16
ikasgelatik
errebotean 2021-22
ERASMUS Europako ateak zabalduz POLONIA Rzeszow. Nolako hiria da? 200.000 biztanle inguruko hiria da. Niri Iruñea gogorarazten dit. Polita da baina ez da, esate baterako, Bartzelona edo Madril bezain handia eta turistikoa. Hala ere, bertan Europako Erasmus ikasle pila bat dago eta honek giro berezia ematen dio hiriari. Krakovia 2 ordutara dago. Badugu aurrerago bertara berriz joateko asmoa. Gainera, Krakoviatik irteerak antolatzen dituzte Auschwitzeko konzentrazio-eremura eta badugu joateko gogoa.
Alexander Iturralde, Iñigo Echeveste eta Joel Granados Polonian daude, Rzeszow hirian. Hirurak Energia Berriztagarriak Zikloa ari dira amaitzen. Alexander SPEC4ENERGY enpresan hasi da praktikak egiten. Iñigo eta Joel, berriz, SM-Project enpresan. Alexanderrekin elkartu gara bere lehenengo egunen berri izateko. Noiz iritsi zineten Poloniara? Gu otsailaren 22an iritsi ginen Poloniara. Lehenengo 2 egunak Krakovian pasa genituen, turismo pixka bat egiten eta ondoren gure herrira bidaiatu genuen, Rzeszowera. Berez, guk gure bidaia aurreratu dugu. 3 hilabeteak pasatzeko ikasleen egoitza bat proposatu ziguten. Guk nahiago genuen pisu bat bilatu eta lehenengo egunak horretan pasatu ditugu. Baina azkenean ez dugu pisurik aurkitu eta Ikaslanek proposatutako egoitzan geratu gara. Eta zer moduz ikasleen egoitza horretan? Egoitza, eraikuntza bezala, ez dago oso ondo. Zaharra da eta oinarrizkoa dela esan dezakegu. 10 pisuko eraikuntza bat da. Bestalde, Erasmuseko ikaslez beteta dago. Espainiako 100 ikasletik gora daude bertan. Euskaldunak, berriz, 30 inguru. Hori dela eta, oso giro ona dago.
ITALIA
Eta enpresan, zer moduz? Ni SPEC4ENERGY enpresan hasi naiz aste honetan bertan (martxoaren 7an) eta egia esan oso gustura nago. Panel Fotovoltaikoak instalatzen dituen enpresa bat da. Hasieratik oso ondo sentitu naiz. Langile eta nagusien aldetik oso tratu ona jaso dut. Edozein zalantza dudala, lasai galdetzeko esan didate. Detaile bezala, iritsi bezain pronto enpresako arropa eman zidaten, lanean erabiltzeko. Bestalde, lehenengo egunean bertan etxebizitza bateko teilatuan jardun nintzen lanean, instalazio fotovoltaiko bat egiten. Bigarren egunean, berriz, elurra egin zuen eta jaitsi beharra izan nuen. Teilatua zuri zegoen eta segurtasun kontuengatik, esperientzia gehien zuten langileak bakarrik jarraitu zuten teilatuan lanean. Iñigo eta Joelek hasiera gogorragoa izan dute. Beraiek SM-Project enpresan daude. Badirudi komunikazio arazoak izan dituztela enpresa honetan. Baina tira, oraintxe hasi dira eta espero dugu hobera joatea. Hizkuntzarekin, nola moldatzen zarete? Nik, nagusiarekin ingelesez hitz egiten dut. Baina langile askok ez dakite ingelesez eta itzultzailearekin moldatu behar izaten dugu.
Imanol Ganzarain, Alejandro Juarez, Xabier Ledesma, Malen Lanz eta Onditz Recondo Italian daude Florentzian. Imanol, Alejandro, Xabier eta Malen Administrazioa eta Finantzan Zikloan daude eta Florentziako Justizia Auzitegian dabiltza praktikak egiten. Onditz, berriz, Instalazio Termiko eta Fluidodunen Mantenua Zikloa ari da amaitzen, praktikak Grand Hotel Mediterraneon ari delarik egiten. Malenekin hitz egin dugu, bere esperientzia ezagutzeko. Zer moduz lehenengo egunak Florentzian? Oraintxe 10 egun dira iritsi ginela. Usurbilgo Lanbide Eskolatik bost ikasle joan gara eta denak pisu batean gaude elkarrekin. Etxea erdigunetik 20 minutura dago eta dagoeneko hiriko leku politenak ezagutzeko aukera izan dugu. Leku guztietara oinez joaten gara. Florentzia oso polita da. Eguraldiari dagokionez, Euskal Herrian baino hotz handiagoa egiten du, goizetan zero azpiko tenperaturak ikusi ditugu, baina gustura gabiltza.