ENTREVISTA
“
Euskadiko eredu kooperatiboa, kontsumokoa barne, puntakoa da inguruan eta erbestean dagoenarekin konparatuz
”
Zer da KONFEKOOP KONFEKOOP-Kontsumo? Zer eginkuzun dauka talde sektorialak KONFEKOOP barruan? KONFEKOOP euskadiko kooperatibak elkartzen dituen erakundea da. Bertan kooperatiba eredua aukeratu degun enpresa ezberdinen zenbait interes eta behar kudeatzen dira. Kooperatiba mundua esparru edo sektore askotako erakundez osatua dago eta, hauen artean, kontsumitzaileak batzen ditugunak aurkitzen gara, hau da, kontsumo kooperatibak. Kontsumitzaileek behar dituzten zenbait produktu eta serbitzuen inguruan sorturikoak. Elikadura, energi indarra, etxebizitza partekatuak, kultura eta beste zenbait behar asetzeko sortuak. Eta sektore berdineko kooperatibak, behar antzekoak izanik, talde sektorialetan elkartzen gara KONFEKOOP barruan. Talde sektorial hauen eginkizuna, taldea osatzen duten kooperatiben arteko harremana eta partaidetza bermatzea da. Zure ustez, nola egokitzen da Euskadiko kontsumo eredu kooperatiboa, kanpoan dauden ereduekin konparatuz? Euskadiko eredu kooperatiboa, kontsumokoa barne, puntakoa da inguruan eta erbestean dagoenarekin konparatuz. Elikadura sektorean zenbait berezitasun dauzka Euskadiko eta Espainiako eredu kooperatiboak Europarekin konparatuz. Gure inguruan guztiz barneratua dago kontsumo kooperatibetako langileak eta kontsumitzaileak bazkide izatea. Kudeaketa eta kidesatusuna ondo orekatzen duen eredu bat bezala ikusten dugu. Europako beste herrialdeetako kontsumo kooperatibek, elikadura dutenak jarduera nagusi bezala, ez dute langilea bazkidetzat onartzen, kontratatutako langileak dira. Honek jabetza, kudeaketa eta kidetasunean izugarrizko ezberdintasuna suposatzen du. Energiaren arloko kooperatiben kasuan ere, Euskadiko kooperatiba (Goiener), Espainiako eskualde aurreratuenen parekoa den garapena izaten ari da, boluntario eredu oso aipagarri batekin. Goienerrek goi posizioak dauzka gaur egun Estatuko energia iraunkorreko kooperatiben elkarte nagusienean. 14 KOOP
Ildo horretan, EROSKI-k, Euskadiko koorperatibismoaren erreferentzia dena, eredu horiekin kontrastea egiten al du? Bai noski. Beti da garrantzitsua inguruan dauden esperientziak ikertu eta beraiengatik ahal den guztia ikastea. Gutxi dira Espainian Eroskik daukan tamaina eta edapena duten kooperatibak eta daudenekin harreman estuak izan ditugu historian zehar eta elkarlanean jarduten gara erakunde ezberdinetan. Europara begira ere, eredu kooperatiboa daukagun zenbait banaketa enpresen arteko harremana estua izaten da, elkarrekiko interesak defendatzeko eta, zenbait arlotan, kooperatiben ereduan oinarrizkoak diren zenbait esparru garatzen elkarlaguntzeko.
“El modelo cooperativo de Euskadi
es puntero en relación a los de alrededor o el extranjero”
Zein kontsumo-koorporatobismoaren beste eredu ari dira agertzen azken 5 urteetan? Nola egokitzen dira eredu tradizionalera? Azken urteetan, kontsumitzaileen kooperatiba gisa gehien garatzen ari diren sektoreak energia eta adinekoentzako elkarbizitza kooperatibak dira. Lehenengoen kasuan, aurre egiten ari diren erronka nagusia konpainia elektriko handientzako definitutako eta energia iraunkorreko esperientzia kooperatiboak alde batera uzten dituen legerian integratzea da. Hainbat autonomiaerkidego daude mota honetako ekimenak indarrez sortzen ari direnak. Adinekoentzako elkarbizitza kooperatiben kasuan, haien erronka nagusia beren jardueraren garapen legala da. Interes handiko ekimenak dira, definitzetik konstituziora arte prozesu luzea egin behar dutenak, bidea egiteko erreferentzia garbirik izan gabe.
URTARRILA I ENERO 2021
www.konfekoop.coop