2 minute read

Ukimaina Koop. Elk. Txikia

JAIO DIRA

Ukimaina, Koop. Elk. Txikia

Advertisement

Olaia Uriarte eta Adrian Flor.

Ukimaina, musika eta fisioterapia batzen dituen proiektua

Olaia Uriarte, musikarietan espezializatutako fisioterapeuta, eta Adrian Flor, musikari eta hezitzailea, Ukimaina sortu dute, fisioterapia, musika eta osasuna elkartzen dituen lekua.

Donostiko Gros auzoan, Olaia eta Adrianek fisioterapiari beste ikuspegi bat eman nahi izan diote, biolinarekin musika jendeari gerturatuz. Ideia hau Zaragozan jaio zen, Adrianek bertan baitauka musika eta familiak batzen dituen proiektu bat martxan, “Camerata San Nicolás” deiturikoa. “Orduan, musika eta osasuna batzea erabaki genuen, musikariek Olaiaren laguntzaz beraien gorputza zaindu zezaten eta era berean, Adrianek bere musika ezagutzarekin, arlo teknikoena osatu zezan”, diote. Baita ere, eredu kooperatibista hautatu zuten aukera hoberena bezala Ukimainarentzat, “enpresaren eraketa prozesuan zeuden erraztasunak eta proposatutako laguntzek egin zuten gainontzeko enpresa ereduen artean kooperatiba ereduarengatik erabakitzea”. Hasierak zailak direla diote, eta Ukimainan ados daude: “Lehenik, paper mordoa egin beharra, gune egokia topatu, gune hori bera gure beharrei moldatu, beharrezkoak diren baimenak lortu, eta hori guztia prest dagoenean, gure burua ezagutzera eman eta jendea sartzea lortu”. Proiektua eta ideia hain originala eta berria izanda, gendarekin konexioa zailagoa dela diote: “kontzeptu berri bat eskeini nahi diogu jendeari, eta batzuetan zaila izaten da hori ondo helaraztea”. Ukimainan, Olaia eta Adrian dira langile bakarrak, eta biak arduratzen dira proiektua aurrera eramateaz.: “Bakoitzak bere arloan egiten dugu lan, baina ezinbestekoa dugu elkarlana, musika eta osasuna bat eginez”. Fisioterapia arloan, Olaia da arduratzen dena, musikarien nahiz edozeinen gaitzak tratatuz: “Hau guztia, esku terapia, ariketa eta mugimendua eta minaren inguruko hezkuntzaren bitartez baloratu eta tratatzen du”. Adrianek, berriz, musikarekin zerikusia duenataz arduratzen da. Musika denontzat gertukoa izatea da bere helburua: “Biolinaren bitartez transmititzen ditu balore hauek, gero, nahi duten guztien artean orkestra bat sortu eta denon artean musikaz gozatzeko”. Horrelako proiektu politak eta originalak, gogo eta denbora asko behar dituzte, eta hau ez da salbuespena: “Pertsona gazteak gara, langileak eta energiaz beteta. Gure arloetan ideia berriak eskeintzeko gogoak dauzkagu, beti jendea mimoz tratatuz eta bai Donostia hiriariarentzat eta baita auzoarentzat ere, kultura sortuz”. Desberdinak direla ere garrantzitsua dela esan genezake, inork egiten duena egiten dutelako, eta hori, interesa pizten du: “Gaur egun Donostian bakarrak gara bai musika eta baita fisioterapia arloan ere eskeintzen dugun zerbitzuarekin. Gainera, baikoitzaren sektorean dauden ideiak eta sinesmenak eraldatzeko gogoz beteak gatoz”. Ukimainatik, kooperatiba eredua beraientzat hoberena dela dakite, segurtasuna eta elkarlanean lan egitea beraien ideiekin eta lan egiteko moduarekin bat egiten duelako: “Ezagun baten bitartez eduki genuen kooperatiben berri, eta informazio bila hasi ginen. Gure pentsamendu ereduarekin bat egiten zuela ikusteaz gain, Elkarlanen babesa eta laguntza jaso genezakeela jakiteak egin zuten kooperatiba enpresa ereduarengatik erabakitzea”. COVID-19a guztion buruan dago, normala den bezala, eta sektore guztietan aldaketak derrigortu ditu, lana egiteko moduan, adibidez, eta Ukimainan hau ondo dakite: “Momentu zailak dira gehiengoarentzat, eta baita guretzat ere. Zaila egiten ari zaigu jendeari iristea, beldurra somatzen dugu inguruan. Beste egoera batean eskoletara iristea edota kaletik pasatzen den jendea barrura sartu eta informazioa eskatzea adibidez askoz errazagoa dela uste dugu”. Ikumainan, proiektua aurrera ateratzeko, lagunen eta familiaren babesa oso garrantzitsua izan dela diote, eta Elkarlanen eta Donostia Sustapenaren babesa ere aipatu dute. Lehen esan bezala, hasierak gogorrak dira beti, eta laguntzak beti eskertzekoak dira proiektu berriak aurrera atera daitezen.

Ukimaina, Koop. Elk. Txikia T 623 026 873 W www.ukimaina.com E info@ukimaina.com

This article is from: