ERREBOTEAN 2022 Usurbilgo Lanbide Eskola

Page 28

28

gertutik

errebotean 2021-22

ELKARTASUNARI BESOAK ZABALDUZ Usurbilgo Lanbide Eskolan betidanik izan dugu garbi ikastetxea gizartean txertatua dagoen eragile garrantzitsua izan behar dela. Ezin dugu gure inguruan eta munduan dauden arazoekiko isolaturik bizi. Nahiz eta jakin ezin diogula arazo guztiei konponbidea bilatu, bai saiatzen garela, ahal dugun neurrian, ekintza ezberdinetan parte hartzen. Horren adibide dira 2021-22 ikasturtean antolatu ditugun ekimenak.

Odol ematea Ikastetxeak urte asko daramatza Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearekin elkarlanean. Ikasturte bakoitzean bi kanpaina antolatzen ditugu. Lehenengoa ikasturte hasieran izaten da, Iraila amaieran. Lehenik sentsibilizazio hitzaldiak antolatzen dira 1.Mailako talde guztientzat eta ondoren, beste egun batean, odol ateratzeak antolatzen dira. Bigarren kanpaina, gabonen ondoren izaten da, urtarrila amaieran. Ateratze kanpaina hauek ikasle, irakasle eta ikastetxeko langile guztiei zuzenduak izaten dira. Horrela, ikasturte bakoitzean 180 ateratze inguru egiten dira ikastetxean. Hala ere, Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearen helburu nagusia, ikasleek odola emateko ohitura hartzea da, hau da, hauek bizitza osorako odol-emaileak bilakatzea.

Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin elkarlana Gipuzkoako Elikagaien Bankua irabazi asmorik gabeko elkartea gara, aitortza legala duena, apolitikoa, akonfesionala, boluntario izaerakoa, erabat independentea eta autonomoa beraien kudeaketan. Beraien sortze-helburua Gipuzkoako lurraldean elikagaien zarrastelkeriaren aurka egitea da. Jasotzen ditugun elikagaiak sailkatu eta gure biltegietan, Laguntza-Zentroen esku uzten ditugu azkeneko onuradunen artean banatu ditzaten. Elikagaiak Laguntza-Zentroen bitartez besterik ez dira banatzen,

inoiz ez partikularrei. Laguntza-Zentroen arteko banaketa dohainik eta modu orekatuan egiten dute, erabiltzaile kopuruaren arabera. Horrez gain, beste Elikagai Bankuekin trukeak ere egiten dituzte. Urtean behin janari bilketa antolatzen dugu ikastetxean. Bilketa honek ere oso erantzun ona izaten du eta, nola ez, aurrerantzean ere ekimen honekin jarraitzeko asmoa dugu!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
ERREBOTEAN 2022 Usurbilgo Lanbide Eskola by lhusurbil - Issuu