
1 minute read
artikulua I
from Goierrikaria 20-21
TXIRRINDU EGOKITUA EGITEN ARI DIRA GOIERRIKO ESKOLAKO IKASLEAK AZIZ GAZTEARENTZAT
Advertisement
Txirrindu egokitu bat egiteko proiektuan murgildura dabiltza Goierri Eskolako hainbat ikasle. Kellesensa gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, Aziz gaztearentzat egingo dute txirrindu egokitua. Aziz gazte senegaldarra hanketako arazo batekin jaio zen, eta ezin du oinez ibili. Hala, eskolara joateko dituen 10 kilometroak egurrez egindako bizikleta batean egiten ditu. Oso egoera kaskarrean dago trizikloa, eta gurpilak erabat hondatuta ditu. Horregatik, Azizek eskolara egin beharreko joan-etorriak samurtzeko asmoz, bizikleta egokitu berria egingo diote Goierri Eskolako ikasleek.



ELKARLANA OINARRI
Eskolako 3 ziklo elkartu, eta koordinatuta ari dira lanean irabazi-asmorik gabeko proiektu bakar bat sortzeko. Hiru zikloetako ikasleek elkarlana izan behar dute oinarri, bakoitzak bere ataletik lanketa egin eta Aziz gazteari bizikleta bat sortzeko.
ADMINISTRAZIO ETA FINANTZETAKO TALDEA Sozialki proiektu hau ezagutzera eramatea da haien lana, eta honen bitartez hiritar eta enpresen laguntza eta finantzazio nahikoa lortzea, txirrinduaren materialak erosi ahal izateko. DISEINU TALDEA Handbike hau eraiki dute atalez-atal. Azizek altura estandar batera igotzeko zein zailtasun duen jakinda, txirrinduaren diseinua kalkulatu eta planifikatu dute. Horrez gain, fabrikazio prozesuaren atal eta material guztiak azaldu dituzte. SOLDADURA TALDEA Txirrinduaren oinarrizko estruktura eraikiko dute: Ejea, norabide tutua, etab. Atal guztiak elkartu, zuzendu, soldatu eta montatu egingo dituzte.
ERRONKARI ERANTZUN BIKAINA
Goierri Eskolak Kellesensa gobernuz kanpoko erakundearekin duen harremanetik sortu da elkarlanerako aukera hau, eta ikasturte hasieran ikasleei jartzen zaien erronka gisa lantzeko proposatu zaie. Erantzun bikaina ematen ari dira ikasleak, baina txirrindua egiteko finantzaketa behar dute. Dirua lortu ahal izateko, hainbat produktu sortu dituzte, eta salgai jarri: kamisetak, burukoak, musukoak, poltsak…
