
1 minute read
artikulua I
from Goierrikaria 20-21
GOIERRI ESKOLAKO BATXILERGOKO 1.MAILAKO IKASLEAK, BAILARAKO IKASTETXEETAN STEAM IRAKASLE LANETAN.
Aurten lehen aldiz, Goierri Eskolako batxilergoa ikasten diharduten ikasleak, Beasaingo bi ikastetxeetan IKTetan oinarritutako proiektuak erakusten ibili dira. La Salle ikastetxean eta AndraMendi ikastolan garatutako elkarlan honetan, STEAM proiektuetan murgiltzeko aukera izan dute. STEAM proiektuak, zientzia, teknologia, ingenieritza, artea eta matematika uztar- tzen dituen proiektuak dira. Zeharkako zein diziplinako gaitasunak lantzeko, aukera paregabea eskeintzen dutelarik. Bokazio zientifiko-teknologikoa piztea, parte-hartze aktiboa bultzatzea eta ikaslearen ahalduntzea ditu helburu, arazoak ebazteko metodología erabiliz. Azken finean, gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izateko prestakuntza hobetu asmoz.
Advertisement





