24
errebotean 2021-22
gertutik
Maxux, Karmen eta Elena, BULEGOKO LANGILEAK Ikastetxe batean dauden pertsonei buruz pentsatzen dugunean, denoi ikasleak eta irakasleak etortzen zaizkigu burura. Baina ikastetxe baten funtzionamendu egokirako, badira ezinbestekoak diren beste langileak ere: atezain, garbitzaile eta bulegoko langileez ari gara hitz egiten. Hauen lana askotan ezkutukoa izaten da, baina oso garrantzitsua ikastetxeko egunerokotasunean dena ondo joan dadin.
Gaur Maxux Oyarzabal, Karmen Orbegozo eta Elena Bakaikoarekin elkartu gara. Hirurak bulegoko langileak dira eta beraien eguneroko lanari buruz hitz egin dugu. Maxux Asteasukoa da eta hamasei urte daramatza ikastetxean; Karmen, usurbildarra, 2011an hasi zen lanean Usurbilgo Lanbide Eskolan; Lasarteko Elena da berriena ikastetxean, duela 3 urte hasi zen gure artean lanean. Hirurak bulegoko langileak zarete, baina bakoitzak arlo ezberdin bat lantzen du. Zein dira zuen eginbeharrak? Maxux: Nik diru kontuak eramaten ditut: fakturak ordaindu, diru sarrerak kontrolatu, ikasleen erreziboak kudeatu eta abar. Ekonomia Arduradunarekin, Jaione Telleriarekin, elkarlanean jarduten naiz. Eskolara faktura asko iristen dira hilero. Faktura bakoitzak bere bidea egiten du: zein arlori dagokion ikusi, arlo bakoitzeko arduradunarekin faktura ondo dagoela ziurtatu, ordaindu, Hezkuntako aplikazioan faktura guztiak sartu eta abar. Ikastetxe bateko diru sarrera eta gastuen kontrola oso zorrotza izan behar da bidean alferrikako diru galtzerik egon ez dadin. Karmen: Nik ikasleen ibilbide akademikoarekin zerikusia duen tramite guztiak egin eta bertan sortzen den dokumentazioa ku-
deatzen dut. Prematrikulak, matrikulak, konbalidazioak, bajak, uko egiteak, titulu eskaerak eta abar. Ikasle asko pasatzen dira urtero ikastetxetik, bakoitza bere historial akademikoarekin, eta dokumentazio asko sortzen da. Oso garrantzitsua da hau ondo antolatuta edukitzea, ikasleek edozein ziurtagiri behar dutenean kudeaketa azkarra izateko. Elena: Nik hiru arlotan lan egiten dut. Alde batetik, Eskolako Lan Poltsaren kudeaketan lan egiten dut: enpresen langile eskaerak jaso, ikasleen datu basea eguneratuta eduki, hauen kurrikulumak antolatu, enpresei bidali eta abar. Bestetik, Enplegu Formakuntzako administraritza lanak ere egiten ditut, ekonomia arloan batez ere. Azkenik, ikasleak praktiketara joan ahal izateko sortu behar den dokumentazioa prestatzen dut, hauen datu guztiak Hezkuntzako aplikatiboan sartuz eta abar. Zer da zuen lanetik gehien eta gutxien gustatzen zaizuena? Maxux: Gutxien, kobratu beharreko bueltan etortzen diren erreziboak. Asko etortzen dira eta lan asko ematen dute. Dena bi aldiz egin beharrak amorrarazi egiten nau, jajajajaj! Bestela, nire lanarekin oso gustura nago eta pozik etortzen naiz lanera. Karmen: Niri gutxien gustatzen zaidana, norbaiti zerbait jakinarazi