12
ikasgelatik
errebotean 2021-22
STEAM STEAM Prestakuntza Osagarria
Formación Complementaria STEAM
Helmuga berera heltzeko bideak hainbat izan daitezke, baita ikasketetan eta lanean ere. Premisa honetatik abiatuz eta ohiko ibilbide akademikoez gain kalitatezko alternatiba bat eskaini nahian sortzen da STEAM ekimena gure eskolan.
Los caminos para llegar a un mismo destino pueden ser variados, incluso en los estudios y en el trabajo. Partiendo de esta premisa y tratando de ofrecer una alternativa de calidad a los itinerarios académicos habituales, surge en nuestro centro la iniciativa STEAM.
Usurbilgo Lanbide Eskolan aurten lehen aldiz STEAM taldea sortu dugu, Erdi Mailako hainbat familia profesionaletako 8 ikaslez osatua. Ikasle hauek, euren zikloko ikasketak egiteaz gain, astean 3 arratsaldez prestakuntza gehigarria jasotzen dute.
Este año hemos implantado por primera vez el grupo STEAM en Usurbilgo Lanbide Eskola, formado por 8 alumnos de diferentes familias profesionales de Grado Medio. Estos alumnos, además de cursar sus estudios de ciclo, reciben formación adicional 3 tardes a la semana.
Zertarako?
¿Para qué?
Badirudi lan jakin edota ikasketa jakin bakoitzari ibilbide jakin bat dagokiola; lehen bait lehen lan mundura txertatu nahi bada Lanbide Heziketa, eta Goi Mailako ikasketak gauzatu nahi izanez gero Batxilergoa. Baina benetan horiek dira ditugun aukera bakarrak? Behin eta berriro entzuten dugu etorkizuneko gizarteak eta lan munduak perfil berriak eskatzen dituela, agian harainoko ibilbideak ere birpentsatu beharko ditugu.
Parece que a cada trabajo y/o estudio concreto le corresponde un determinado itinerario; si se quiere incorporar cuanto antes al mundo laboral la Formación Profesional, y si se quieren cursar estudios superiores el Bachillerato. ¿Pero realmente son esas las únicas opciones que tenemos? Una y otra vez escuchamos que la sociedad del futuro y el mundo laboral exigen nuevos perfiles, quizá tengamos que repensar también las rutas hasta estos nuevos perfiles.