3 minute read

KONFEKOOP- Irakaskuntza

A FONDO

KONFEKOOP Irakaskuntzak hezkuntza kooperatiben errealitatea eta eskaerak aurkeztu dizkio Hezkuntza Sail berriari

Advertisement

Jokin Bildarratz, Konfekoop Irakaskuntzako ordezkariekin.

Abenduaren 10ean burutu zen bileran KONFEKOOPIrakaskuntzako ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu berriari, Jokin Bildarratz-i, hezkuntza kooperatiben izaera, errealitatea, eta legealdi berrirako eskaera eta lan proposamenak aurkeztu zizkion. 2020-21 ikasturteko datuen arabera, egun KONFEKOOPIrakaskuntzak 88 hezkuntza kooperatiba biltzen ditu, horietatik 50 gurasoen kooperatibak, 24 kooperatiba integral eta 14 Irakasleen kooperatibak. Bertan 76.000 ikasle, ia 7.000 lanpostu eta 57.000 bazkide daude , eta ia kooperatiba denek, %90, berariazko Eusko Jaurlaritzako HERRI ONURA izendapena dute. Eta kooperatiba izaerarekin lotura duten gaietaz arduratzeaz gain (kooperatiba legedia, sustapen kooperatiboa, fiskalitateaz, inbertsio diru-laguntzaz,..) irakaskuntza kooperatiben interesen defentsa eta beraien garapena du helburu. Kooperatiben azken legeko 156 artikuluak dion bezala herri onura izateegatik gure iritzia entzuna izateko eskubidea dugu. Zentzu horretan KONFEKOOP-Irakaskuntza hezkuntza-eragile gisa tratatzeko eskatu zen bileran. Heziberri landu eta onartu zenean horrela izan zelako, sinatzaileak izan ginen; Hezkuntza Akordioa landu zenean ere parte hartu baigenuen, eta datorren hezkuntza lege berrian ere parte hartu nahiko genuke. Lege bereko 157 artikuluan oinarrituta, hezkuntza-arloan kooperatibismoa sustatu eta zabaltzeko neurrietan oinarrituta, ondorengo eskaerak ere egin ziren: • Irakaskuntza kooperatibek bere instalazioetan egindako inbertsioak finantzatzen laguntzeko, HEZKOOP deialdi berri bat eskatu zen, 2022 urterako posible bada. • Kooperatibismoaren balioak eta printzipioak hezkuntzasistemako maila guztietako hezkuntza-curriculumetan hedatzeko hezkuntza-programak sustatzea. • Ikastetxeetan ekintzailetasuna prestakuntza-programak sustatzen laguntzea. Hainbat ikasturte daramatzagu programa bat probatzen, Ikasle Kooperatiben ekimena, eta bultzada bat eman nahiko genioke. Beste eskaera atalak hezkuntza itunekin du lotura: estatuko oinarrizko araudian jasotzen den bezala batetik itunak izateko kooperatibak dugun lehentasuna, eta bestetik LOMLOE lege berrian, 116 artikuluan ,etorkizunean garatu beharreko araudia. Hezkuntza Lege berrian hori aintzakotzat izatea eskatu zen. Horrez gain euskal kooperatibismoak Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan parte hartu nahi duela jakinarazi genion. Egungo aipatu kontseiluaren osaketan enpresen 7 ordezkari daude, eta KONFEKOOP-ek, 1.300 enpresa biltzen dituen Konfederazioak, horietako bat izatea nahiko luke. Bilera Hezkuntza Sailarekin kolaboratzeko prestutasuna adierazi zen, konkretuki hezkuntza planetan eta proiektuetan sailarekin lankidetzan jarduteko proposamena.

La sede de Bexen Medical en Hernani alberga las vacunas para la covid-19

La firma está integrada en la Cooperativa Oiarso de Mondragon Corporación.

El pasado 29 de diciembre llegaban Bexen Medical está teniendo un papel proa la sede de Bexen Medical en Her- tagonista en la lucha frente a la covid-19 en nani (Gipuzkoa), las 16.000 dosis de la Euskadi ya que, además de su función en el vacuna de Pfizer que comenzaron a proceso de vacunación y tal y como anunser administradas en las residencias ciábamos en nuestro anterior número, se de Euskadi el 30 de diciembre. En las ha convertido en el primer fabricante por instalaciones de la cooperativa la vacu- volumen de mascarillas en España del tipo na se ha almacenado a la temperatura quirúrgico 2R, de tres capas. Una muestra de menos 70 u 80 grados y, según in- más del compromiso de las cooperativas forman, tiene capacidad de conservar a vascas con las soluciones necesarias para esta temperatura 30 millones de dosis. afrontar la pandemia.

Aurrenak recibe el XX Premio Dato a la empresa solidaria alavesa

El galardón que concede la Revista Dato Económico, pretende poner de relieve la cara solidaria de las empresas alavesas y en este caso, se ha querido reconocer a Aurrenak, S.Coop. de Mondragon Corporación por sus proyectos cooperativos y su inversión anual en ellos. Zorionak!

El Premio DATO está patrocinado por Laboral Kutxa, Konfekoop y Fundación Michelin.

This article is from: