KOOP-Euskal Enpresa Kooperatiboa - nº 86 ENERO 2021 URTARRILA

Page 9

A FONDO

KONFEKOOP Irakaskuntzak hezkuntza kooperatiben errealitatea eta eskaerak aurkeztu dizkio Hezkuntza Sail berriari

Jokin Bildarratz, Konfekoop Irakaskuntzako ordezkariekin.

A

benduaren 10ean burutu zen bileran KONFEKOOPIrakaskuntzako ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu berriari, Jokin Bildarratz-i, hezkuntza kooperatiben izaera, errealitatea, eta legealdi berrirako eskaera eta lan proposamenak aurkeztu zizkion. 2020-21 ikasturteko datuen arabera, egun KONFEKOOPIrakaskuntzak 88 hezkuntza kooperatiba biltzen ditu, horietatik 50 gurasoen kooperatibak, 24 kooperatiba integral eta 14 Irakasleen kooperatibak. Bertan 76.000 ikasle, ia 7.000 lanpostu eta 57.000 bazkide daude , eta ia kooperatiba denek, %90, berariazko Eusko Jaurlaritzako HERRI ONURA izendapena dute. Eta kooperatiba izaerarekin lotura duten gaietaz arduratzeaz gain (kooperatiba legedia, sustapen kooperatiboa, fiskalitateaz, inbertsio diru-laguntzaz,..) irakaskuntza kooperatiben interesen defentsa eta beraien garapena du helburu. Kooperatiben azken legeko 156 artikuluak dion bezala herri onura izateegatik gure iritzia entzuna izateko eskubidea dugu. Zentzu horretan KONFEKOOP-Irakaskuntza hezkuntza-eragile gisa tratatzeko eskatu zen bileran. Heziberri landu eta onartu zenean horrela izan zelako, sinatzaileak izan ginen; Hezkuntza Akordioa landu zenean ere parte hartu baigenuen, eta datorren hezkuntza lege berrian ere parte hartu nahiko genuke. Lege bereko 157 artikuluan oinarrituta, hezkuntza-arloan kooperatibismoa sustatu eta zabaltzeko neurrietan oinarrituta, ondorengo eskaerak ere egin ziren:

www.konfekoop.coop

• Irakaskuntza kooperatibek bere instalazioetan egindako inbertsioak finantzatzen laguntzeko, HEZKOOP deialdi berri bat eskatu zen, 2022 urterako posible bada. • Kooperatibismoaren balioak eta printzipioak hezkuntzasistemako maila guztietako hezkuntza-curriculumetan hedatzeko hezkuntza-programak sustatzea. • Ikastetxeetan ekintzailetasuna prestakuntza-programak sustatzen laguntzea. Hainbat ikasturte daramatzagu programa bat probatzen, Ikasle Kooperatiben ekimena, eta bultzada bat eman nahiko genioke. Beste eskaera atalak hezkuntza itunekin du lotura: estatuko oinarrizko araudian jasotzen den bezala batetik itunak izateko kooperatibak dugun lehentasuna, eta bestetik LOMLOE lege berrian, 116 artikuluan ,etorkizunean garatu beharreko araudia. Hezkuntza Lege berrian hori aintzakotzat izatea eskatu zen. Horrez gain euskal kooperatibismoak Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan parte hartu nahi duela jakinarazi genion. Egungo aipatu kontseiluaren osaketan enpresen 7 ordezkari daude, eta KONFEKOOP-ek, 1.300 enpresa biltzen dituen Konfederazioak, horietako bat izatea nahiko luke. Bilera Hezkuntza Sailarekin kolaboratzeko prestutasuna adierazi zen, konkretuki hezkuntza planetan eta proiektuetan sailarekin lankidetzan jarduteko proposamena.

URTARRILA I ENERO 2021

KOOP 09


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
KOOP-Euskal Enpresa Kooperatiboa - nº 86 ENERO 2021 URTARRILA by KONFEKOOP - Issuu