4
errebotean 2021-22
ESKOLA TXIKI, ILUSIO HANDI PP3-ko 1.mailako ikasleek erronka bereziari aurre egin behar izan diote aurtengo ikasturtean. Irailean jaso genuen bezeroaren eskaera, zein eta, Zubietako Herri Ikastetxea. Eskola txikiak aurkeztutako erronkak honela zioen:
“Gure ikasleen garapenean lagunduko duten materialak sortzea”. Erronka honi aurre egiteko, lehenik eta behin informazioa berta -bertatik ezagutu eta jasotzea zela erabaki genuen eta hori lortzeko zer hobeto eta ikastolako umeekin nahastu eta beraiekin jolasean ibiltzea baino. Oinarrizko beharrak ikusita, ikasleekin proposamenak garatzeko unea heldu zen. Talde bakoitzak bere proposamenaren zirriborroa ikastolako irakasleei aurkeztu zieten hobekuntzak edo aldaketak proposa zitzaten. Behin proposamenak onartuta, materiala sortzeari ekin zitzaion. Eskola txikiko umeek ere erronkaren garapena ezagutu zezaten, gure tailerrera bisita antolatu genuen. Bertan, gure ikasleek eta umeek, exekuzioaren inguruko azalpenak partekatu zituzten.
Gure ikasleek beraien erronka amaitu zutenean, berriz Zubietako Herri Eskolara joan ginen. Horrela, jokoak, jostailuak eta material didaktikoa elkarbanatu eta elkarrekin jolasteko aukera izan genuen. Gozatu ederra hartu genuen denok! Esperientzia honen bitartez, ikasleek, benetako erronka bat gauzatzeak dakartzan motibazio eta satisfakzio aldetik, izugarrizko esker ona adierazi dute, etorkizunean ere horrelako proiektuekin elkarlanean jarraitzeko ateak zabalduaz.
ikasgelatik