20
berrikuntza
errebotean 2021-22
proiektuak
PROIEKTUETAN MURGILDURIK TKNIKA PROIEKTUAK deritzogunak, Lanbide Heziketako eskola desberdinetako irakasleen artean garatuak dira, Tknika-ren gidaritzapean eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren oniritziarekin. Aurten eskolan mota honetako 4 proiektu garatzen gabiltza:
CO2 HOTZGARRI BIDEZKO HOZTE ETA GIROTZE SISTEMEN DIDAKTIFIKAZIOA Proiektu honetan Mikel Carton eta Iñaki Zendoia daude inplikatuta, eta Energia eta Ura departamenduak arlo honetan urteetan zehar garatu duen teknifikazio estrategia islatzen du. Ihaz MEC proiektu baten barruan CO2-a hozgarri moduan erabiltzen duen instalakuntza bat lortu, muntatu eta formakuntza jaso ostean, aurten helburua berau didaktifikatzea da, Danfoss enpresatik formakuntza jasoz eta Don Bosco eta Lea Artibai eskolekin batera material didaktikoa sortuz. Proiektu honetan Airea Tratatzeko Unitate berri bat ere didaktifikatu nahi da.
CO2 ETA GWP BAXUA DUTEN HOZGARRIEN (R32) BIDEZKO HOZTE ETA GIROTZE SISTEMEN AZTERKETA Proiektu honetan Mikel Carton eta Iñaki Zendoia daude inplikatuta. Mantenu, Energia eta Ura departamenduak arlo honetan urteetan zehar garatu duen teknifikazio estrategia islatzen du. Iaz bi instalazio burutu ziren. Bat, MEC proiektu baten barruan, CO2-a hozgarri moduan erabiltzen duen instalakuntza transkritiko bat lortu, muntatu, martxan jarri eta prestakuntza jaso egin zen. Bigarrena, Airea Tratatzeko Unitate instalazio bat muntatu zen. Aurten, alde batetik ATU berria martxan jarriko dugu eta dugun ATU zaharrarekin konparaketa bat egingo da, non aztertuko dira bien osagaiak eta haien eraginkortasun energetikoa, eta beste aldetik, CO2 eta GWP baxua duten hozgarriak erabiltzen dituzten ekipoen azterketa egingo da. Lortzen diren emaitzekin erronkak diseinatuko dira gure eskolan erabiltzen den ETHAZI metodologian erabiltzeko. Proiektu honetan gure eskolaz gain, Don Bosco eta Lea Artibai eskolak ere parte hartzen dute.
ZELULA 5.0 Iosu Alonso eta Javi Salvador dira proiektu honen arduradunak, eta Easorekin batera Industria Zelula Automatizatuen Retrofitting-a egin nahi dute, Industria 5.0-ko aro berriak deskribatutako eskakizunetara egokitzeko garatuz. Internet of Machines-en (IoM) espezializazio-arloan Tknikan ikasitakoa inplementatzea eta zelulara transferitzea dira helburu nagusiak, baina baita ere Industrial Internet Of Things (IIoT) deritzona arakatzea, etorkizunean Enpresa Txiki eta Ertainen datuak monitorizatzeko helburuarekin.