A FONDO Orkli, Koop. Elk.
“Langileak proiektuaren parte sentitzeko eredu kooperatiboak bere eskura jartzen dituen tresna ezberdinak dira gure izaeraren onura nagusia”
Axier Lekuona, Presidentea.
“
Langileek proiektuarekiko duten atxikipena, proiektuaren parte sentitzeko eredu kooperatiboak bere eskura jartzen dituen tresna ezberdinak, dira nire ustez kooperatiba izaerak beste proiektu batzuekiko eman dezakeen onura nagusia”. Hauxe da Orkli Kooperatibaren presidenteak, Axier Lekuonak, elkartearen historioari buruz esan diguna. Garai horietan, Goierriko maila industrialean zeuden enpresetan emakumeen presentzia oso arraroa eta ikustez zaila zela ikusi zuten, eta horri erantzun bat emateko, emakumeei lan aukera eman ahal izango liokeen proiektu bat lantzen hasi ziren. Proiektu hori aurrera ateratzeko, Copreci kooperatibarekin kontaktuan jarri ziren, eta Goierrin inplantazioa lantzen hasi ziren. Prozesu honi esker, 1974ko abuztuan Ordizian aktibitatea hastea posible izan zen. Orkli Kooperatibak, gaur egun lantzen dituen produktu-lerroetako batzuk kooperatibaren jatorritik landutakoak dira. Horietatik, multzo magnetiko eta termopareen produkzioa pisu gehien duten zereginak dira. Lekuonak dioenez, “gasaren segurtasuna bermatzeko erabilzen diren osagaiak dira, eta gure kasuan gehienbat erregai modura gasa erabiltzen duten sukaldeetan erabiltzen dira”. Termopareak sukaldeen fabrikatzaileei saltzen dizkiete [Jatorrizko ekipamenduaren fabrikatzailea (OEM) hornitzaile bezala], eta multzo magnetikoak, berriz, sukaldeetan integratuta joaten diren balbula fabrikatzaileei (TIER1 hornitzaile modura jokatuz). Mundu mailako sukalde eta balbula fabrikatzaile nagusiak dira haien bezeroak, Orklik mundu mailan lidergo posizio batean egonda segurtasun termoelektrikoaren merkatuan. Bere jatorritik Berokuntzako balbulagintza ere landu izan du, eta gaur egungo merkatuari egokitutako soluzio berriak lortzen jarraitzen dute.
06 KOOP
Presidenteak, “kronologikoki beranduago landu genuen eremua Gas-Galdaren osagaien eremua” izan zela dio, 90. hamarkadaren erdialdean jauzi eginda merkatu horretara. Gaur egun, osagai hidraulikoen merkatura ere jauzi egin dute, erreferentziako hornitzaile bat izanda, “Europa mailako galdarafabrikante nagusientzat”. “Azken urteotan galdaretako osagaien negozio honetan jauzi kualitatibo bat eman nahiean gabiltza, galdarako errekuntza eta bero-trukatze esparruetan Orkli erreferente bihurtu nahiean”, dio Lekuonak. Horretarako, Orkli-k produktu propioaren garapena eta beste zenbait aktorerekin alianza estrategikoak bultzatu ditu.
Nazioartekotzea Orkliren narioartekotze politikak 2000. hamarkadaren hasieran bultzada nabarmena jaso zuen. Orduan jarri zuen Orklik martxan merkatu txinatarrean gure presentzia indartzeko estrategia, eta presidenteak dioen bezala, gure presentzia eta estrategiak “dagoeneko 20 urteko historia pilatu du, eta merkatu horretan ere erreferente izatera eraman gaitu”. 2005 inguruan Hegoamerikan indartu eta sendotzeko, Brasilen haien filiala osatu zuten, eta ordutik hona kontinente horretan indartze nabarmena ezagutu dute. 2015etik gaur egunera ere Italiako bi enpresetan partaidetzak hartu dituzte (Valmex Spa eta Giordano Controls Spa). Orklin gaur egun, 450 bazkide inguruk egiten dute lan, eta horrez gain, kontratatutako beste 100 pertsona inguruk ere bere lankidetza eskaintzen digute lan kargaren arabera. Atzerriko filialak kontuan edukita, guztira 1.300 langile inguru ditu Orkli-k.
URRIA I OCTUBRE 2020
www.konfekoop.coop