VENTANA ABIERTA
2ZIA proiektuan ikaslea gaitasunez beteriko izaki bezala ulertzen dugu Zubimusu ikastola, Amasa-Villabona eta Zizurkilen kokatua dagoen hezkuntza kooperatiba da. Indar handia duen ikastola da, 0 eta 16 urte bitarteko 650 ikasle eta 50 langilerekin. Oinarrian, 2ZIA proiektua berritzailea dute, bizi-bizirik dagoena baita ere.
Kilometroak jaialdiaren irekiera, Nerea Zumeaga eskubian.
Z
ubimusu ikastola, Santio ikastola bezala sortu zen 1965ean Zizurkilen, eta 1972-73. ikasturtean OHOko legearekin, Jesusen Bihotza eta S. Jose Ikastetxeekin fusionatu behar izan zuen, Jesusen Bihotzan Ikastola izena hartuz.
zaten: “Garrantzitsua da irakaslearen papera ibilbide horretan, gaitasunak, beharrizanak, zailtasunak… aurkitzeko eta, bestetik,inguruan baldintza egokiak sortu beharko ditu: espazioak, denboraren antolaketa…”
2014ean, ikastolaren eredu naturalari erantzun nahiean, eratu zen kooperatiba integrala moduan, Zubimusu Ikastola izenarekin. Ondorengo urteetan aldaketak etorri ziren: funtsezkoena 2ZIA proiektua izan zen. Honi esker, eraikinetan eta metodologian berrikuntzak, eta Kilometroak jaia antolatzeko ardura.
Zumeagak, aurtengo Kilometroak jaialdiari buruz ere hitz egin du, eta koronabirusak jaialdiko antolakuntzan nola eragin duen ere azaldu du: “Erronka polita genuen aldez aurretik, lehen aldia zen Kilometroak antolatuko genuela gure Ikastolan eta horretaz gain eredu berriarekin antolatzeko erronka genuen, erronka bikoitza berez. Eredu berriarekin lurraldeko ikastola guztien parte hartzea bermatu nahi genuen, jaia parte hartzeaileagoa izatea. Koronobairusaen pandemiak ordea, plan guztiak guztiak hankaz gora jarri zizkigun, hainbat asmo bertan behera utzi behar izan genituen”.
Bitan aipatutako 2ZIA proiektua Zubimusu Ikastolaren oinarria bezala aurkezten du Nerea Zumeagak, Zubimusu Ikastolaren zuzendaria: “Hainbat proiektuetatik edatzen den proiektu berritzailea da, besteak beste, konfiantzaren pedagogia du iturri. 2ZIA proiektuan ikaslea gaitasunez beteriko izaki bezala ulertzen dugu, Ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaren ardatza eta bere buruarengan, besteengan eta bere inguruarengan konfiantza sentitu behar du”. Ikasleak, konfidantza hori bere gaitasunak garatzeko eta arazoak kudeatzeko erabiliko du. Zuzendariak, ibilbide hau garrantzitsua eta positiboa dela uste du, ikasleak pertsona bezala heziketa egoki bat lortu de20 KOOP
Hala ere, lana eta gogoekin aurrera ateratzea lortu dute, hainbat aldaketa eginaz: “Urriaren 4ko Kilometroak jaiaren ordez, beharrezko segurtasun guztiak betez, Kilometroak astea antolatu dugu irailaren 28tik urriaren 4a arte. Aste guztian zehar ekintza ezberdinak antolatu ditugu: erakusketa, mahai inguruak, Bertso saioak, kontzertuak eta urte guztiari itxiera emateko ekitaldia”.
URRIA I OCTUBRE 2020
www.konfekoop.coop