzeko duen potentzialaren hasiera besterik ez da.
Barefoot College International gobernuz kanpoko erakunde bat da. Mundu osoko 93 herrialdetako 2000 herritan egiten du lan, Hego Amerika, Afrika, Asia... Zuzeneko prestakuntzaren eta zerbitzuen eragina bi milioi pertsona baino gehiagori eragin diezaioten, komunitateei ur garbia, bizimodu irabaziak eta energia seguru eta berriztagarrirako sarbidea emanez. Bidaia honek landa jakinduriaren balioa ikastera eta partekatzera bultzatu ditu. Oinutsik sortu zenaren istorioa da hau.
“Lanbide Heziketako Bikaintasun-Zentroen
Estatuko Sarearen” helburu nagusia da kalitatezko prestakuntza-programen garapena sustatzea, lan-merkatuaren
beharrei erantzuteko eta ikasleen garapen profesionalari laguntzeko.
Bikaintasun-sare horren parte dira espezializazio adimendunean oinarritutako lanbide-heziketako zentroak, ekosistema berritzaileen katalizatzaile bihur daitezkeenak, eta erreferenteak direnak berrikuntza eta ikerketa aplikatuan eta lurralde ezberdinetako sektoreen ekintzailetza aktiboan eta lehiakortasun-potentzialtasuneko arloetan.
Helburu hori lortzeko, Usurbilgo Lanbide Eskolak trantsizio energetikoa eta energia berriztagarri elektrikoaren sorkuntza bultzatuko duten proiektuak diseinatu eta garatuko ditu, LHko irakasleen eta hainbat eragile estrategikoren artean ezagutza eta informazioa transferitzea ahalbidetuko dutenak
Egingo diren ekintzen artean, honako hauek daude:
Lehenengo etapan, Energia eta Ur Saileko Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek berariazko prestakuntza jasoko dute, Bikaintasuneko Zentroen Sareak eskatzen duen Energia Berriztagarrien arloko eraldaketa teknologiko digitalaren prozesua gidatzeko.
Ondorengo faseetan, Usurbildik antzeko prestakuntza-eskaintza duten ikastetxeetako beste irakasle batzuk trebatuko dira, hala nola:
● Aerosorgailuetan prebentziorako mantentze-lanen erronkak planifikatzea.
● Altuerako lanetan erronkak planifikatzea eta GWO estandarretara hurbiltzea.
● Transformazio elektrikoko zentroetan erronkak planifikatzea.
● Bero-ponpen erronkak planifikatzea.
Gainera, energia garbien arloan proiektu berritzaileak garatuko dira, hala nola:
● Errealitate birtualera eta inmertsibora egokitutako aerosorgailuetan mantentze prebentiboko lanak planifikatzea eta gauzatzea.
● Energia-uharteak diseinatzea eta gauzatzea (balantze garbia eraikinetan).
● Instalazioen mantentze prediktiborako sistema integratuak monitorizatzeko, kontrolatzeko eta aztertzeko plataforma diseinatzea eta gauzatzea.
Azkenik, bereganatutako ezagutza eta esperientzia guztiarekin, garapen hauetan zehar, Usurbilgo Lanbide Eskolak industria eta energia sektorearen beharrizanei buruzko curriculuma berrikusten eta Energia Berriztagarrien sektoreko profil profesionalen beharrak hautematen lan egingo du.
Usurbilgo Lanbide Eskola ha sido definido como Centro de FP integrante de la “Red Estatal de Centros de Excelencia de Formación Profesional”, en el ámbito de las Energías Renovables.
La “Red estatal de centros de excelencia de Formación Profesional” tiene como principal objetivo promover el desarrollo de programas de formación de calidad que respondan a las necesidades del mercado laboral y contribuyan al desarrollo profesional de los estudiantes.
Forman parte de esta red de excelencia los centros de formación profesional basados en especialización inteligente que puedan convertirse en catalizadores de ecosistemas
innovadores y que sean referentes en los ámbitos de innovación e investigación aplicada y de emprendimiento activo de los sectores y las áreas de potencialidad competitiva en los diferentes territorios.
Para alcanzar este objetivo, Usurbilgo Lanbide Eskola, diseñará y desarrollará proyectos que impulsen la transición energética y potencien la generación de energía renovable eléctrica, que permitan la transferencia de conocimiento e información entre docentes de FP y distintos agentes estratégicos.
Entre las acciones que se llevarán a cabo, se encuentran las siguientes:
En una primera etapa, profesorado de Usurbilgo Lanbide Eskola del departamento de Energía y Agua recibirán una formación específica que les permitirá liderar el proceso de transformación tecnológica digital en el área de Energías Renovables que exige la red de centros de excelencia.
En fases posteriores desde Usurbil se formará a otros docentes de centros con oferta formativa similar en materias como:
● Planificación de retos en mantenimiento preventivo de aerogeneradores.
● Planificación de retos en trabajos en altura y aproximación a estándares GWO.
● Planificación de retos en centros de transformación eléctrica.
● Planificación de retos Bombas de Calor.
Además, se desarrollarán proyectos de carácter innovador en el área de las energías limpias tales como:
● Planificación y ejecución de trabajos de mantenimiento preventivo en aerogeneradores adaptados a la realidad virtual e inmersiva.
● Diseño y ejecución de “islas energéticas” (balance neto en edificios).
● Diseño y ejecución de plataforma de monitorización, control y análisis de sistemas integrados para mantenimiento predictivo de instalaciones.
Finalmente, con todo el conocimiento y experiencia adquirida, además de la propia, durante estos desarrollos, Usurbilgo Lanbide Eskola trabajará en la revisión curricular respecto de las necesidades del sector industrial-energético y en la detección de necesidades de perfiles profesionales en el sector de las Energías Renovables.
CIFP USURBIL LHII
Etarte bidea, 9 (Zubieta auzoa)
20170 USURBIL (Gipuzkoa)
Tel. 943 36 46 00
eskola@lhusurbil.eus
www.lhusurbil.eus
USURBILGO LANBIDE ESKOLA · 2022-2023