KOOP-Euskal Enpresa Kooperatiboa - nº 85 OCTUBRE 2020 URRIA

Page 21

VENTANA ABIERTA

Zubimusu Ikastolaren instalazioak.

Koronabirusak zailtasun handiak dakartza, eta ikastoletan urduritasuna eta ezjakinduria sustatzen du, langile eta gurasoen artean bereziki, edozein momentutan egoera oso zail batean murgilduta aurkitu daitekeelako eta planifikaturik dagoena berriz ere berregin behar litzatekeelako. “Ikasturte hasieran denok genituen urduritasunak. Hezkuntza Saila eta Osasun Sailetik bideratuta protokolo horiek guztiak aurrera eramateko ikastolaren zenbait alderdi beste modu batera antolatu behar izan ditugu: sarrera-irteerak, espazioen erabilera...”

Zubimusu Ikastolak, beste proiektu askotan dago murgildurik; Euskararekin konpromezu handia du, eta hori Euskaraz Bizi proiektuarekin ziurtatzen dute, euskararen normalkuntza eta erabilera aktibo bat eskainiz.

“Egia da lantzen ditugun pedagogia berritzaileekin talka egiten duela: mugimendu librea, adin nahasketa, espazioen erabilera… Nolabait saiatu gara egoera honek pedagogia ahalik eta gutxien kondizionatzea. Umeek ikastolara etortzeko beharra zuten eta guk ahalik eta erantzun seguruena eman diegu familiei, gure helburua ikasleak ahalik eta ondoen egotea da”, dio Zumeagak, irakaskuntza moduari buruz.

Baita ere, Ikasys proiektua sortu zuen: “Ikasle bakoitzak bere estiloa eta erritmoa du ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat. Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte. Behar honi erantzuna eman nahian, Ikastolen Elkarteak IKASYS Proiektua sortu zuen”.

Ikastolaren etorkizunari begira, 2ZIA proiektua bizi-bizirik jarraitzen duela dio Zuzendariak, proiektua etengabe aldatzen eta moldatzen ari delako. “Espazioak ere berrantolatu eta berrasmatu behar ditugu”, dio bukatzeko Zumeagak.

Ikastola, beste proiektu askotan parte hartzen du, konpromezu eta ekintza mordoa eginaz beraien sistema pedagogikoa eta baloreak garatzeko, zentrua hobetzen joateko eta abantaila gehiago eskaintzeko.

www.konfekoop.coop

URRIA I OCTUBRE 2020

KOOP 21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.