ARTIKULUA
TXIRRINDU EGOKITUA EGITEN ARI DIRA GOIERRIKO ESKOLAKO IKASLEAK AZIZ GAZTEARENTZAT
Txirrindu egokitu bat egiteko proiektuan murgildura dabiltza Goierri Eskolako hainbat ikasle. Kellesensa gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, Aziz gaztearentzat egingo dute txirrindu egokitua. Txirrindu egokitu bat egiteko proiektuan murgildura dabiltza Goierri Eskolako hainbat ikasle. Kellesensa gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, Aziz gaztearentzat egingo dute txirrindu egokitua. Aziz gazte senegaldarra hanketako arazo batekin jaio zen, eta ezin du oinez ibili. Hala, eskolara joateko dituen 10 kilometroak egurrez egindako bizikleta batean egiten ditu. Oso egoera kaskarrean dago trizikloa, eta gurpilak erabat hondatuta ditu. Horregatik, Azizek eskolara egin beharreko joan-etorriak samurtzeko asmoz, bizikleta egokitu berria egingo diote Goierri Eskolako ikasleek.
14