1 minute read

sarrerakoa I

Next Article
jubilatuak I

jubilatuak I

ESKERRIK ASKO GUZTIOI EGINDAKO AHALEGINAGATIK

JORGE MANCISIDOR GOIERRI ESKOLAKO ZUZENDARIA

Advertisement

Ikasturte honetan ere, eskola komunitateak izan duen erronka nagusiena pandemiak sorturiko egoerari aurre egitea izan da. Ikasturte hasieran, segurtasun protokoloen diseinuan eta aplikazioan ahalegin handia egin behar izan genuen. Eskolako espazioak, kokapenak, indikazioak, erremintak, hezkuntza metodoak eta prozedurak… moldatu behar izan genituen. Baina denbora pasatuta, eta birusak Goierrin izan duen bilakaera ikusita, arro esan dezakegu Goierri Eskolan izan duen eragina minimoa izan dela. Ikasturte osoan, behin bakarrik izan dugu gela bat konfinatuta; urriaren hasieran izan zen, eta astebetez egon behar izan zuten ikasleek etxean; ordutik banaka konfinatutako ikasleen portzentajea ez da % 0,5era iritxi. Eskolako komunitate guztiak egin duen ahaleginari esker izan ditugu emaitza on hauek. Beraz, eskerrik asko berriz ere guztioi egindako ahaleginagatik. Egoera berezi honi, eskolan izan ditugun beste aldaketa batzuk gehitu behar izan dizkiogu aurten. Kudeaketa mailan, Zentro Integratua izanik, Lanbide Heziketako sailburuordetza bultzatzen ari den Ikastetxe Eredu Berrira egokitu gara, eta, horri lotuta, eskolako liderren lanari buruzko ebaluaketa eta hausnarketa bat ere egin behar izan dugu. Segurtasun eta osasun gaietan aurre- ra pauso bat ere eman dugu: ISO 45.001 ziurtagiria lortu dugu. Goierri Eskolako berdintasun planari ere ekin diogu, guztion partaidetza sustatuz. Ekintza berriekin jarraituz, Inguruarekin dugun erlazioak estutzeko asmoz, Goierri Valley erakundearekin hitzarmen bat sinatu dugu, enpresen beharren araberako formazio ekin- tzak kudeatzeko konpromisoa hartuz. Ildo berean, datozen urteetan ardatz izango dugun Plan Teknologikoa ere berritu dugu inguruko enpresek erabiltzen dituzten teknologietan indarra jarriz. Dagoeneko ohikoak ditugun Goierri Azoka eta ate ireki jardunaldiez gain, DBH-ko ikastetxeei hainbat ekintza eskaini dizkiegu STEAM edukiak jorratu ahal izateko. Gure ikasleek diseinatu eta dinamizatu dituzte ekin- tza hauek. Bide batez, udako kanpamentu teknologikoak ere berreskuratu ditugu aurten. Argi dago, ekintza guzti hauek ikusita, egungo egoerak ez duela Goierri Eskolako martxa gelditu. Ilusioz beteriko eta lanerako gogoz dagoen erakunde baten isla dira ekintza denak. Pertsona askoren inplikazioari esker bakarrik lortu daitezkeenak. Zorionak eta eskerrik asko zuetako bakoitzari!

This article is from: